Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan egin diren aldaketa batzuk eta haien arrazoiak.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan egin diren aldaketa batzuk eta haien arrazoiak.

2014-03-17 / 07:00 / Andoni Sagarna - Euskaltzaindia   HIZKUNTZA

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak Batzorde Ahaldundua lanean hasi orduko, egitasmoaren zuzendariak adierazi zuen hiztegi mota horretan ez zela egokia horrelako markak erabiltzea, ohiko praktika lexikografikoaren arabera, eta proposatu zuen marka horiek zituzten hitz guztiak banan-banan aztertu eta bakoitzari tratamendu egokia ematea, Euskaltzaindiak eskura dituen corpusetan agertzen zuten erabilera kontuan hartuz.

Hiztegi Batuaren paperezko hiru argitaraldien Argibideak atalean honako hau irakur daiteke:

«Jakina denez, euskal hitz askok hainbat aldaera agertzen dituzte tradizioko testuetan. Horrelakoetan, jakina, aldaera bat onartu du Euskaltzaindiak, eta besteak baztertu, oro har. Aldaera baztertuekin bitara jokatu dugu: batetik, gaur egun zalantzaren bat sortzen dutenak berariaz baztertu ditugu, aldaera baztertuari izartxo bat erantsiz eta e.[ =erabil] ikurraren ondoan forma hobetsia adieraziz: "erropa* e. arropa", adibidez ...»

eta aurreraxeago beste hau:

«Beste hitz mota batek ere argibide berezia behar du: "h." [=hobe] ikurra erantsi zaienak, hain zuzen. Horietan ere bi multzo bereizten ditugu. Lehen multzoa euskalki marka daramaten hitzek osatzen dute. Horrelakoetan, "hobe" hori Euskal Herri osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik dagokio, eta hitz edo aldaera horiek egokiak dirateke beste kasu batzuetan, HerriaBizkaia gehigarrian edo herri aldizkarietan idaztekoan, adibidez. Bigarren multzoa bestelakoei —hots, "zigarro [...] 2 Heg. "zigarro txikia" h. zigarreta" edo "partidu Heg. 1 h. partida [...]" bezalakoei— dagokie. Hauei buruz Euskaltzaindiak esan nahi du ohartzen dela ez direla denak idazle guztiek egoera guztietan eta berehala onartzekoak, eta again bide zuhurrena pausokakoa dela, testu jaso eta formalenetatik hasiz, eta bigarren urrats baterako utziz ahozko erabilerei lotuenak. Hemen ere, senak eta egoerak erakutsiko dio idazle edo esatari bakoitzari nola joka arauok betetzeko erantzukizunean.»

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak Batzorde Ahaldundua lanean hasi orduko, egitasmoaren zuzendariak adierazi zuen hiztegi mota horretan ez zela egokia horrelako markak erabiltzea, ohiko praktika lexikografikoaren arabera, eta proposatu zuen marka horiek zituzten hitz guztiak banan-banan aztertu eta bakoitzari tratamendu egokia ematea, Euskaltzaindiak eskura dituen corpusetan agertzen zuten erabilera kontuan hartuz. Halaxe egin zuen erredakzio-taldeak eta bakoitzari zer tratamendu eman proposatu zuen. Proposamen horiek banan-banan aztertu zituen Batzorde Ahaldunduak eta erabaki-proposamenak Osoko Bilkurari aurkeztu zizkion. Proposamen gehiago ere aurkeztu zizkion Batzorde Ahaldunduak Osoko Bilkurari, hala nola ordura arte Hiztegi Batuan agertzen ziren sinonimia-markak, aditz batzuen erregimenak, etab. Aldatzeko.

Gaurko datarekin aldaketa horiek guztiak islaturik geratu dira Hiztegi Batuaren bertsio elektronikoan eta hor jasota daudenak dira forma arautuak. Horrela guztiz bateraturik geratzen dira Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia. Egin diren aldaketa esanguratsuenen berri izan nahi duenak irakur beza dokumentu hau .

  • Estreinakoz Euskaltzaindiaren Plaza Berri agerkarian argitaratua, 2014-03-14an.


Inprimatu


Erantzun

 
"Amankomun" onartu du Euskaltzaindiak
2014-03-17 / 12:53 / Ricárdo Gomez López

Euskaltzaindiak atzera egin du eta AMANKOMUN Hiztegi Batuan onartu du.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus