Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Kultura (Foro guztia)

«Euskararen Txioketa» 2015-01-07. KULTURA
2015-01-08 / 07:00 / erabili.com

«Euskararen Txioketa» izenarekin bataiatu dugun euskararen albistegia duzu erabili.com webgunean, 2015-01-07an Twitter harreman sarean @PatxiSaez-ek euskarari buruz argitaratu dituen berri guztiekin.

Osorik irakurri

«Euskararen Txioketa» 2014-09-08. KULTURA
2014-09-09 / 07:00 / erabili.com

«Euskararen Txioketa» izenarekin bataiatu dugun euskararen albistegia duzu erabili.com webgunean, 2014-09-08 Twitter harreman sarean @PatxiSaez-ek euskarari buruz argitaratu dituen berri guztiekin.

Osorik irakurri

200 mila herritarrek euskarazko Berria egunkaria dohainik KULTURA
2014-05-22 / 07:00 / UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Euskararen arnasguneetan bizi diren 200.000 herritarrek Berria egunkariaren edizio berritua urririk jasotzeko aukera izango dute maiatzaren azken egunetik aurrera.

Osorik irakurri

Asialdia euskaraz bizitzeko lore berri bat loratuko da udaberrian. KULTURA
2014-02-11 / 07:01 / Ttalaka Kultur Elkartea

Euskara eta euskal kulturaren sustapenerako Ttalaka Kultur Elkarteak Aisialdia euskaraz bizitzeko aukera berri bat eskainiko du 2014ko martxotik aurrera.

Osorik irakurri

Euskaraz jolastu nahi? KULTURA
2013-12-19 / 09:50 / Nerea Arregi Urriolabeitia

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo honi jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri aurkeztu ditu aurtengo Eguberrietarako: Nor da nor eta Urkatua. Joko bi hauen helburu nagusia haurrei euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.

Osorik irakurri

Final borobila eta txapela Iparraldera KULTURA
2013-12-16 / 12:17 / erabili.com

Orain lau eta orain zortzi urte bezala, Barakaldoko BEC bertsolaritzaren eta bertsozaleen festaleku erraldoi bihurtu zen atzo (2013-12-15), Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalarekin. 2009an Maialen Lujanbiok historia egin zuen, lehendabizikoz emakume batek jantzi zuelako txapel preziatua. 2013an, berriz, Amets Arzallusek jantzi du txapel bera eta historia egin du Hendaiakoak ere, aurreneko aldiz garaikurra Ipar Euskal Herrira eramanda.

Osorik irakurri

Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekaren alde KULTURA
2013-11-18 / 10:00 / Maite Agirre Ena (AED)

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri du abian, 2002az geroztik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskarara ekartzeko erabili izan den sariketa finantziatzeko zailtasunei aurre egiteko helburuarekin.

Osorik irakurri

Euskal sortzaileak eta munduko euskara eta euskal kultura ikasleak, gertuago KULTURA
2013-11-12 / 09:45 / Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 34 unibertsitatetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

Osorik irakurri

'Garoa' eta 'Firi-firi' eguneratuta eta berrargitaratuta KULTURA
2013-11-06 / 09:30 / Labayru Ikastegia

Labayru Ikastegiak XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu testuak eguneratuta: Domingo Agirreren Garoa eta Pablo Zamarriparen Firi-firi. Liburu biok Sutondoan bilduman sartzen dira, gure literatura klasikoa baina oraintsukoena, gaurko irakurleen eskura jartzeko bideratutako bilduman.

Osorik irakurri

Zuztarretatik Ahora: bideoak sarean eta azpidatzita KULTURA
2013-10-17 / 09:30 / Labayru Ikastegia

Urriaren 11an Etxebarriko udaletxean aurkeztu zan Zuztarretatik Ahora proiektuko azkenengo emaitza. Labayru Ikastegiak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean egindako landa-ikerketaren barruan, eskualdeko 77 barri emoileri egin jakezan bideo-grabazinoak, guztira 340 ordutik gora.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus