Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  6,6 milio euro Jaurlaritzako langileek euskara ikasteko.

6,6 milio euro Jaurlaritzako langileek euskara ikasteko.

2014-12-10 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Eusko Jaurlaritzaten Gobernu-kontseiluak 6,6 milioi euroko gastua onartu du 2015ean Euskadiko langile publikoak euskalduntzeko HABEren euskaltegien bitartez. Gastu hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez finantzatuko da.

Hala, HABE -Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea- arduratuko da euskara irakasteko ikastaroen kudeaketaz eta Euskadiko herri-administrazioetako langileek dagozkien profilak lortzeaz. Hori guztia gauzatzeko bi erakundeek 2010ean sinaturiko hitzarmena berritu dute, langile publikoak euskalduntzeko helburu estrategikorantz aurrera egiteko tresna egokiak ezartzeko asmoz.

Hitzarmenean jaso denez, Jarraipen Batzorde bat eratzen da, honako gai hauez arduratuko dena: ikastaroak antolatzea, irakasleak birziklatzea, irakaskuntza-prozesua hobetuko duten ekimenak bultzatzea, eta abar.

Horretaz gain, ikasle bakoitzaren jarraipen ahalik eta oso eta indibidualizatuena gauzatuko dute IVAPek eta HABEk. Horretarako, etengabe izango dira harremanetan HABE eta IVAP euskara eskolak jasotzen dituzten langile publikoen bertaratzeari eta aurrerapausoei buruzko datuak partekatzeko.

Atzo, 2014-12-09an sinaturiko hitzarmenaren bitartez, Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioaren aldeko konpromisoa sendotu du eta aurrera egin du zerbitzu publiko eraginkor eta elebidunak izateko helburuan. Euskadiko herri-administrazioetako langileen prestakuntza funtsezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko gobernuak abiarazitako ekintzaren barruan.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus