Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Kultura (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioa eta Elhuyar Hiztegiak webgune berria aurkeztu dituzte KULTURA
2013-10-11 / 09:25 / Amaia Mendizabal (Elhuyar Fundazioa)

Webguneak, Elhuyar Hiztegiaren azken edizioa osorik kontsultatzeko aukera emateaz gain, Elhuyarren gainerako hiztegi elebidunak ere biltzen ditu, eta berrikuntza ugari dakartza berekin.

Osorik irakurri

Bertso eskolek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute baliabide gehiago izateko KULTURA
2013-10-07 / 09:45 / GFA

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Aldundiak, bertso eskolek euskararen eta euskal kulturaren transmisioa ziurtatzen jarrai dezaten.

Osorik irakurri

Irailaren 29an hasiko da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Amasa-Villabonan KULTURA
2013-09-18 / 10:20 / Bertsozale Elkartea, erabili.com

Muina bertsogintzan jarrita, 43 bertsolari, 14 gai-jartzaile eta 16 epailek hartuko dute parte 2013ko edizioan. Sei kanporaketa eta zazpi finalaurreko jokatu ostean erabakiko da abenduaren 15ean Barakaldon abestuko duen zortzikotea.

Osorik irakurri

'Elhuyar Zientzia eta Teknologia' aldizkariak 300 zenbaki bete ditu KULTURA
2013-09-04 / 10:00 / Amaia Mendizabal (Elhuyar Fundazioa)

Aldizkariarena ez da, ordea, irailean ospatuko dugun urtebetetze bakarra. Elhuyar anaiei eman diegu zenbaki honen Istorioak atalaren protagonismoa. Izan ere, haiek ere badute zer ospatu, 230 urte bete baitira wolframioa isolatu zutenetik.

Osorik irakurri

'Urruzunotarrak gehituz' ekimeneko irabazleek euren saria jaso dute KULTURA
2013-09-03 / 09:35 / Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Hogei irabazle gazteek literatura-egonaldia egingo dute irailaren 6a arte Elgoibarko Aubixa baserriko barnetegian. Bigarren Hezkuntzako 186 ikaslek hartu dute parte aurten literatur lehiaketan. Irabazleen lanekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara banatuko da aurki.

Osorik irakurri

Antoine de Saint-Exupéry-ren 'Le Petit Prince' zubereraz KULTURA
2013-07-09 / 09:50 / Euskaltzaindia

Antoine de Saint-Exupéryk idatzi zuen Le Petit Prince (Printze txikia) ipuina zubereraz dugu orain, Printze ttipia, Panpeia Etxebarnek itzulia eta Sü azia elkarteak argitaratua.

Osorik irakurri

'Linguae Vasconum Primitiae', ingelesez KULTURA
2013-05-15 / 11:00 / erabili.com

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Reno-Nevadako (AEB) Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko lagunen elkarteak 2005etik duten lankidetza hitzarmenaren barruan argitaratu dute Bernat Etxepareren lana, euskaraz argitaratutako aurrena, orain ingelesez.

Osorik irakurri

Martxan da 'Irakurri, gozatu eta oparitu', irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa KULTURA
2013-04-23 / 10:00 / Topagunea

Ekimena gaur, apirilaren 23a, abiatuko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean, eta Euskal Herri osoko 24 herritan egongo da ekainaren 30era arte.

Osorik irakurri

'Bizitzaren zientziak', dibertimendurako komikigintza hezitzailearen ekimen berria sarean eta doan KULTURA
2013-04-17 / 09:45 / Inaxio Lopez de Arana Arrieta

Saure argitaletxeak proposamen didaktiko berri bat aurkeztu du. Ekimen honen bidez, landa-ingurunea, gizartea eta kulturarekin zerikusia duten gaiak ezagutzera eman nahi ditugu, irakurketa sortzailea eta ludikoa bitarteko dela. Saure argitaletxeak jarri ditu eduki horiek sarean, doan jarri ere, eta esteka honetan dituzue eskuragarri: http://www.ecomic-experience.com/recursos/bizitzaren_zientziak/index.html

Osorik irakurri

'Linguae Vasconum Primitiae' beste sei hizkuntzatara itzuliko dute KULTURA
2013-04-15 / 09:45 / Euskaltzaindia

Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) arabierara, katalanera, galizierara, errumanierara, txinerara eta kitxuara itzuliko dute. Ondoren, Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak argitara emango dute, bion arteko hitzarmenari esker.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus