Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak

Gaia: Bestelakoak (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Olentzerok Argitxo ekarriko digu. BESTELAKOAK
2014-12-18 / 07:00 / Nerea Arregi -EHIE-

Aurtengo Olentzerotan, Argitxo eta Olentzero eskutik datoz.

Osorik irakurri

Udan euskara ikasteko dauden aukerak aurkeztu dituzte BESTELAKOAK
2014-07-02 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza - HABE

Euskaltegi eta barnetegietan jende askok ematen du izena urtero euskara ikasteko. Eta udan, nola ez, gauza bera gertatzen da. Urteko hilabete hauek aukera ezin hobea dira urtean zehar egin ez direnak egiteko. Honela, eskolak bukatuta edota laneko oporrak hartuta, gizon eta emakume askok denbora tarte hau aprobetxatzen dute barnetegi batean edota euskaltegi batean izena emateko.

Osorik irakurri

Surflariak dira Poziktibity egitasmoaren bigarren bideoaren protagonistak BESTELAKOAK
2014-06-17 / 07:05 / Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza-

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta lehen mailako surflariak diren Aritz Aranburuk eta Axi Muniainek, Poziktibity proiektuaren bigarren bideoa aurkeztu dute gaur Zarautzen. ‘Poziktibity, hitz eginez’ ekitaldira Zarauzko Orokieta eta Antoniano ikastetxeetako ikasleak hurbildu dira eta baita Axi Muniain-en surf eskolako ikasle batzuk eta denbora libreko hainbat begirale ere.

Osorik irakurri

Poztasunetik euskara bizitzeko jarrera berria: Poziktibity BESTELAKOAK
2014-05-27 / 07:36 / Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza-

EiTB-ren lankidetzarekin batera egindako proiektu honek euskararen erabilera bultzatzea du helburu.

Osorik irakurri

Euskararen ezinek 1.062 kexu eragin dituzte BESTELAKOAK
2014-05-09 / 07:00 / Behatokia

Euskarak bere lurraldean dituen ezintasunengatik 1.062 kexu bildu ditu Behatokiak 2013ko txostenean. Kexa kopururik handiena Nafarroatik etorri da. Nafarroako Foru Komunitateko euskaldunek bizi duten ukazio egoera, amaierarik gabeko soka dela egiaztatu ahal izan du Behatokiak beste behin ere.

Osorik irakurri

Euskarak bizi izandako zapalkuntzaren berri, herriz herri BESTELAKOAK
2014-04-09 / 07:00 / Gipuzkoako Foru Aldundia

Euskara, "ospeletik eguterara" erakusketarekin batera, egitarau zabal bat antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazioak eta udalek. Ekimenak Oiartzunen izan du abiaburua.

Osorik irakurri

Euskaltzaindiaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean. BESTELAKOAK
2014-03-19 / 07:00 / Euskaltzaindia

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek agerraldia izan dute Eusko Legebitzarrean Euskaltzaindiaren 2016ra arteko erronkak eta ildo estrategikoak azaltzeko.

Osorik irakurri

Euskaltzaindiaren gogoeta-aldiak badu emaitzik. BESTELAKOAK
2014-03-05 / 07:00 / erabili.com

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko kide guztiek (15 kidek) emandako dimisioek Euskaltzaindiaren gogoeta-aldia ekarri zuen zuzendaritzarekin sortutako tirabirak konpontzeko. Orain lortu diren akordioek ez dute Gramatika Batzordeko kide guztien adostasuna ziurtatzen. Gramatika Batzordeak datorren ostiralean, 2014-03-07, izango du akordioa lortu osteko lehenengo bilera eta bertan ikusiko da adostasun maila zenbatekoa den.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Afalostean, familiarekin jolasean BESTELAKOAK
2013-12-13 / 08:55 / Asier Larrinaga Larrazabal

Gabon gauean eta Urtezahar gauean, familiarekin afaltzen dugu askok. Jaki gozoekin eta edari bereziekin bapo egin ondoren, etxe askotan, goizaldeko orduak arte luzatzeko ohitura dago, mahai-joko eta guzti. Aurreko urte bietan, antzara-jokoan aritu ginen gure familian, baina gure ukitua emanda. Proba batzuk prestatu genituen, haurrek egiteko modukoak, eta oso ondo pasatu genuen. Zuek ere erabili nahi badituzue, hemen duzue zelan.

Osorik irakurri

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak dimisioa eman du BESTELAKOAK
2013-12-04 / 10:15 / erabili.com

Hamabost kideek batzordea utziko dutela jakinarazi zioten Akademiari atzo, abenduak 3, Euskararen Egunean. Joan den azaroaren 29an egindako osoko bilkuran batzordeak aurkeztutako plangintzaren ordez beste lan ildo bat hobetsi zuen Euskaltzaindiak. Zuzendaritzak batzordearekiko konfiantza galdu duela ondorioztatuta, dimisioa ematea erabaki dute batzordekide guztiek.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus