Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Herri-administrazioa (Foro guztia)

Epai bi udalek aktak euskara hutsean bidaltzearen alde HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-09-17 / 07:00 / Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea -UEMA-

Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Amezketako eta Gaintzako udalen aldeko epai bana eman du. Udalek euskara hutsean aritzeko eskubidea dutela nabarmendu dute epaiek. Abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ere ordaintzera zigortu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza.

Osorik irakurri

Hizkuntza-lankidetza hizkuntzak babesteko eta sustatzeko HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-03-09 / 07:01 / Eusko Jaurlaritza -HPS-

Lankidetza hitzarmena sinatu dute hizkuntza-lankidetzaren arloan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak. Hau izango da aurrerantzean hizkuntzaren alorrean sinatzen diren nazioarteko lankidetza hitzarmen guztien gida-lerroa. Garapen bidean diren herrialdeetako gutxiengoen hizkuntzak babestu eta sustatzeko ekintzak garatzeko konpromisoak hartu dituzte. Gutxiengoen hizkuntza-komunitateetako arduradunen prestakuntza eta gaikuntzari garrantzia berezia ematen zaio.

Osorik irakurri

Azpeitian euskara doan ikas daiteke HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-22 / 08:00 / erabili.com

Azpeitian euskara ikasteko ez dago patrikan zuloa egin beharrik edo itxulapikoa puskatu beharrik. Azpeitiarrek euskara urririk ikas dezakete, kasu batzuetan, gainera, matrikularen dirua aurreratu beharrik gabe.

Osorik irakurri

Euskararen legea aldatu beharra aztertuko da "Lurraldea eta Hizkuntza II" jardunaldietan. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-16 / 07:00 / UEMA

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute "Lurraldea eta Hizkuntza II" jardunaldietan.

Osorik irakurri

Txilen euskararen biziberritze plana azalduko du Jaurlaritzak. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-14 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza -HPS-

Euskadi da herrialde gonbidatua Txileko Hizkuntza Indigenen Kongresuan. Eusko Jaurlaritzak hizkuntza alorreko lankidetza hitzarmena sinatuko du CONADIrekin, Txileko Garapen Indigenarako Korporazioarekin.

Osorik irakurri

Gipuzkoako beste 7 udal auzipetuko ditu Espainiak euskara erabiltzeagatik. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-13 / 07:00 / UEMA

Beste zazpi dira Espainiako Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzatik helegiteak jaso dituzten Gipuzkoako udalak, aktak euskaraz bidaltzeagatik. «2015. urtean, “ez da onargarria” euskaraz aritzeagatik epaitegietara joan behar izatea», salatu du Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak.

Osorik irakurri

Euskara Plana onartuta eta argitaratuta. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-09 / 07:00 / Gipuzkoako Foru Aldundia

Euskararen erabilera normaliza­tzeko plana onartu eta argitaratu du Gipuz­koako Foru Aldundiak. Euskararen erabilera normalizatzeko plan berria 2013-2017 aldirako da.

Osorik irakurri

45,6 milioi euro euskara sustatzeko. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2015-01-07 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza - HPS-

45,6 milioi euro bideratuko ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2015ean diru-laguntzatarako. Euskaltegietako ikasleentzako laguntza indibidualek %25eko gehikuntza izango dute: milioira iritsiko dira.

Osorik irakurri

6,6 milio euro Jaurlaritzako langileek euskara ikasteko. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2014-12-10 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaten Gobernu-kontseiluak 6,6 milioi euroko gastua onartu du 2015ean Euskadiko langile publikoak euskalduntzeko HABEren euskaltegien bitartez. Gastu hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez finantzatuko da.

Osorik irakurri

Enpresak eta euskara elkarri bultzaka. HERRI-ADMINISTRAZIOA
2014-11-19 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza - HPS

Euskal Autonomia Erkidegoko 39 erakundek jaso zuten atzo, 2014-11-18, enpresaren baitan euskararen kudeaketa neurtzen duen Bikain ziurtagiria. Gaur egun, 177 enpresek dute ziurtagiria.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus