Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskoeuropeismoa: euskera Europako hizkuntzalaritzaren Champions League-an kokatzeko tresna

Euskoeuropeismoa: euskera Europako hizkuntzalaritzaren Champions League-an kokatzeko tresna

2015-06-08 / 07:00 / Eukeraren Jatorria Elkartea   BESTELAKOAK

Zestoan maiatzaren 9an egin dugun Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra polita eta emankorra izan da. Ikerle askoren musutrukeko ikerketari esker, astiro-astiro euskera Europako hizkuntzalaritzaren Champions League-an jokatzeko lekuan jartzen ari gara, horixe delako geure hizkuntza egon beharreko lekua latina, greziera eta indoeuroparrarekin parez pare, eta ez 2. mailako erregionalean.

Denok dakigu Euskal Herria burujabea izango balitz, Asturiasetik Garona ibairaino, bestelako historia, hizkuntzalaritza… erakutsiko litzatekeela ikastetxe eta unibertsitateetan. Baina, nahiz eta seguruenik Europan paleolitotik iraun duen herri bakarra izan, mapa politiko eta historiko askotan geure herria ez agertzeak, euskal hizkuntzalaritzan duen garrantzia erabat kentzeko lagundu du.   Zestoako lehenengo hizlariak Eńaut Etxamendi Gezainburu baxenafarrak  aho bete hortz utzi gintuen. Esan beharra dago euskeraren jatorria orain arte ikertu dutenen artean falta izan zela Iparraldeko ikuspegi sakona zuen pertsonaren bat eta Eńautek duen ezagutza, ikuspegi eta intuizioa miresgarriak dira. Bere metodoa sinplea da: joan indoeuroparraren ikuspegiaren atzetik non hitz asko greziera zaharreraino edo latineraino heltzen diren eta hitz horiek errotzat hartzen diren. Berak, ordea, esan zuen moduan, benetako erroak laburrak izaten dira, silaba bakarrekoak gehien bat eta berak, euskera erabilita, indoeuroparraren errotzat hartutako hitz horietako asko deskonponsatu eta azaldu ditu euskeraren bidez.

Adibidez, grezierazko kleďs giltza edo hesia da. Euskaraz klis-ka esaten dugu begiak itxi eta zabaltzen dugunean. Jatorriz, soroetako langak seil, sehil edo keheta (pórtico, barrera) batez ixten ziren, Y formako zuhaitz adar bat klaskatuz eginikoa. Gero hori hobetu zen zurez eta ondoren burdinez egindakoekin, etxeetako GILTZeraino heldu arte seguruenik. Adibide gehiago eman zituen, adibidez, mundu osoan ezaguna den ingelesezko home hitza zubererazko emütsak hitzarekin  (etxea besterik ez dutenak, lurrik ez dutenak) nola egon daitekeen lotuta azaldu zuen.   Felix Zubiaga Legarreta izan zen bigarren hizlaria. Sumerierazko kultura noraino ezagutzen duen anekdota izan zen azaldu zuen beste guztiarekin alderatuta. Adibidez, euskerazko “maite” hitzaren atzean ama-aite bikotea dagoela, etab. Berak azaldu zuen moduan, Babilonian hasi ziren ama jainkosak gizonezko bihurtzen, matriarkatuaren aroarekin amaitzeko (grezierazko andreas gizonezkoei deitzea horren adibide bat da). Ondorioak ikaragarriak izan dira, patriarkalismoak agintzen duenetik goseteek, guduek eta sarraskiek etenik ez dute izan eta. Felixek esan zuen moduan amatasuna kosmoaren agindua da, eta amatasunaren mundu ikuskerara eta aginterara itzuli beharra dago gizateriak iraun behar baldin badu.   Mikel Urkola Eleizegik ama erroak toponimian duen kokapen eta garrantzia nabarmendu zuen: Aldama, Arama, Elama, Ultzama, Lezama, Iturrama, Beizama… Mikelek esan zuen euskal mitologia ezagutzea ezinbestekoa dela toponimo hauek interpretatu ahal izateko eta indoeuropar erak eta indoeuroparreko mitologiak desberdinak direla kontuan hartu behar dela.   Laugarren hizlaria Jabier Goitia Blanco izan da. Jabierrek zeresanik emango duen teoria berri bat plazaratu zuen Zestoan: Eurasiako eta Afrikako hizkuntza familia nagusiak paralelotan kokatu litezke, hau da, garai luze batean, hizkuntzak klima ezaugarri antzekoak zituzten lurraldeetan eratu zirela gure arbasoak ehiztari-biltzaileak ziren garaian. Bestetik, teoria indoeuroparraren ahuleziaren hainbat adibide eman zituen.

Jon Nikolas Lopez de Ituńok landa erroari buruz euskal toponimia handian eta batez ere txikian duen presentzia azaldu zuen. Eremu semantiko antzeko beste hitzak (country…) aztertu eta paleolito garaian euskal nitxo ekologikoaren hedapena kontuan hartuta (Asturiasetik Alemaniaraino) hitz hau euskal jatorrikotzat izan daitekeela proposatu zuen.   Jurgi San Pedrok gogoeta eta eztabaida sustatu zuen partaideen artean Ekainberri museoan, hainbat osagai mahai gainean jarrita: Oteitzaren Ekaingo behorrak, ezbaia edo dialektikaren muina, Oteitzaren eskultura txiki bat eta gure nortasunaren, hizkuntzaren eta izaeraren oinarri preindoeuroparra.   Arratsaldea ere emankorra izan zen hitzaldiei dagokienez. Antonio Arnaiz Villenak glaziazio garaian Mediterraneoak izan zuen garrantziari buruz hitz egin zuen. Europa erdia izozpean zegoen eta Afrikaren eta Europaren arteko hartuemana eta mediterraniar herri guztien artean handi-handia izan zen. Horrela, substratu amankomun bat sortu zen hizkuntza usko-meditarraniarretan daudenak, esaterako abia (kabia). Berba hau etruskoera, minoikoera, berberera, sumeriera, elemitera, egipziera, iberiera eta euskeran topatu dezakegu.   Ondoren Nerea Rementeria Natxitubak bere aita ingeniariak, Jose Ramonek, sortu zuen semantismo literalaren teoriaren zertzelada batzuk eman zituen. Jose Ramonek Astarloak proposatu ideia goitik behera aldatu eta bokalen eta kontsonanteen berezko balioak eta kokapenaren araberako balioak kontuan hartuta, hainbat hitzen etimologiak ondorioztatu daitezkeela proposatu zuen. Adibidez, kate honetan, bokalek gizakiaren garapen maila zehazten digute: ama, (h)omo, eme, * ime, ume.   Luis Azkona Ezkurrak orain 17 urte hasi zen bere lurraldeko, Nafarroako, idazkun iberiarrak deszifratzen eta geroztik buru belarri aritu da iberiera euskeraren (uskeike) oinarria omen dena deszifratzen eta lantzen. Orain urtebete bere teoriarekin argitaratu zuen liburuaren bigarren edizio osatua egin eta laster doan eskegiko du sarean, denon eskura egon dadin. Zestoan Luisek zenbait idazkun garrantzitsuren proposamenak azaldu zituen, Andeloseko testu iberiarra adibidez.   Zestoako biltzarrari Miguel Thomsonek eman zion amaiera. Miguel txosten zientifikoak aztertzen eta zuzentzen diharduen ikerle bat da eta beste ikerketa guztietan erabiltzen diren sistema aplikatu die Iruńa-Veleiako txostenei. Batetik, ebidentzien azterketa. Hau da, Iruńa-Veleian faltsutzat emandako testu eta idazkerak ea beste datu basetan dauden aztertu du. Denon harridurarako, faltsutzat emandako gauza pilo bat orain 6 urte dagoeneko bazeuden testu latinak jasotzen dituzten eta interneten dauden datu baseetan.   Hau da, Aldundiko Aholku Batzordeak bere txostenak egin zituen interneten dauden antzeko testuak aztertu gabe! Bestetik, azken 6 urte hauetan indusketa arkeologikoetan faltsutzat emandako gauza batzuk agertu dira, kakotx hirukoitzak esate baterako. Altamiran gertatutakoarekin lotu zuen Miguelek. Faltsutzat eman ziren hango margoak baina antzeko margoak agertzen hasi zirenean, faltsukeriaren aldekoek isildu behar izan zuten.

Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarrak euskera Europan hobeto kokatzeko laguntza txikia eman duelakoan gaude euskoeuropeismoa kontzeptu berriari esker.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus