Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Reala, 'euskararekin bat'

Reala, 'euskararekin bat'

2010-04-23 / 09:30 / erabili.com   BESTELAKOAK

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntza akordioa lotu du Donostiako futbol taldeak datorren denboraldirako, eta Gipuzkoa euskararekin bat leloa eramango dute elastikoan.

Realak elastikoetan daraman publizitatea aldatu egingo du 2010-2011 denboraldian; euskararen aldeko mezuarekin zelairatuko dira Donostiakoak futbol zelaietara.

Izan ere, eta El Diario Vasco egunkariak aurreratu duenez, talde txuri-urdinak babesle berria izango du datorren denboraldian, Gipuzkoako Foru Aldundia. Urtebeterako akordioa sinatu dute eta 1,2 milioi euro jasoko ditu Realak laguntzarako akordio horri esker. Trukean, orain arte talde nagusiaren elastikoetan agerikoa den publizitatea ordezkatu egingo du Realak, eta honako leloa eramago du: Gipuzkoa euskararekin bat. 2010eko uztailaren 1etik aurrera hasiko dira Realeko jokalariak lelo berria barreiatzen, Realak Belca eta Amenabar etxeekin dauzkan kontratuak amaitutakoan.

Aipaturiko egunkariaren arabera, akordioa lortu duten bi aldeek datorren astean emango dute horren berri. Astore etxea dagoeneko ari omen da jantzi berriak prestatzen, 1980ko hamarkadako Realaren janzkera inspirazio iturri dutela, eta Gipuzkoa euskararekin bat leloa elastikoen aurrekaldean dela. Gipuzkoako Foru Aldundia Realaren babesle bakarra izango litzateke eta, horrenbestez, beste marka eta enpresen lelo eta irudirik ez du eramango Realak janzkeran, euskararen aldeko erreferentzia soilik.

Orain itxaron egin behar, Gipuzkoa euskararekin bat leloa Espainiako Ligako Lehen Mailan ala Bigarren Mailan ikusi ahal izango den jakiteko.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus