Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Irakaskuntza (Foro guztia)

Ikastolen Elkarteak jolas eta joko ugari sortu ditu IRAKASKUNTZA
2015-12-18 / 07:00 / Nerea Arregi- Ikastolen Elkartea-

Jolas egin eta ikasi. Ikasteko modurik polit eta dibertigarriena delako jolas egitea. Ikastolen Elkarteak jolas gehiago ekoitzi ditu negu honetarako, bakarka, taldean, adin berekoekin, familia guztiarekin jolasteko. Eta joko digital gehiago ere ekoitzi ditu.

Osorik irakurri

EAEn ikasleen % 67k egingo du selektibitatea euskaraz IRAKASKUNTZA
2014-06-04 / 07:00 / erabili.com

Gaurtik hasi eta ondorengo hiru egunetan batxillergoko 6.252 ikaslek (%67ak) egingo du euskaraz unibertsitatera sartzeko hautaproba, 2013an baino ia % 4 gehiago dira azterketa euskaraz egingo dutenak.

Osorik irakurri

Doako euskara ikastaro irekia Merkataritza arloko profesionalentzat IRAKASKUNTZA
2014-06-02 / 07:00 / HABE

DENDAKETAN, batez ere, merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena.

Osorik irakurri

Herritarren arteko elkarbizitzak euskaraz izan behar duela aldarrikatu dute. IRAKASKUNTZA
2014-02-13 / 07:01 / Euskal Herrian Euskaraz

Nafar Parlamentuko osoko bilkuran hizkuntza eredu ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza sustatzeko neurriak hartzea eskatu zuen Izquierda-Ezkerra koalizioak. Eskari horretatik, egun ikastetxe ezberdinetan ematen diren hizkuntza ereduak ikastetxe berean kokatzea eskatzen zuen ebazpenak aurrera egin zuen.

Osorik irakurri

Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzeko adierazpena egin du Euskaltzaindiak. IRAKASKUNTZA
2014-02-04 / 07:01 / Euskaltzaindia

Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzeko adierazpena egitea onartu zuen Euskaltzaindiak aho batez joan den ostiralean, 2014ko urtarrilaren 31n, eginiko osoko bilkuran.

Osorik irakurri

Goi mailako kirolariek euskararen erabilera bultzatuko dute Bilbon IRAKASKUNTZA
2013-10-16 / 09:50 / Bilboko Udala

Zerbitzu bi jarriko dira abian: bat, Bizkaiko kirolari handiek kirola eta euskarari buruz emandako hitzaldietan oinarritzen da; hitzaldi horiek denentzat irekiak izango dira. Bigarrena, Euskara Tek, non 9 eta 12 urte bitarteko umeek, hiriko ikastetxe desberdinetakoak, kirolaren munduan murgilduko diren kirolari profesionalen eskutik, gaztetxoen erreferentzia baitira.

Osorik irakurri

'Aditu!' metodoaren laugarren liburukia plazaratu du Labayru Ikastegiak IRAKASKUNTZA
2013-10-04 / 09:30 / Labayru Ikastegia

Labayru Ikastegiak atzo (2013-10-03) aurkeztu zuen Bilbon Aditu! euskara ikasteko metodoaren laugarren liburukia, irakaslearen gidaliburua, ikaslearen lan-koadernoa eta audio-CDa dituena.

Osorik irakurri

150 elkarrizketa laguntzaile arituko dira ikasturte honetan Euskadiko ikastetxeetan IRAKASKUNTZA
2013-10-03 / 09:45 / Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Cristina Uriarte Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak ongietorria egin zien atzo (2013-10-02) 2013-2014 ikasturtean Euskadiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxetan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan jardungo duten atzerriko hizkuntzetako elkarrizketa laguntzaileei.

Osorik irakurri

Bigarren Hezkuntzako 20 ikasle, Hizkuntzen Europako Eguneko world café-an IRAKASKUNTZA
2013-09-27 / 10:15 / Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Europaz, bertako hizkuntzez eta ohiturez duten ikuspuntua partekatu zuten EAEko bost institututako gazteek ingelesez burutu zen kafe-solasaldian.

Osorik irakurri

Ikasleentzako diru-laguntza zuzenak berreskuratuta hasiko da 2013-2014 ikasturtea euskaltegietan IRAKASKUNTZA
2013-09-16 / 09:30 / Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

2012-2013 ikasturtean euskaltegi publiko nahiz pribaturen batean ikasle izan direnei zuzendutako diru-laguntzak izango dira, zehatzago esanda, 2012ko bigarren deialdian edo 2013ko lehenengoan agiria ateratzeko azterketara aurkeztu eta gainditu duten ikasleei zuzenduak.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus