Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  2007ko balantzea: 1.520 entitate Ziurtagiriaren Elkartearen parte

2007ko balantzea: 1.520 entitate Ziurtagiriaren Elkartearen parte

2008-02-19 / 07:00 / Itxaso Ferreras - Kontseilua   BESTELAKOAK

Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2007ko balantzea plazaratu du. "Iazko datuek begi-bistan utzi dute Bai Euskarari Ziurtagiriarekiko fideltasuna oso handia dela, izan ere, entitateen % 92 inguruk berriztatzen du urtez urte", adierazi du Rober Gutiérrezek, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.

Kontseiluaren ekimenez, 2007ko ekainaren 7an sortu zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketaz bereziki eta esklusiboki arduratzea helburu duen Ziurtagiriaren Elkartea. Elkartearen kudeaketa organoetan hiru bazkide mota daude ordezkaturik: bazkide babesleak (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten kideak), bazkide erabiltzaileak (Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta erabiltzen duten entitateak; horrela, proiektuaren garapenean ere parte hartu ahal izango dute) eta bazkide laguntzaileak.

% 8ko hazkundea

Erakunde honen sorreratik emaitzak onak izan dira: "Elkartea martxa onean doa" eta % 8ko hazkundea eman da Ziurtagiria dutenen kopuruan. 2007ko abenduaren 31n, Euskal Herriko 1.517 entitatek zuten euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen duen tresna hau.

Ziurtagiriaren Elkartearen sorreratik bertatik, Ziurtagiria eskuratzen duen entitate oro Elkartearen parte bilakatu dira, Elkartearen bazkide bihurtu dira. Bai Euskarari Ziurtagiria, enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen normalizazioan ematen dituzten pausoen adierazgarri izaki, "Ziurtagiriaren Elkarteak argi dauka Ziurtagiria eskuratzeko urratsak ematen ari diren entitateak direla benetako protagonistak; horregatik, berebiziko garrantzia du hauen ekarpenak kontuan hartzeak", azaldu du Rober Gutiérrezek.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Gogoz eta ilusioz aurrera

Gasteizen elkartu da Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaritza eta azken urteotako ibilbidea errepasatu ondoren, datozen urteotarako norabidea aztertzeari ekin diote. Bai Euskarari Ziurtagiriak urtez urte duen hazkundea ikusita ildo beretik jarraituko dutela azaldu dute, "orain arte bezala ekingo diogu Bai Euskarari Ziurtagiria zabaltzeari, gogoz eta ilusioz", azaldu du Rober Gutiérrezek, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak.

Elkartearen ordezkarien arabera, nabarmentzekoa da Bai Euskarari Ziurtagiriarekin konprometitu direnen lana, eta zenbait enpresa erreferentzial aipatu dituzte: "Haien artean, Cegasa, Arlan, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Kutxa, Visesa, Euskadiko Kutxa, Saski Baskonia, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, SPRI, Eroski edo Kalitatea Fundazioa", aipatu ditu Elkartearen zuzendariak.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu nahi duten entitateek euskararen aldeko neurri zehatzak hartu behar dituzte, horretarako, Ziurtagiriaren Elkarteak entitate bakoitzaren egoerara egokitutako helburuak proposatzen dizkio. Informazio zehatzagoa:


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus