Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Herritarren % 90ak uste du euskaraz egin nahi duten bezeroak errespetatu egin behar direla

Herritarren % 90ak uste du euskaraz egin nahi duten bezeroak errespetatu egin behar direla

2015-07-01 / 07:00 / erabili.eus   BESTELAKOAK

Saltoki, enpresa eta administrazioan euskaraz egin nahi duten bezeroen nahia errespetatu egin behar dela dio herritarren % 90ak. Baina, herritarren % 29ak bakarrik uste du euskaldunen eskubideak urratu egiten direla.

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Iñaki Martínez de Lunak, Prospekzio Soziologikoen Kabinete buruak, euskararen gaineko jarreren eta iritzien ikerketa aurkeztu zuten atzo, 2015-06-30ean, Donostian. Ikerketa honek gogoeta zabal eta sakon baterako aukera ematen duten datu ugari eskaintzen ditu eta atzo aurkeztu ziren prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak legealdirako lan-programa zehatza aurkeztu zuen legealdi hasieran, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldian lehenik, eta Euskararen Aholku Batzordean ondoren. Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zenetariko bat izan zen, euskal gizartean euskarari buruz dauden diskurtsoen lanketa egitea, eta diskurtso ezberdinen arteko kontrastea eta eztabaida bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenarekin.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan duenez, “Aurrera baino lehen, oso modu laburtuan adieraziko ditut ikerketa honen irakurketatik ateratzen ditudan emaitza nabarmen batzuk, kontuan hartzekoak baitira hizkuntza politika garatzerakoan” (herritarren gogoa, borondatea eta atxikimendua giltzarriak baitira ezein hizkuntza politikaren arrakastarako).

Euskararen beraren prozesu soziala den bezalaxe, herritarren euskararekiko iritzia/jarrera ere argi-ilunez beterikoa da, non argiuneak edo ikuspuntu positiboak gailentzen diren argi eta garbi.Herritarren iritzi/jarrerak ezin dira “zuria ala beltza”, “hau edo hura” kolore bakar eta ikuspegi dikotomikoetan esplikatu: aitzitik, herritarren iritzi/jarrerek azaltzen dutena da ikusmolde zabala –ñabardura eta kolore gama zabalekoa-, “bai, ez, bai baina, segun…” eta disjuntzioan bainoago konjuntzioan eta osagarritasunean oinarritutako ikusmoldea –“hau edo hura” beharrean, “hau eta hura”-. Hona, segidan, nabarmentzen diren iritzi/jarrera batzuk:

  • Herritarrek elebitasuna eta eleaniztasuna balio positibotzat hartzen dituzte.
  • Herritarrek ez dute kontrajartzen hizkuntza bat eta beste. Herritarrek hizkuntza bat eta besteren aldeko hautua egiten dute.
  • Herritarren iritziz, gure egoera soziolinguistikoan, euskara sustatzeko politika zilegi da.
  • Elebitasuna elkarbizitzarekin eta berdintasunarekin lotzen dute.
  • Euskara guztiona da, edo beste hitzetan esanda, euskararen etorkizuna interesatzen zaie herritarrei, eta guztiontzako da harrotasun elementu euskara.
  • Guztiontzako aukera eta prestigio bide da euskara.
  • Elkarrenganako errespetua eta diskriminaziorik eza defendatzen dute herritarrek, guztien hizkuntza-eskubideak.
  • Etorkizunerako, herritar hirueledun orekatuak nahi dituzte.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus