Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Orain bi mila urteko euskararen hedadura

Orain bi mila urteko euskararen hedadura

2004-03-02 / 07:02 / erabili.com   KULTURA

Euskara lurralde-hedaduraz etengabeko atzerakadan dabilen hizkuntza dugu. Baina orain bi mila urteko kontuak bestelakoak omen ziren.

Orain arte sekula izan gabeko hiztun kopurua omen du gaur egun euskarak adituen esanetan. Baina ukaezina da azken mendeetan euskararak izan duen lurralde atzerakada. Dena dela atzera begira jarrita galdera hauek sortu zaizkigu:

  • Gaur egun ditugun datuen arabera norainokoa izan ote zen euskarak izandako lurralde hedadurarik handiena?
  • Euskararak izan zuen lurralde hedadura zehazteko zein eratako aztergaietan oinarritzeko aukera dugu gaur egun?
  • Zein aro bereiz daitezke euskararen historian?

Galde-erantzun hauek inprimatu


Erantzun

 
Aintzinako euskararen hedadura-eremua
2004-02-27 / 16:46 / erabili.com

Luis Nuñez Astrainek argitaratu berri duen "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan euskararen historian izan diren aroak zehazten ditu A. Lakarraren artikuluetan oinarrituta:

DataAroa
I-III. m.Euskara Arkaikoa (edo "akitaniakoa")
III-X. m.Aro Iluna
XI-1545Erdi Aroko Euskara
1545-1745Euskara Klasikoa
1745-XX. m.Euskara Modernoa
1968tikEuskara Batua

Euskararen hedadura zein izan ote zen neurtzeko bost dira gaur egun ditugun bideak. Hona hemen egokienetik kaskarrenera:

  1. Euskaraz idatzitako hilarriak.
  2. Latinez idatzitako hilarrietan Euskara Arkaikoa erabiliz txertatutako ponte-izenak.
  3. Latinez idatzitako testu klasikoetan txertatuta dauden euskarazko izenak.
  4. Latinez edo erromantzez idatzitako Erdi Aroko testuetan txertatutako euskarazko izenak.
  5. Gaur egungo toki izenak (euskal jatorrizkoak).

Lehenengo aroko Euskara Arkaikoaren lurralde-hedaduraren nondik norakoak zehazten dira "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan. Langintza horretarako honako aztergaiak erabiltzen ditu Luis Nuñez Astrainek:

LurraldeaAztergaia
AkitaniaInskripzioak, -os duten toki-izenak, gaskonera, tribuak
KantabriaToponimia
ErrioxaInskripzioak, toponimia
BurgosToponimia
SoriaInskripzioak
Huesca eta LleidaToponimia, -eus duten toki-izenak

Azterketa horretan oinarrituta orain bi mila urte, Jesukristoren garaian, Euskarak zuen lurralde-hedadura finkatu du Luis Nuñezek:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Artikulu honekin uztartutako liburua (eskuratzeko gainean sakatu)

 
Euskararen lurralde-hedaduraren galera azken 2000 urtean.
2015-01-26 / 08:28 / erabili.com

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus