Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Hizkuntza (Foro guztia)

UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen berria eta iraunkorra HIZKUNTZA
2016-04-14 / 09:31 / UEMA

Udalak euskaldundu arren udalerriak erdalduntzen ari direla ohartuta, UEMAren ildo estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalmentzea, arnasguneen garrantziaz ohartu daitezen, hizkuntza ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko.

Osorik irakurri

Euskadunen hiztegi maila neurtzeko ikerketa HIZKUNTZA
2015-02-27 / 07:00 / Pello Salaburu

Euskaldunen hiztegi maila neurtzeko ikerketa jarri dute abian. Ikerketarekin, gainera, euskaldunen garunaren mekanismo psikolinguistikoak ikertzeko informazioa eskuratuko dute ikertzaileek.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Nahasketa argitze aldera: ilgora eta ilbehera HIZKUNTZA
2014-06-13 / 07:43 / Euskaltzaindia

ĞIlgorağ eta Ğilbeherağ hitzen esanahi zehatza argitu du Euskaltzaindiak.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa gero eta bikainago HIZKUNTZA
2014-04-03 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza- HPS

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2012an martxan jarri zen eta egun martxan dagoen gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren hobetutako bertsio bat, eta itzultzaile horren "bi anai-arrebak" diren euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzultzaileak aurkeztu dituzte Bilbon.

Osorik irakurri

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan egin diren aldaketa batzuk eta haien arrazoiak. HIZKUNTZA
2014-03-17 / 07:00 / Andoni Sagarna - Euskaltzaindia

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak Batzorde Ahaldundua lanean hasi orduko, egitasmoaren zuzendariak adierazi zuen hiztegi mota horretan ez zela egokia horrelako markak erabiltzea, ohiko praktika lexikografikoaren arabera, eta proposatu zuen marka horiek zituzten hitz guztiak banan-banan aztertu eta bakoitzari tratamendu egokia ematea, Euskaltzaindiak eskura dituen corpusetan agertzen zuten erabilera kontuan hartuz.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

I+G+b tresnak gehitu ditu UZEIk bere webgune berrituan HIZKUNTZA
2014-02-21 / 07:01 / UZEI

Itxura berritua du webgune berriak, plataforma anitzetarako egokitutakoa. Baliabide berriak jarri dira erabiltzaileen eskura. Lexikoaren egokitasuna egiaztatzeko tresnaren demoa doan erabil daiteke.

Osorik irakurri

Ahozko Euskal Literaturaren Antologia: "infinitoaren laburpena". HIZKUNTZA
2014-02-14 / 07:00 / Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du.

Osorik irakurri

"Euskaltzaindiaren Hiztegia" egitasmoaren zuzendaritza berritu da HIZKUNTZA
2014-02-10 / 07:01 / Euskaltzaindia

Andoni Sagarna euskaltzain osoa eta Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaria, 2014. urtean.

Osorik irakurri

'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean HIZKUNTZA
2013-11-29 / 09:40 / Euskaltzaindia

Akademiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik.

Osorik irakurri

Koloreztatu euskararen bidea! HIZKUNTZA
2013-10-28 / 09:45 / Bagera

Udaberrian Bidea marraztera goaz! izenburupean jardunaldiak antolatu genituen Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, XXI. mendean Donostia euskalduntzeko bidean donostiar euskaltzaleok egin dezakeguna marrazten hasteko helburuarekin. Parte hartu zuten bidelagunen eta euskaltzaleen ekarpenei esker bidearen lehen marrak ipini genituen. Orain, marrazten hasitako bidea koloreztatzeko garaia da!

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus