Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  «Euskararen Txioketa» 2015-11-27tik 29ra.

«Euskararen Txioketa» 2015-11-27tik 29ra.

2015-11-30 / 07:00 / erabili.eus   ERABILI.EUS

«Euskararen Txioketa» izenarekin bataiatu dugun euskararen albistegia duzu erabili.eus webgunean, 2015-11-27tik 29ra Twitter harreman sarean @PatxiSaez-ek euskarari buruz argitaratu dituen berri guztiekin.

Hona hemen 2015-11-27tik 29ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txioketa» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu):

2015eko azaroaren 29an.

22-Pediatra berria euskalduna izatea eskatu du Elorrioko alkateak.

21-Hirigintza ereduak euskararen atzerakadan badu eragina.

20-Euskararen hizkerak eta ahozko ondarea jaso dute 300 herri, 5.000 hiztun, 30.000 bideo eta 100.000 pasartetan.

19-Euskaldunak euskararen iturri zaharretik etengabe berritzen den ura bezalakoxeak dira.

18-Eguneko Erranairua: «Txakur bati zerbait erakutsi nahi badiozu, lehenengo lana txakurrak baino gehiago jakitea duzu».

2015eko azaroaren 28an.

17-«Euskararen arnasguneetan bizi diren gazteek euskara bultzatzen lider lana dutela jakin behar dute».

16-Kontseilua: «Nafarroako Gobernuak aurkeztutako aurrekontua ez da euskararen normalizaziorako behar adinakoa».

15-«Euskarari egindako ekarpenagatik» Anton Abbadia saria Kike Amonarrizi: Zorionak eta eutsi goiari!!

14-Korapiloak askatzeko ekimena, euskararen aldeko hizkuntza portaerak finkatzeko.

13-300.000 euskaldunberri gehiago irabazi ditu euskarak azken 30 urteotan.

12-«Ondorio» hitzari buruz Euskaltzaindiak hartutako erabakiaren ondorioak, hemen:

11-Euskara biziberritzeko dekalogoa.

10-Administrazioak, euskararen biziberritzea, enpresa handietatik egin behar du, bai ala bai.

09-Eguneko Erranairua: «Isilduz ikasten da entzuten, entzunez ikasten da hitz egiten, eta hitz eginez ikasten da isiltzen».

2015eko azaroaren 27an.

08-Hiztun bakoitzak, egiten duen hizkuntza hautuarekin, euskararen geroan eragiten du.

07-Ordezkari politikoentzat herritarren hizkuntzan egitea bigarren mailakoa da.

06-Euskararen lehenengo «ibilbide literarioa» zabaldu dute Bernardo Atxagaren herrian, Gipuzkoako Asteasun.

05-Ikasle guztiek euskara jakin ez ezik, erabiltzeko gai izateko hezkuntza sistema aldarrikatuko dute, etzi.

04-Haurrek euskarazko literaturarekin jolas egiteko doako aplikazioa plazaratu dute.

03-«Hizkuntzak gizartea aldatzeko indarra du».

02-Euskarazko produktuak erosteko katalogoaren banaketari ekin diote euskararen lurraldearen luze-zabalean.

01-Eguneko Erranairua: «Jakitea gogoratzea da».

__________________________________________________

Hurrengo egunera arte zain egon gabe, egunean eguneko albisteak, argitaratu ahala, jarraitu nahi dituenak ere, aukera izango du goizeko 07:30etatik aurrera euskararen aktualitatea minutuz mintu jarraitzeko, HEMEN

__________________________________________________

Edozein euskaltzalek, astelehenetik ostiralera, eguneroko maiztasunarekin euskarari buruzko albiste guztiak izango ditu esku-eskura erabili.eus webgunean. Asteburuan txiokatutako albisteak, berriz, astelehenean argitaratuko ditugu.

Egunero, goizeko 7:00etan, bezperan Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariak twitterren argitaratuta dituen albiste-mezu guztiak erabili.eus webgunean berrargitaratuko ditugu.

Hiru modu dituzu Patxi Saez AEPko zuzendariaren albiste-zerrenda jarraitzeko:

  1. Twitterren izena eman eta mezu zerrenda bat zabalduz @PatxiSaez zerrendaren harpidedun edo jarraitzaile bihurtuz. Era honetara, euskararen aktualitatea unean-unean jarraitu ahal izango da.
  2. Patxi Saezek twitterren https://twitter.com/PatxiSaez argitaratutako albiste-mezu guztiak erabili.eus webgunean berrargitaratuko ditugu, egunero. Era honetara, han argitaratutako mezu guztiak hemen jarraitu ahal izango dira.
  3. Edozein unetan Patxi Saezen twitterreko helbidera joz argitaratu dituen albiste-mezu guztiak irakur daitezke eta jarraipena ere egin daiteke minutuz minutu.


Azken hilabetean argitaratutakoak

605-«Euskararen Txioketa» 2015-10-27.

606-«Euskararen Txioketa» 2015-10-28.

607-«Euskararen Txioketa» 2015-10-29.

608-«Euskararen Txioketa» 2015-10-30etik 2015-11-01era.

609-«Euskararen Txioketa» 2015-11-02.

610-«Euskararen Txioketa» 2015-11-03.

611-«Euskararen Txioketa» 2015-11-04.

612-«Euskararen Txioketa» 2015-11-05.

613-«Euskararen Txioketa» 2015-11-06tik 08ra.

614-«Euskararen Txioketa» 2015-11-09.

615-«Euskararen Txioketa» 2015-11-10.

616-«Euskararen Txioketa» 2015-11-11.

617-«Euskararen Txioketa» 2015-11-12.

618-«Euskararen Txioketa» 2015-11-13tik 15era.

618-«Euskararen Txioketa» 2015-11-16.

619-«Euskararen Txioketa» 2015-11-17.

620-«Euskararen Txioketa» 2015-11-18.

621-«Euskararen Txioketa» 2015-11-19.

622-«Euskararen Txioketa» 2015-11-20tik 22ra.

623-«Euskararen Txioketa» 2015-11-23.

624-«Euskararen Txioketa» 2015-11-24.

625-«Euskararen Txioketa» 2015-11-25.

626-«Euskararen Txioketa» 2015-11-26.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus