Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Hizkuntza (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Ika Mizka 2013 zirkuitua abian da HIZKUNTZA
2013-10-16 / 10:00 / GFA

Bigarren urtez jarraian abian da Ika Mizka. Eta hik, nola bizi dunk euskara? egitasmoa. Gazteak euskara erabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua egitera bultzatzea du helburu.

Osorik irakurri

Euskal Herriko nonbait HIZKUNTZA
2013-09-11 / 09:55 / Gontzal Fontaneda

Izenburu hori duen film dokumentala urriaren 3an estreinatuko dute Oiongo Udal Zinean. Mugaldeko eskualdeetan euskararen alde egiten den lanaren erakusgarri eta aitortza da lana.

Osorik irakurri

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara-ezagueraren bat du HIZKUNTZA
2013-07-19 / 09:20 / Eustat

2006 eta 2011 artean 15.000 pertsonatan igo da euskaldun kopurua. Euskaldun kopurua 14.400 pertsonatan baino gehiagotan igo da 2006. urtearekin alderatuta, eta ia-euskaldunen kopurua, berriz, ia 82.600 pertsonatan.

Osorik irakurri

Alfabeto grekoaren letren euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak HIZKUNTZA
2013-07-17 / 08:55 / Euskaltzaindia

Astroen izenak lantzean, Exonomastika batzordea ohartu zen alfabeto grekoaren letren izenak beharrezkoak zirela izarrak izendatzeko. Horregatik, izen horiek arautzea proposatu zuen.

Osorik irakurri

Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldi elektronikoa aurkeztu du HIZKUNTZA
2013-07-01 / 10:16 / Euskaltzaindia

Ostiralean, ekainaren 28an, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu zuen Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Bertsio berriak, guztira, ia 3.000 sarrera berri -sarrera nagusi eta azpisarrera- izango ditu. Aurkezpena honako hauek egin zuten: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Ibon Sarasola egitasmoaren zuzendariak; eta Gabriel Fraile teknikariak. Eurekin batera, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea izan zen.

Osorik irakurri

Eta Bermeon euskara animalia balitz? HIZKUNTZA
2013-06-27 / 10:00 / Ainara Ibaņez eta Mayi Etxebarria (Elhuyar Aholkularitza)

Bermeon euskara animalia balitz, Txipiroia izan liteke: jateko plater berezia, atzerritarrentzako bitxia, ezohikoa, ilusioz jaten dena. Atuna ere izan liteke: jaietan, ospakizunetan presente dagoena. Itsukia ere bai; arrain berezia, azal gogorrekoa, barrutik bigunago. Bokarta ugari arrantzatzen zenean ere, Bermeoko portuan giro ona egoten zen, garai hartan euskaraz egiten zuten beti saregileek eta arrantzaleek.

Osorik irakurri

Ahozko Hiztegia jaio da, euskaraz entzuteko aukera ematen duen lehena HIZKUNTZA
2013-06-12 / 08:50 / UPV/EHU

5000 Hiztegia-n oinarritutako proiektuak euskara estandarraren azentu eredua aztertu eta euskararen intonazioa anotatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Interneten kontsulta daiteke hiztegi berria.

Osorik irakurri

2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten, uzten ez dieten, pertsonen kronika izan da HIZKUNTZA
2013-06-07 / 10:46 / Behatokia

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012 txostena aurkeztu du. Urtero bezala Behatokiak jasotako kexen bilduma egin eta txosten batean aurkeztu ditu Euskal Herrian hizkuntza-eskubideen bermeaz arduratzen den erakunde herritarrak. Garbiņe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, 2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten herritarren kronika izan da.

Osorik irakurri

Amets Arzallus: ŦHizkuntzak ardazten du ene izaitea, eta ene herria ardatza hautsita daraman gurdi bat daŧ HIZKUNTZA
2013-04-03 / 07:00 / erabili.com

Amets Arzallus bertsolari lapurtarrak joan den asteburuan, Enbataren 50. urteurrenaren ospakizunean, Aberri Egunaren bezperan, Itsasun, politikari abertzale guztien aurrean, gordin mintzatu zen: "Iruditzen zait 50 urtetan abertzaletasunak ez duela beti euskararen gaia serioski hartu". Ondoren, abertzaleon inkoherentzia linguistikoa salatu zuen. Egin zuen hitzaldiaren lehen zatia, hitzez hitz, erabili.com webgunera ekarri dugu:

Osorik irakurri (2 erantzun)

XXI. mendeko Donostia euskalduna! Bidea marraztera goaz! HIZKUNTZA
2013-03-14 / 09:05 / Bagera

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskaldunok Donostian euskaraz natural bizi ahal izatea izan du eta du helburu. Eta aurrera bidean, Donostiako euskaltzale -guztiekin- nahi genuke gure ahalegina ere partekatu, ditugun hutsuneak hobeto identifikatzeko, lehentasunak zehazteko, hausnartzeko gure indar guneak nola hobeto baliatu... Aldi berean, Donostiako komunitate euskaltzalea, eta oso bereziki, Donostian jadaneko gure egunerokoan, gure lanean... euskaraz eta euskararen inguruan bizi garen euskaltzale ugariak areago trinkotu nahian, gero eta ikusgarriago bihurtu gaitezen Donostiako gizartean.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus