Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Joxe Agirreren hileta elizkizuna gaur egingo dute Azpeitian

Joxe Agirreren hileta elizkizuna gaur egingo dute Azpeitian

2012-12-17 / 10:00 / erabili.com   BESTELAKOAK

Herenegun, abenduaren 15ean, hil zen azpeitiar bertsolaria bere etxean, Oranda baserrian. 83 urte zituen. Soreasuko San Sebastian parrokian emango diote azken agurra, 19:00etan.

Bertsozale Elkarteak igorritako ohar laburrean dioten bezala, "60ko hamarkadan hasi eta orain gutxi arte plazaz-plaza ibili da. Bertsogintza hitzezko borroka moduan ulertzen duen tradiziotik dator, eta horrek erabateko eragina izan du bere estiloan: zirikatzailea, erantzun zorrotzekoa... Lau generaziotako bertsolariekin aritu da, eta garai guztietan izan du bere lekua, sona eta errespetoa bertsolari bezala. Txapelketei muzin egin arren, plazaz plaza gehientsuen aritu den bertsolaria da, eta gehiena ere bai zenbait urtetan".

Landa inguruan sortu zen, nekazari familia batean, eta hala bizi izan da, baserriko lanari emana. Nekazari inguru horretan bertsotarako zaletasun handia zegoen, eta hor egin zen bertsolari Joxe Agirre: auzoko bertso zerbitzua eginez hasi zen, nekazari inguru horri loturiko ospakizunetan eta tabernako giroan ere bai. Lehen plaza jaioterrian bertan, Azpeitian, egin zuen 1950eko hamarkada hasieran, Arrona tabernako balkoitik, handik aurrera eta urte askoan ibilbidean lagun izango zuen beste azpeitiar batekin, Joxe Lizaso.

Gazte garaian, herri kiroletan ere jardun zuen, aizkoran eta korrika gehienbat. Goi mailako bertsolari izatera iritsi eta lau belaunalditako bertsolariak ezagutu ditu: 60ko hamarkadan hasi eta XXI. mendeko lehen urteetan plazarik plaza ibili da. Azkenaldian osasu arazoak-eta medio bere jarduna jaitsita egon arren, tartean-tartean egiten zituen saioak. Bertsogintza hitzezko borroka moduan ulertzen duen tradiziotik zetorren, eta horrek erabateko eragina izan du bere estiloan: zirikatzailea, erantzun zorrotzekoa...

Bat-bateko bertsolaria zen ororen gainetik.

  • Argazkia: Bertsozale Elkartea


Gai honekin lotutako informazio gehiago:


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus