Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean

'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean

2013-11-29 / 09:40 / Euskaltzaindia   HIZKUNTZA

Akademiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik.

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Akademiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik.

Hala, Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa honek -2008an argitaratutakoak bezala- estrategiak ditu ardatz. Izan ere, hizkuntzaren erabileran dena ez da arau gramatikala betetzea. Behin arau gramatikalak betez gero, eremu handi batean aurkitzen da hizkuntza-erabiltzailea. Honek egokien iritzitako erabakiak hartuko ditu, askatasunez eta erantzukizunez jokatuz. Hain zuzen, erabakien mundura garamatzate estrategiek.

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburuan, estrategien ikuspegitik lantzen da, hain zuzen, euskararen hitz-ordena, hiru elementu jorratuz bereziki:

  1. testu-antolatzaileak
  2. mintzagaia eta galdegaia
  3. erlatibozko esaldiak

Jakina denez, euskararen hitz-ordena izan da, XX. mendean zehar, euskararen aztertzaile eta arautzaileen gai eta kezka nagusietako bat.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus