Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Aurkezpenak.net abian jarri da

Aurkezpenak.net abian jarri da

2011-09-20 / 09:45 / Mikoleta Elkartea   INTERNET

Interneten aukera berri bat dugu gure MS Power Point, Open Office Presentation, PDFz edo antzeko programatan egindako aurkezpenak konpartitzeko: Aurkezpenak.net. Beraren bidez sarritan jasotzen ditugun edo norberak egiten dituenak eskegi ditzake leku honetan, ahalik eta zabalkunde handiena lortzeko.

Webgune honetan erabiltzaile bakoitzak bere profila sor dezake Aurkezpenak.net-en barruan bere gunetxoa edukitzeko eta horrela nahi duen lekuan bere aurkezpenak partekatzeko eta estekatzeko. Profila http://www.aurkezpenak.net/erabiltzailea izango litzateke.

Aurkezpenak zerbitzatzeko Slideshare webguneaz baliatzen da proiektu hau. Horri esker, Slideshare.com izen handiko webgunea denez, aurkezpen bat Aurkezpenak.net-era igotzen den bakoitzean Slidesharen ere igotzen da eta orduan eskuragarri egongo da bi guneetatik.

Slideshare-rekin lotzeak aukera eman dio euskarazko webgune honi zabalkunde handiagoa izateko, gure hizkuntzan egindako webgune bati uko egin gabe

Aurkezpenak.net-en garapena eta kudeaketa Mikoleta Elkartea eta Bitarlan Informatika entitateen artean garatu dugu.

(MIKOLETA ELKARTEA)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus