Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskararen ortografia eta gramatika zuzentzailea

Euskararen ortografia eta gramatika zuzentzailea

2015-11-11 / 07:00 / Elhuyar Fundazioa   INFORMATIKA

«Xuxen 5» aurkeztu dute, euskarazko testuen ortografia eta gramatika zuzentzeko.

Bi hamarkada joan dira dagoeneko Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat.

Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren hainbat bertsio sareratu dira (Microsoft Officerako, OpenOffice.org eta LibreOfficerako, web-nabigatzaileetarako, Adobe Indesign-erako...), eta, ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Baina informatikan oso azkar gertatzen dira aldaketak, eta programa eta aplikazioak etengabe eguneratzen dira. Gure hizkuntzan ere gertatzen dira aldaketak: Euskaltzaindiak arau berriak egiten ditu, hitz berriak sortzen dira...

Horiek denak kontuan hartuta, Xuxen ere eguneratuz joan da. 2014an, sarean jarri genituen eguneraketa guztiak, eta gizartearen esku jarri genituen ordura arteko bertsiorik berrienak.

Beste jauzi bat eman dugu orain. Xuxen 5 jarri dugu sarean, doan deskargatzeko.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak txertatu ditugu euskarazko zuzentzaile ortografikoaren datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak proposamen ortografiko, lexiko eta gramatikal aurreratuak egin ditzan.

Xuxen 5-ek, idazten ari garela, gorriz azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak: zihur, xagu, akanpaleku, iharduera, konbidatu... Eta horiek nola zuzendu proposatzen digu.

Bestalde, berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan, hala nola bordatu, fondo, nahastu, ainitz... Eta Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.

Azkenik, zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du: gosea daukat, ikusiko gara...

Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.

Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko pluginak berritu ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:

Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatzeko, egin klik hemen.

Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak erabiltzailearen eskuliburuan aurkituko dituzu.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus