Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  GFAren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak 2013an

GFAren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak 2013an

2013-02-13 / 09:25 / GFA   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.261.577 euro xedatu ditu 2013an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde. Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko dituen diru laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen herenegun (2013-2-11).

Guztira, zazpi diru laguntza mota dira:

  1. Euskarazko aldizkako argitalpenak
  2. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  3. Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak
  4. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  5. Itzulpen praktikak egiteko bekak
  6. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak
  7. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak

Nabarmendu beharra dago euskararen erabilera soziala sustatzeko diru laguntzetan ez dela murrizketarik izan, aurreko urtearen aldean, nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu orokorra % 2,7 laburtu den.

Indartu egiten dira, alde batetik, euskarazko hedabideentzako laguntzak (aldizkariak, toki telebistak eta IKTen bitartez hedatzen direnak); eta, bestetik, Gipuzkoako udalek baliabide gehiago izango dute euskararen aldeko politika publikoak kudeatzeko.

Azaldu beharra dago aurreko urteetan izan diren diru laguntza mota batzuk (esparru sozio-ekonomikoa, haur eta gazteen aisialdia) beste formula batzuen bidez kudeatuko direla 2013an.

Bestalde, azpimarratu behar da hitzarmenen bidez araututako proiektuetarako diru zenbatekoa % 13,6 handitu dela, aurreko urtearen aldean.

Eskaerak aurkezteko epea, oro har, 2013ko martxoaren 6 arte luzatuko da. Eskaera kera telematikoan aurkez daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.

Argibide gehiago behar izanez gero, jo laguntzen atalera.

  • Estreinakoz www.gipuzkoaeuskara.net-en argitaratua (2013-2-12)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus