Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.eus
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» HABEk jai-giroan ospatu du bere 25. urteurrena
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, jai-giroan ospatu zuen herenegun iluntzean (2008-11-11) bere sorreraren 25. urteurrena. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru zuen ordezkaritza politikoaren babesean, helduen euskalduntze eta alfabetatzean 25 urtez lanean aritutako 246 irakasle eta HABEko langile omendu zituzten Donostiako Kursaalen eginiko ekitaldian. > **Urte oparoak** > > > Duela mende laurden alderdi politikoen arteko akordio bati esker jaio zen HABE eta ordudanik erakunde hau izan da hasiera bateko gau-eskolen eta egungo euskaltegien inguruan sortutako indarra babestu eta sustatzearen ardura hartu duena. Sortu eta berehala ekin zion HABEk helduen euskalduntze-sarea antolatu eta arautzeari. > > Urte hauek guztiak oparoak izan dira euskaltegien mugimendurako: guztira 350.000 ikasle igaro dira euskaltegietatik eta euskaltegien sarea haziz joan da. Aurten, esaterako, 107 euskaltegi daude, 1.500 irakasle eta 35.000tik gora dira euskara ikasten ari direnak. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, gainera, 60 Euskal Etxerekin dauzka hitzarmenak HABEk. > > Datu hauek argi adierazten dute eginkizun sozial garrantzitsua betetzen ari dela helduen euskalduntze-alfabetatze sarea. Eginkizun horretan udal euskaltegia duten udalen laguntza da nabaria eta, nola ez, euskaltegien lan paregabea. > > > **Festa eta omenaldia** > > > Honengatik guztiagatik, beraz, HABEk bere 25. urteurrena jai-giroan ospatzeko erabakia hartu du, baina urte hauetan guztietan lanean aritu direnak ahaztu gabe. Horregatik, Kursaaleko ekitaldian helduen euskalduntze eta alfabetatzean 25 urtez lanean aritu diren pertsonak omendu nahi izan ditu: guztira 246 irakasle eta HABEko langile dira, gehienak euskara irakasten bokazioz hasiak, asko eta asko makina bat txirotasun eta estualdi igarotakoak, baina edozeren gainetik euskararekiko duten atxikimendu eta konpromisoak lanean jarraitzera bultzatu dituenak. > > Kursaaleko ekitaldia jai-giroan ospatzeko eta ikuskizun erara prestatutakoa izan zen, musika eta antzerkia uztartuz. Besteak beste, Iņaki Salvador piano-jolea, Xabi Paya bertsolaria, Anjel Alkain aktorea, Aiert Beobide dantzaria eta Maria Berasarte abeslaria aritu ziren eszenatokian. Horrez gain, Iban Garate eta Ane Gabarain aktoreek Unai Elorriaga idazleak ekitaldirako propio sortutako testu batean oinarritutako lana antzeztu zuten. > > > **Ezina, ekinez egina** > > > Urteurrenaren ospakizunean Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza gorenak hartu zuen parte, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru. Harekin batera, Miren Azkarate Kultura sailburua, Patxi Baztarrika sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia ere bertan izan ziren. > > Bere mintzaldian, <b>Ibarretxe lehendakariak</b>, kazetari batek irratian entzuleei plazaratutako galderaren harira (nola esaten da euskaraz Barack Obamak esandako hura, "esaten badizute ezin dela, zuek erantzun, <i>yes, we can</i>?"), erantzun zuen euskararekin egindakoa "horren adibidea" dela. "Duela 40 urte euskaldun gehienak alfabetatu gabe zeuden bere hizkuntzan eta gutako milaka eta milaka erdaldunak ginen. Baten batzuk esan zuten, <i>ezin da</i> eta guk, honetan eta beste alor askotan, <i>ezina ekinez eginez</i> erantzun dugu. Hor dago, <i>yes, we can, ezina, ekinez egina</i>". > > Bere euskalduntze prozesua nolakoa izan zen eta euskarak zer ekarri dion kontatu ondoren, lehendakariak oroitarazi zuen urtero-urtero "milaka herritar heldu animatzen" direla euskara ikastera. Bere ustez, horrek erakusten du gure aurrekoengandik jaso dugun hizkuntza gure ondokoei "transmititu nahi" diegula. Gure herriaren etorkizuneko proiektua elebiduna ez ezik eleaniztuna ere badela esan zuen Ibarretxek ("aberastasuna" dakartelako, eta elebakartasunak, berriz, "muga bat"), eta proiektu horretan euskarak "leku propioa izango" duela biharko Euskadin. "Hizkuntzen elkarbizitzan" sinesten duela esan ondoren, gogoratu zuen euskal herritar guztiek dutela eskubidea "nahi duten" hizkuntza ofizialean "aritzeko eta bizitzeko". "Horregatik bultzatzen jarraituko dugu, bai helduen euskalduntze-alfabetatzea bai euskararen erabilera sustatzeko politika eraginkorrak", adierazi zuen lehendakariak. Horren kontura gehitu zuen bezperan enpresa munduan euskararen erabilera kalitate parametroetan sartu duten "hainbat enpresari Bikain saria eman zitzaiela":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1226395692. "Lan munduan, astialdian, merkataritzan... gizartearen esparru guztietan aurkitzen ari da bere lekua euskara. Gizarteak hala nahi duelako, gizartearen borondaterik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako", nabarmendu zuen Juan Jose Ibarretxek. > > <b>Joseba Erkizia</b> HABEko zuzendari nagusiak, bere aldetik, azaldu zuen gaur egun HABEk homologatutako sarean 107 euskaltegi daudela: 39 udal euskaltegi, 60 euskaltegi pribatu homologatu eta 8 autoikaskuntza zentro. Ikastaro mota asko eskaintzen dira horietan: ikastaro orokorrak, xede-talde bereziei zuzenduak, ikastaro trinkoak eta arruntak, barnetegiak, egonaldiak familia euskaldunetan... Urtean, batez beste, 1.500 irakasle aritzen dira lanean sarean. Ikasleak, berriz, 35.000tik gora urtero. Denetara, 350.000 pertsona pasatu dira urte hauetan guztietan euskaltegien saretik. "Euskaditik kanpo, halaber, 60 Euskal Etxerekin ditugu hitzarmenak: horiei esker 2.200 ikasle ari dira munduan zehar gurekin euskara ikasten", gaineratu zuen. > > Erkiziak nabarmendu zuen "eginkizun sozial" hori betetzeko zereginean HABE ez dela bakarrik aritu. Udal euskaltegia duten udalen ekarpena nabarmendu eta eskertu zuen. Baita ikasleentzako laguntzak ematen dituzten udalak ere, beren udalerriko herritarrek "euskara ikastea errazten baitute horrela". Era berean, aipatu zuen langile eta enplegatuak euskalduntzeko lankidetza-hitzarmenak dituztela hainbat erakunderekin ere, hala nola, IVAP, Hezkuntza Saila, Justizia Saila, Osakidetza, Ertzaintza, EJIE, Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Saila, Eusko Tren, Bilboko Portua eta Euskal Herriko Unibertsitatea ("liburutegi zerbitzua elkarrekin partekatzeko"). > > Goresmen hitzak izan zituen HABEko zuzendari nagusiak orobat euskaltegientzat ("urtez urte herritarrentzako zerbitzua hobetzen euskaltegiak egiten ari zareten ahalegina" goraipatuz) eta HABEko lankide guztientzat ("esperientzia, profesionaltasuna, konpromisoa eta bokazioa sumatzen ditut zuen artean. Balore benetan garrantzitsuak dituzuelakoan nago. Berritu ditzagula aurrerantzean ere"). HABEko aurreko zuzendarien -Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Martin Etxeberria, Josune Ariztondo eta Jokin Azkue- lan ona goraipatu ondoren, "erantzukizuna eta ilusioa" hitzak aipatu zituen. "Izan ere, euskal gizarteak guregandik espero duena emateko erronkak erantzukizuna eskatzen digulako eta ilusioz beterik hartzen dugulako erantzukizun hori". > > HABEko presidente ere baden <b>Miren Azkarate</b> Kultura sailburuak esan zuen gizartearen premia berriei "egokitzeko gaitasuna" giltzarria izan dela helduen euskalduntze-alfabetatze sarearen arrakastarako, eta "bide hori urratzen" jarraituko dutela aurrerantzean ere. "Aurrerapen didaktikoak aplikatuz, baliabide materialak hobetuz, eduki kurrikularretan sakonduz. Etorkizuneko herritarrei, gaurkoei bezalaxe, beren beharren araberako ikas-sistema malgu eta eraginkorrak eskaintzea da gure helburua", ziurtatu zuen. > > Jakitun azaldu zen etorkizun hurbilean zein izango den erronka nagusiarekin, alegia, "kanpotik gurera bizitzera eta lan egitera datozkizun milaka lagunak euskarara erakartzea". Euskara integraziorako bide eta oportunitatetzat har dezaten lan egin behar dutela esan zuen Azkaratek. Euskara-hiztun gehiago irabazteko "oportunitate gisa ikusi behar ditugu guk ere. Eta ari gara dagoeneko: aurten, esaterako, berrogeita hamar etorkin talde aritu dira euskaltegietan euskara ikasten". > > <b>Patxi Baztarrika</b> Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ere hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen azken bi hamarkadetan "arrunt hazi" dela herritar elebidunen kopurua. Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanle helduen artean bostetik batek bakarrik zekien euskaraz laurogeiko hamarraldian hastapenetan. Gaur egun, berriz, biztanle helduen ia hirutik batek daki euskaraz. Baztarrikaren esanetan, jauzi honetan "zerikusi zuzena" izan du helduen euskalduntze-alfabetatzeak, urte hauetan zehar "ehun milatik gora" elebidun oso eta elebidun hartzaile eman baititu. > > Euskaldun mailez mintzo, sailburuordeak ohartarazi zuen "era guztietako erabiltzaileak" behar dituela euskarak. "Behar ditu, nola ez, erabiltzaile erabat gaituak: EGA, HABEren 3. maila edo 4. maila dutenak. Hizkuntza ongi eta maisuki menderatzen dutenek posible egiten dute euskarak sekula izan ez dituen esparru funtzionalak irabaztea". Baina horiek bezainbeste behar ditu "gaitasun maila ertainak edo oinarrizkoak dituztenak ere, eguneroko bizitzaren behar komunikatibo arruntak betetzeko adina dakitenak". Halaber, elebidun pasibo edo hartzaileak ere "funtsezkoak" dira Baztarrikaren ustez, zeren eta erabileraren hedapenari "mesede handia egin diezaioke euskara neurri batean ulertzeko adina ikastea, nahiz hizketarako zailtasuna izan edo gai ez izan". Horren haritik adierazi zuen ez dagoela euskara "txarrik", euskara "txar" bakarra egiten ez dena dela. > > Amaitzeko, Baztarrika euskaldun berri eta zaharron arteko "zubia sendotzaren alde" agertu zen: "euskaldun berriak behar ditu euskarak, euskaldun berriak behar ditugu euskaldun zaharrok. Aitor dezagun, beraz, elkarbizitzarako egiten diguten ekarpen itzelezkoa". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1226561700/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus