Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Internet (Foro guztia)

Euskara internet bidez ikasteko ikastaro irekia. INTERNET
2014-03-07 / 07:00 / Ludes Isart Badiola - HABE

HABE erakundeak "Murgilduz" izeneko ikastaroa sareratu du B2 eta C1 mailetarako. Ikastaroa herritar guztientzat irekia da eta dohainik.

Osorik irakurri

Hiztegitxoak.eu webgunea martxan jarri du Euskaltzaleen Topaguneak INTERNET
2014-01-16 / 10:00 / Mikel Ozaita (Euskaltzaleen Topagunea)

Euskaratik beste 35 hizkuntzetarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako balioko du. Euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza izan dadin, Euskaltzaleen Topaguneak egiten duen ekarpena da.

Osorik irakurri

Ikerketa baten arabera euskararen bizi-indarra Euskal Herrian kokatuta eta trinkotuta dago. INTERNET
2013-12-30 / 07:04 / erabili.com

Missuriko San Luis unibertsitateko Kevin Patrick Scannell irakasleak egindako ikerketa baten arabera, euskarak Twitter harreman sarean geografikoki duen erabilera Euskal Herrian kokatzen eta trinkotzen da.

Osorik irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunerako kanpaina mundiala INTERNET
2013-11-25 / 09:55 / Eusko Jaurlaritza - HPS

Euskara mundiala dela erakutsi nahi du abenduaren 3rako Jaurlaritzak prestatu duen kanpainak. Hizkuntza erabiltzearen garrantzian egiten du azpimarra, eremu ez formaletan batez ere. www.mundiala.net atariak #mundial hashtag-arekin txio bat bidaltzeko gonbita luzatzen du.

Osorik irakurri

#KulturaZientifikoa sarean, euskal zientzialarien sarea osatzeko INTERNET
2013-09-25 / 09:05 / Elhuyar Fundazioa

Duela 230 urteko irailean, Elhuyar anaiek jakitera eman zuten Wolframioa isolatzea lortu zutela Bergarako Mintegian. Elementu bat gehiago taula periodikorako, ospea euskal zientzialarientzako eta Bergarako Mintegiarentzako. Efemeride hori gogoan gaur, asteazkena, irailaren 25a, 09:00etatik 00:00ak bitartean, sare sozialetan Kultura Zientifikoa zabaltzen jardungo gara euskal zientzia sareko eragileok.

Osorik irakurri

Lingolang, hizkuntza aniztasuna lantzeko tresna INTERNET
2013-06-25 / 09:30 / Euskaltzaleen Topagunea

Gure herrietako hizkuntza aniztasunaren adierazle, jatorri ezberdinetako haurren grabaketak biltzen ditu www.lingolang.net webgune berriak. Euskaratik beste hizkuntzetarako zubia eginez, oinarrizko hitz eta esaldiak ikasteko aukera emateaz gain aniztasuna lantzeko baliabide bat eskaintzen zaie ikastetxeei.

Osorik irakurri

'Berria'-ren estilo liburua sarean jarri dute INTERNET
2013-06-19 / 10:15 / erabili.com

Euskarazko egunkariak ezarritako irizpideak eta gomendioak Interneten kontsultatu daitezke dagoeneko, www.berria.info/estiloliburua helbidean. "Erraz eta erakargarri komunikatzeko bidea zelaitzea da gomendio guztien helburua, eta kazetaritzarako euskara estandar egoki bat osatzea, nonahiko euskaldunontzako modukoa". Erabiltzaileek zalantzak plazaratu eta iradokizunak egiteko aukera ere izango dute.

Osorik irakurri

Euskara da hizkuntzarik «txiokatuena». INTERNET
2013-06-10 / 07:05 / erabili.com

Twitter harreman sarean, eremu urriko hizkuntzen artean, euskara da erabiltzaile eta «txio» gehien duen hizkuntza. indigenoustweets.com atariak egindako sailkapenaren arabera euskara dago zerrendaren buru-buruan.

Osorik irakurri

Euskontu.com, euskaraz bizitzea erraztuko duen plataforma INTERNET
2013-06-03 / 10:15 / Ttalaka Kultur Elkartea

Euskontu proiektuan aisialdiaz gozatzeko plan ezberdinak eskainiko ditugu. Kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, era guztietako ikuskizunak, moda, osasuna eta estetika, ihesaldiak... Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko duen plan berri bat eskaintzea da gure helburua. Aurreneko euskontua gaur, ekainaren 3an.

Osorik irakurri

Inoiz egin den euskararen corpusik handiena biltzen du Egungo Testuen Corpusak INTERNET
2013-03-12 / 09:45 / EHU

Informazioa oso modu intuitiboan ematen du XXI. mendeko prosazko testuez bakarrik osatutako on-lineko bilduma horrek.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus