Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskararen Aholku Batzordea EBPN berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi da

Euskararen Aholku Batzordea EBPN berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi da

2011-02-24 / 10:10 / Eusko Jaurlaritza - HPS   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Euskararen Aholku Batzordea lanean da jada, herenegun (2011-2-22) Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan Euskara 21 batzorde-atalaren bilera egin ostean. Hala, Ekintza Mapa Berriak segida hartuko dio azken 12 urteotan administrazioetan zein gizartean erreferentea izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari.

Euskararen Aholku Batzordea Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi da, Euskara 21 batzordearen bilerarekin. Datozen urteotako Hizkuntza Politikaren oinarriak Euskara 21 ponentzian adostu baziren ere, Euskararen Aholku Batzordeak erronka berria du aurrean: lan ildo orokor horietatik abiatuta, bideragarriak eta eragingarriak izango diren neurri zehatzez osatutako plangintza orokorra egin behar du. Ekintza Mapa Berriak segida hartuko dio azken 12 urteotan administrazioetan zein gizartean erreferentea izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari.

Herenegungo bileran 30 lagun elkartu ziren eta, batzorde-atal berria osatzeaz gain, batzordearen helburuak eta egitekoak zehaztu zituzten, eta lan metodologia eta lan egutegia adostu zituzten. Batzordean gogoeta modu eragingarrian bideratzeko zenbait gairen inguruan eztabaidatu taldeka banatuta. Lehenik eta behin, irakaskuntza, Euskalduntze-alfabetatzea eta familia bidezko jarraipena izan zituzten hizpide. Bigarrenik, administrazioaren, gune euskaldunen nahiz IKT-en inguruan jardun zuten. Enpresa mundua, aisia, kirola edota erlijioa ere mintzagai izan zituzten. Baita prentsa idatzia, irratia eta telebista ere. Azkenik, liburugintzaren, kulturgintzaren, publizitatearen, corpus-plangintzaren edota euskararen kalitatearen inguruan hitz egin zuten. Hurrengo bilera apirilean egingo da, EBPNren ebaluazioa aurkezteko.

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eskerrak eman zizkien batzordekideei lanerako adierazi duten gogo eta prestutasunarengatik. Auzmendi andreak adierazi zuenez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak bere ibilbidea amaitu du eta bide berria hasi behar da. Bide horretan, Ekintza Mapa Berria zehaztea izango da lehenengo urratsa: "Oinarri teorikoak badaude. orain oinarri horiek praktikara eraman behar dira".

Gaur, otsailaren 24an, informazio eta komunikazio teknologiak eta euskara izeneko batzordearen bilera egingo da. Bestalde, martxoaren lehenengo astean abian jarriko dira Toponimia eta Terminologia Batzorde-atal bereziak ere.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus