Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  'Ezetz asmatu': lan munduan euskara sustatzeko kanpaina berria Buruntzaldean

'Ezetz asmatu': lan munduan euskara sustatzeko kanpaina berria Buruntzaldean

2010-04-28 / 08:40 / Buruntzaldeko Euskara Batzordeak   BESTELAKOAK

Buruntzaldea osatzen dugun sei udaletatik, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil, lan munduan euskararen presentzia areagotzeko lanean ari gara azken urteetan. Lan munduan euskara sustatzeko egitasmoaren barruan, hainbat ekintza ari gara martxan jartzen, eta horietako bat Ezetz Asmatu bost gezur borobilak joko interaktiboa dugu.

Joko honen bitartez, hizkuntza-kudeaketaren onurak herritarrei modu alaian hurbildu nahi dizkiegu. Hori dela eta, mezu honen bidez ekimen honen berri ematen dizuegu, zuen irakurleei jakinarazi eta zuen ingurukoak ere parte hartzera animatu ditzazuen.



Hauek dira jokoaren nondik norakoak:

  • 5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu izeneko fitxak Buruntzaldea osatzen duten udaletako industriguneetan, ikastetxeetan, euskaltegietan, sindikatuetan eta euskara-elkarteetako bazkideen artean banatuko ditugu.

    Hauxe da fitxen eredua:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

  • Parte-hartzaileek hilabeteko epea izango dute fitxa bete eta herri bakoitzeko euskara zerbitzura helarazteko, apirilaren 26tik maiatzaren 27ra arte. Parte-hartzaile bakoitzak, erantzunaz gain, izen-abizena, eta harremanetarako telefonoa emango ditu fitxan.
  • Buruntzaldeko web gunean atal berezi bat sortuko da jendearen erantzunak jasotzeko.
  • Saria: euskara erabili eta aberasteko joko bat banatuko da herri bakoitzeko asmatzaileen artean. Maiatzaren 28an herri bakoitzeko saridunak aukeratuko dira parte-hartzaileen artean, Ondoren, sarituei telefonoz deituko zaie, irabazi dutela jakinarazteko, eta saria noiz eta non emango zaien gogorarazteko.

Beraz, biziki eskertuko genuke zuen laguntza, jokoan parte hartzeko fitxak banatu eta zuen ingurukoak parte hartzera animatu ditzazuen.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, jaso gure agurrik beroena,


(BURUNTZALDEKO EUSKARA ZERBITZUAK)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus