Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz

IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz

2011-06-15 / 09:40 / Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila   INFORMATIKA

Microsoft Office 2010, Microsoft Sharepoint 2010, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online jada euskaraz daude, aurretik Microsoftek euskaraz egin dituen produktuen zerrendara gehituz.

Berrikuntza euskaraz ekitaldiaren bidez (2011-6-13), Microsoftek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, puntako teknologia euskaraz hedatzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartu du, IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz aurkeztuz. Honela, euskal hiztun eta erabiltzaile orok produkziorako erabiltzen diren puntako erremintak euskaraz erabili ahal izango ditu, hala nola Microsoft Office 2010, Microsoft SharePoint 2010, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online. Aipaturiko produktu horiek doan deskargatu daitezke modu seguru eta erraz batean, bi esteka hauetako batean sartuta: www.microsoft.es/eus edota www.euskara.euskadi.net/euskara_soft. Aurkezpen ekitaldi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek hamar urtez izan duten lankidetza ere ospatu nahi izan dute.

Donostiako San Telmo Museoa izan zen Berrikuntza Euskaraz aurkezpen ekitaldi honen eszenatoki. Ekitaldian, puntako IKTak euskaraz aurkezteaz gain, Microsoft eta Eusko Jaularitzaren hamar urtekoko lankidetza ere ospatu zuten. Ekitaldian egon ziren euskal gizarteko hainbat pertsona ezagun, politikariak, enpresariak, akademikoak, instituzioetako ordezkariak eta artistak. Ekitaldian zehar hainbat emanaldi ezberdin ere eskaini zituen Acroindar Dantza Akrobatikoak.

Montserrat Pardo, Microsoft Ibérica-ko Erakunde Harremanetarako kudeatzaileak, azpimarratu zuen ezinbestekoa dela aurreratzen joateko konpainiaren puntako softwareak euskaraz izatea. "Microsoft Office 2010, Microsoft SharePoint 2010, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online, produkziorako erabiltzen diren puntako erremintak dira. Enpresa guneetan zein erabiliko duten langileei teknologia modu eraginkor batean erabiltzen lagunduko dieten erremintak dira. Horregatik, gaurtik aurrera euskaraz izateak, euskal erabiltzaileek ere horrelako produktuen beharra dutela erakusten digu".

Microsoftek inbertsio handia egin du Eusko Jaularitzaren erabateko babesarekin, bere azken softwareak euskaraz egokitzeko. Horregatik, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak garrantzizkotzat jo zuen Microsoftek bere azken erreminta berritzaileenak euskaraz itzultzeko egin duen apustua. Ondoren, bere departamentuaren aurtengo lana zein den azaldu zuen: "Urte honetan martxan jarriko diren proiektu aipagarrienak hauek dirak: Wikipedia entziklopedia digitalerako 10.000 eduki sortuko dira euskaraz, itzulpen automatikoa martxan jarriko da eta Itzulpen Memoriaren Banku Publikoa sortu da. Banku honekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiako baliabide anitz gizartearen esku geratuko dira".

Eduardo Zubiaurre ADEGIko presidenteak ere ekitaldian parte hartu zuen eta ondorengoa esan zuen: "Enpresetako normalizazio linguistikoan lan egin behar da egunero, egon daitezkeen zailtasunak ezkutatu gabe. Horregatik, gaur hemen aurkezten diren erremintak euskaraz izateak gauzak errazten ditu, enpresak edota langileak berak, aske aukeratu dezan ea zein hizkuntzatan egin nahi duen lan".

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen ekitaldia itxi zuena eta, bere esanetan, "honelako ekitaldien bidez, gizarteari erakusten diogu badaudela erremintak modu profesional eta ludiko batean euskaraz lan egiteko. Gaur aurkezten ditugun produktu hauekin, enpresek dituzten beharrei erantzuten diegu, hizkuntza aniztasunaren aurrean enpresek baliabide eleanitzak izan ditzaten".

Microsoften produkzioko erreminta liderrak

Microsoftek hiru erreminta horien aurkezpenarekin, enpresen lehiakortasuna, eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko IKTak aurkezten ditu: Office 2010, SharePoint 2010 eta Dynamics CRM. Merkatuko erreminta erabiliena eta lehiakorra den Microsoft Office 2010. Microsoft SharePoint 2010 plataforma enpresarialaren bidez entitateek euren produktibitatea igo dezakete, IKTen kudeaketa hobetuz eta gastuak jaitsiz. SharePoint 2010, berriz, interfaze familiarra da eta hainbat baliabide eskaintzen ditu, enpresaren errentagarritasunean hobekuntzak bermatuz. Azkenik, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta Microsoft Dynamics CRM Online-en bidez, enpresen teknologia kudeaketa hobetu nahi da, baliabideek eskaintzen duten funtzionalitatearen bidez errentagarritasuna irabaziz.

Microsoftek eleaniztasunarekin duen konpromisoa

Microsoftek eleaniztasunaren aldeko apustua egin du puntako teknologia berrienak euskaraz erabili ahal izateko.

Horretarako, euskal erabiltzaileentzat euskarazko produktuak jarri ditu eskura Windowsen sorkuntzatik. 1996an Windows 95aren euskarazko bertsioa egin zuten eta ordutik egundaino, konpainiak bere produktu erabilienen euskarazko bertsioak egin ditu, besteak beste: Word 6, Windows 98, Office 2000, Windows XP, Office 2003, Windows Vista, Office 2007, Windows 7 edo Cloud Computing Windows Live.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus