Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Xarles Videgain proposatu dute euskaltzain oso izateko

Xarles Videgain proposatu dute euskaltzain oso izateko

2009-03-03 / 08:25 / Euskaltzaindia   BESTELAKOAK

Joan den 2009-2-27an Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan zen. Datorren martxoan egingo den osoko batzarrean egingo dute bozketa.

2008ko abenduaren 19an, Pasaian egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zen, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz.

31. domina-hutsartea betetzeko, Xarles Videgain euskaltzain urgazlea proposatu dute Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek.


Xarles Videgain (Baiona, 1947-6-30)

  • Letretan doktorea da. Euskal literatura eta euskal mintzairaren katedra, Pabeko eta Aturrialdeko Unibertsitatean.
  • Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduradun teknikoa da, Gotzon Aurrekoetxearekin batera. Hiztegi Batuko lantaldeko kidea.
  • Atlas linguarum Europae lanaren batzorde eragilearen kide.
  • Lapurdum agerkariaren idazkari, 1996tik.
  • Michel Continiren gidaritzapean Grenobleko Unibertsitateak argitaratu Géolinguistique agerkariaren erredakzio-batzordekide.
  • "Sacaze" proiketuaren arduradun, Akitania-Euskadi fondotik, 2008tik.
  • Baionako Hiria-Eusko Ikaskuntza Euskal Kultura saria 2007

Bere liburu batzuk:

  • La morphologie verbale dans «Alphonsa Rodriguez.... eztakitenendako» Lopez (1782), Letra Modernoetako Tesina (zuzend. J. Allières), Tolosako Unibersitatea. Argitaratugabea
  • Le vocabulaire de l’élevage en pays d’Oztibarre. Contribution aux archives de l’oralité basque, [ zuzend. J. Haritschelhar eta J.L Fossat ], Bordeleko Unibertsitatea, argitaratugabea.
  • Izendegia, Diccionario de nombres vascos, Dictionnaire des prénoms basques, Donostia-Baiona, 1999
  • Voltoire [ berrargit. ]: L’Interprect ou traduction du françois, espagnol & basque, Lyon, 1620, ICN, Pabe, 2000.
  • Oeuvres complètes d’Etcheberri de Sare (1712-1718) [ berrargit. ], SAI; Biarritze, LVIII+452 orr., 2000.
  • Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan, (G. Aurrekoetxearekin) Bourciez Bilduma, EHU, Bilbao, 2004, 421 orr. + CD bat.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus