Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Olaso Dorrea Sorrerakundearen ondare bibliografikoa Euskaltzaindiaren egoitzan

Olaso Dorrea Sorrerakundearen ondare bibliografikoa Euskaltzaindiaren egoitzan

2008-02-15 / 07:00 / Euskaltzaindia   BESTELAKOAK

Leizarragaren Testamentu Berriaren 2 ale; Bizkaierazko katixima; Voltoireren Tresora, Joanes Haranburu -Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia...-; Poza Lizentziatuaren De la antigua lengua; André Favynen Histoire de Navarre; Pierre de L’ancreren *Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons; Axularren Guero, Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae, Xahoren Voyage en Navarre*... Horiek guztiak liburu eta autore esanguratsuak dira eta guzti-guztiak, gehi beste asko, Euskaltzaindian gordetzen dira, Akademiaren Azkue Bibliotekan.

Izan ere, joan den asteazkenean, 2008-2-13, Euskaltzaindiak eta Bergarako Olaso Dorrea Sorrerakundeak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Bergarako Olaso Dorrean, hots, Sorrerakundearen egoitzan. Hitzarmen horri esker, Olaso Dorrea Sorrerakundearena den ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da; hots, George Lacomberen Biblioteka eta Olaso Dorrea Sorrerakundearen Artxibo Historikoaren XX. mendeko atala, Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuza emaztearen familiaren ondareak barne, Euskaltzaindian gordeko da.

Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zuen hitzarmena eta Olaso Dorrearen Sorrerakundearenean, Jose Luis Elkoro ordezkariak. Horren ondorioz:

  • Olaso Dorrea Sorrerakundearena den George Lacombe zenaren ondare bibliografikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da. Hamar urtez izango da bertan eta Akademiak bere gain hartzen du ondare horren kontserbazioa eta katalogazioa. Katalogazioa jada eginda dauka Euskaltzaindiak.
  • Olaso Dorrea Sorrerakundearen Artxibo Historikoaren XX. mendeko atala Euskaltzaindiaren egoitzan taxutu eta ordenatuko da. Lan hori hiru urteko epean egingo du Akademiak.

Olaso Dorrea Sorrerakundea

Maria Dolores, Isidro eta Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak sortu zuten Olaso Dorrea Sorrerakundea. Gaur egun, hainbat kidek osatzen dute Fundazioa, horien artean Euskaltzaindia bera delarik.

Olaso Dorrea ondare dokumental eta bibliografiko hauen jabea da:

  1. Georges Lacombe Ondarea
    • Artxiboa. Edukia: Europako euskalari nagusien artxiboak (Bonaparte, Uhlenbeck, Van Eys, Dodgson, Vinson...)
    • Biblioteka. Edukia: XVI-XVII-XVIII. mendeetako euskal literaturako liburu garrantzitsuenak. Historia liburu esanguratsuak, gehienak Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik (Lancre, Oihenart, Xaho, Diharce de Bidassouet, Cenac Moncaut, etab.)
  2. Olasoko Ondarea
    • Olasoko Artxiboa, bi zatitan banatuta:
      • Artxibo historikoa I (1990eko hamarkadaren hasieran Borja Aginagaldek taxutua)
      • Artxibo historikoa II
    • Olasoko Biblioteka
  3. Eskuratutako Ondare dokumentalak
    • (Iturri ezberdinetako hainbat artxibo eta material)

Euskararen ikuspuntutik abiatuta, Georges Lacomberen bilduma (Olaso Dorrea Sorrerakundearen jabetzapekoa dena eta orain Euskaltzaindiko egoitzara ekarri dena) bilduma inportanteenetarikoa da Euskal Herrian. Lacomberen bibliotekaren katalogoak guztira 1.930 sarrera ditu (liburu eta liburuxkak), horietatik 853 euskaraz, eta horietatik 74 XVI, XVII eta XVIII. mendekoak. Katalogo osoa internet bidez kontsulta daiteke, Euskaltzaindiaren webgunean.

Bestalde, euskararen ikuspuntutik oso garrantzitsua bada ere, historia aldetik ere bilduma ederra du, hainbat liburu aipagarrirekin.

Georges Lacombe, Euskaltzaindiaren sortzaileetarikoa

Georges Lacombe (1879-1947), euskalgintzaren "urrezko aroa" deitu daitekeenean kokatu behar da, alegia, XIX. mende bukaera eta XX. mende hasiera. Sasoi horretan sortu zen RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos, 1907) eta geroago Euskaltzaindia (1919).

Beraz Lacombe ondokoen garaikide, adiskide eta lankide izan zen: Resurrecion Maria Azkue, Arturo Campion, Julio Urkixo, Koldo Eleizalde, Piarres Broussain, Hugo Schuchardt...

Euskaltzain oso izan zen, Euskaltzaindiaren sortzaileetarikoa, eta Akademiaren bibliotekari akademikoa. RIEVeko idazkari ere izan zen. Pariseko Sorbonan ikasi zuen.

Monzon, euskaltzain urgazle eta idazlea

Telesforo Monzon Bergaran jaio zen 1904an eta Baionan hil 1981ean. Olaso etxeko familiakoa. 1930ean EAJn afiliatu zen. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari eta herrialde horretako diputatu izan zen (1933) Errepublika garaian Bergarako Udalean zinegotzi eta Madrilgo Gorteetan diputatu izan zen. Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren barne kontseilaria ere izan zen. Mexikon eta Parisen erbesteratua, gero Donibane Lohizunen bizi izan zen, Franco hil arte. Hegoaldera itzuli eta HBn sartu zen. Gipuzkoatik diputatu hautatu zuten (1979). 1981n, Euskal Autonomi Elkarteko Eusko Legebiltzarrean HBko parlamentario hautatu zuten.

Politikari ez ezik, Telesforo Monzon euskaltzale eta idazlea ere bazen; antzerkiak (Odol Bideak; Menditarrak; Harpeko bozkarioa; Behorraren ostikoa; Maria Lorka) eta poemak (Urrundik; Gudarien eginak) idatzi zituen eta kanta ezagunen egilea izan zen (Lepoan hartu, Itziarren semea, Aupa gizona, Aita kartzelan duzu, Euskalduna naiz eta, Batasuna, Ikastolen ereserkia, Bai euskarari, Txikia...). Euskaltzain urgazlea izan zen 1966az geroztik.

Olaso Dorrearen eta Euskaltzaindiaren arteko lotura

Olaso Dorrea Sorreakundearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana aspaldikoa dugu. Hasiera-hasieratik ondare dokumentalari eta bibliografikoari lotuta egon den harreman hori 1980ko hamarkadan hasi zen eta denbora horretan zehar berebiziko garrantzia izan du Akademiaren Azkue Bibliotekak, batez ere Jose Antonio Arana, Josune Olabarria eta Pruden Gartziak. Hauek dira historia horren datu batzuk:

  • 1993an, Euskaltzaindia eta Sorrerakundea elkarlanean hasi ziren eta Donibane Lohizunen Lacomberen Ondarearen lehen taxuketa egiteari ekin zion Euskaltzaindiak.
  • 1995-1996: Lacombe Ondarean biblioteka eta artxiboa kudeatu eta Donibane Lohizunetik Bergarara ekarri zen.
  • 1996-1997: Lacombe Ondarearen Artxiboa Bilboko Euskaltzaindiko egoitzara ekarri zen, taxutu eta inbentariatzeko. Lan hori burututa, Bergarara itzuli zen Artxiboa eta Olaso Dorrea Sorrerakundeak zuzenean Irargirekin sinatutako hitzarmen baten bidez artxiboa mikrofilmatu zen.
  • 1997: Lacomberen Artxibo mikrofilmatuaren kopia Euskaltzaindiari eman zitzaion. Artxibo hori egun Bergaran gordetzen da.
  • 1997: Jose Antonio Aranak Olasoko Ondarearen Artxibo-II taxutu zuen eta azaleko inbentarioa egin. Gero, Bergarara itzuli zen.
  • 1998: Euskaltzaindia Olaso Dorrea Sorrerakundearen kide izendatu zuten.
  • 2000: Olasoko Biblioteka taxutu eta inbentariatu zen Bergaran.
  • 2000: Lacomberen Biblioteka katalogatzeko eta digitalizatzeko hitzarmena sinatu zen. Azkue Bibliotekan burutu da lana.
  • 2008: Hitzarmen berria sinatzen da. Hortaz, Olaso Dorrea Sorrerakundearena den ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da.

Lacombe Bibliotekako liburu aipagarrienak

EUSKAL LITERATURA

  • Biblia. I.B. Euskara –LEIZARRAGA 2 ale

    Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria - Rochellan: Pierre Hautin, 1571

    Itzultzailearen izena argitalpenaren barrutik jasoa: Ioannes Leiçarraga Berascoizcoa

  • Bizkaierazko katixima Ezagutzen den ale bakarra

    Viva Iesus: y sea para honra, y gloria suya este compendio, ò suma breve de la Doctrina Christiana - [ S.l.: s.n. ], [ 1660 ]

    [ 18 ] orr.; 8-rena (15 cm)

  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16--?)

    [ Manual debozionezkoa ]

    Manual devotionezcoa: edo ezperen, oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, escarazco versutan eguiña, eta guztia bi partetan berecia... - Bordelen: Guillen Millanges, Erreguearen imprimat çaillearenean, 1627

  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16--?)

    [ Noelak ]

    Noelac eta berce canta spiritual berriac: Jesus Christoren biciaren misterio principalen gañean eta sainduen ohoretan besta burueracotz / Joannes Etcheberri Doctor Teologoac eguiñac. - [ Bordelen : G. Millanges ], [ 1630 edo 1631 ]

  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16--?)

    [ Elizara erabiltzeko liburua ]

    Elicara erabiltceco liburua / Ioannes Etcheberri dotor theologoac eguiña... - Bordelen: I. Mongiron Milanges ... imprimatçaillebaithan, 1665

  • Haranburu, Joanes (O.F.M.)

    Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia: Virginaren debocinoa marinalena eta San Francelen heren Ordena, berce anhitz debocinozco othoitcequin guiristinoen probetchutan gucia trabaillatua. - Bordelen: P. de la Court ... baithan, [ 1642? ]

  • Axular, Pedro (1556-1644)

    [ Guero ]

    Guero: bi partetan partitua eta berecia, lehenbicicoan emaitenda, aditcera, cenbat calte eguiten duen, luçamendutan ibiltceac, eguitecoen gueroco utzteac, bigarrenean quidatcenda, eta aitcinatcen, luçamenduac utciric, bera hala, bere eguin bideari, lothu nahi çaicana / escritura saindutic, eliçaco doctor etaric eta liburu debocinozco etaric Axular Saraco errotorac vildua. - Bordelen: G. Milanges ... imprimaçaillea baithan, 1643

  • Richelieu, Armand Jean Du Plessis, Duc de, Kardinala

    [ Instruction du chrestien. Euskara ]

    Guiristinoaren dotrina / ... Cardinal Duke de Richelieuc eguina; Silvain Pouureau apeçac escaraz emana. - Parisen: chez Iean Roger ..., 1656

  • Tartas, Jean (1610- ?)

    [ Arima penitentaren okupazione debotoak ]

    Arima penitentaren occupatione devotaq: orationia, barura eta amoyna / Iuan de Tartas Arueco Retoraz eguinac. - Orthecen: Iacques Rouyer ... baitan, 1672

  • Imitatio Christi. Euskara

    Jesu-Christoren imitacionea / d’Arambillaga apheçac escaraz emana; hiru garren liburua. - Bayonan: Antonio Fauvet, 1684

    235 orr.; 22 cm

  • Gazteluzar, Bernard (S.I.) (1619-1701)

    [ Egia katolikoak ]

    Eguia catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac / Bernard Gateluçar Jesus-en Compaigñiaco aitac escaldunen favoretan façoiñ huntan moldatuac. - Pauen: Ioannes Desparatz ... imprimatçaillea baithan, 1686

  • Voltoire

    [ Tresora ]

    Tresor des trois langues: françoise, espagnole et basque...: avec un mémoire en espagnol et françois compose’ de toutes fortes de Mots trés-curieux & necessaires à sçavoir, aux studieux & amateurs des susdites langues. - A Bayonne: chez Paul Fauvet ..., [ 1684? ]

  • Materre, Esteve (O.F.M.) (17. m.)

    Bouqueta lore divinoena bereciac eta Duronea apeçac T. P. S. V. Aita Materren liburuari emendatuac: iduquicen dituelaric asthe guztico egunetaco officioac ungui confessaceco eta errecibitceco molde eder batequin, behiereco kalendarioarequin. - Bayonan: Piares Dussarrat ... baithan, [ 1693 ]

  • Belapeyre, Athanase (XVII.m.)

    [ Katixima laburra ]

    Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco / Çuberoa herrico uscaldunen eguina, Athanase Belapeyre hanco, jaun officialaz, eta Sorhoëtaco erretoraz; lehen [ -bigarren ] partia. - Pauven: Jerôme Dupoux, imprimaçaliaz eguina, 1696

  • Elizalde, Francisco (S.I.)

    Apezendaco dotrina christiana uscaras: apecec eta leitcen daquitenec eracusteco, eta explicatceco uscaldun puro leitcen estaquitenei, aiec aitus, eta memorias icasteco / eguindu Jesusen Compañiaco erreligioso erretore missionero ... Francisco Elizaldec. - Iruñan: Alfonso Burguere alargunaren echean: eta salcen da Hospital Generalean, 1735


HISTORIA

  • Poza, Lizentziatua (ca. 1530-1595)

    [ De la antigua lengua ]

    De la antigua lengua, poblaciones, y comarcas de las Españas: en que de paso se tocan algunas cosas de Cantabria / compuesto por el Licenciado Andrés de Poça ... - Impresso en Bilbao: por Mathias Mares ..., 1587

  • Etxabe, Baltasar (1548-1620?)

    Discursos de la antiguedad de la lengua cantabra bascongada / compuestos por Balthasar de Echave ... - En Mexico: en la Emprenta de Henrrico Martinez, 1607

  • Favyn, André

    Histoire de Navarre: contenant l’origine, les vies et conquestes de ses roys, depuis leur commencement iusques a present ... / par Andre Favyn ... - A Paris: chez Laurent Sonnius ...: chez Pierre Mettayer ...: chez Pierre Cheuallier ..., 1612

  • L’Ancre, Pierre de (15..-1630?)

    [ Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons ]

    Tableau de l’inconstance des mauuais anges et démons: où il est amplement traité des sorciers et de la sorcellerie ... / par Pierre de Lancre ...; reueu, corrigé et augmenté de plusiers nouuelles obseruacions ... - A Paris: chez Nicolas Buon ..., 1613

  • Dadin de Hauteserre, Antoine

    Rerum Aquitanicarum libri quinque: in quibus vetus Aquitania illustratur / auctore Ant. Dadino Alteserra. - Tolosae: apud Arnaldum Colomerium ..., 1648

  • Oihenart, Arnaut (1592-1667)

    [ Notitia utriusque Vasconiae ]

    Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae: qua, praeter situm regionis at alia scitû digna, Nauarrae Regum Caeterarumque, in iis, insignium vetustate & dignitate familiarum stemmata ex probatis authoribus & vetustis monumentis exhibentur, acceddunt catalogi pontificum Vasconiae Aquitaniae hactenus editis pleniores / authore Arnaldo Oihenarto ... - Parisiis: sumptibus Sebastiani Cramoisy ..., 1638

  • Nafarroa Behereko Foruak eta Kostumak (1611)

    Los Fors et Costumas deu Royaume de Navarre Deça-Ports avec L’estil et aranzel dudit Royaume. - A Pau: per Isaac Desbbaratz ..., [ 1722 eta 1726 bitartean ]

  • Lapurdiko Kostumak, 1514

    Les coutumes generales gardées et observées au Païs & bailliage de Labourt, & ressort d’icelui. - A Bordeaux: chez Guillaume Boude-"Boe" ..., 1714

  • Faget de Baure, Jacques

    Essais historiques sur le Béarn / par Faget de Baure. - A Pari: chez Denugon ...: chez Alexis Eymery, 1818

  • Diharce de Bidassouet, Pierre (j. 1765)

    Histoire des cantabres ou des premiers colons de toute l’Europe: avec celle des basques, leurs descendants directs, que existent encore, et leur langue asiatique-basque traduite, et réduite aux principes de la langue française. Tome premier / par l’Abbé d’Iharce de Bidassouet. - Paris: chez Jules Didot Ainé, 1825

  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)

    [ Voyage en Navarre. Alemana ]

    Reise in Navarra während des Aufstandes der Basken / Augustin Chaho; deutfsch von L. v. Alvensleben. - Grimma: Reimer’schen Buchdruckerei, 1836

    390 orr.; 19 cm

  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)

    Histoire des basques despuis leur établissement dans les Pyrénées Occidentales jusqu’à nos jours. - Bayonne, 1847

    3 libk.; 24 cm

  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)

    Philosophie des religions comparées / par Augustin Chaho. - 3ème éd. - Paris: [ s.n. ], 1848

    2 libk.; 23 cm

    Edukia: T. Premier-Second

  • Cénac-Moncaut, Justin (1814-1871)

    Histoire des Pyrénées et des rapports internationaux de la France avec l’Espagne: depuis les temps les plus reculés jusqu’a nos jours: annales de la Catalogne, de l’Aragon, de la Navarre, du Pays Basque, du Béarn. T. 5ème / par M. Cénac Moncaut. - Paris: Amyot, 1855

    494 orr. ; 25 cm

  • Cénac-Moncaut, Justin (1814-1871)

    Voyage archéologique et historique dans le Pays Basque: le Labourd et le Guypuscoa / par M. Cénac Moncaut. - Tarbes: chez Th. Telmon; Paris: chez Didron, 1857

    116 orr.; 23 cm

  • Faure, Henry

    De maritima veterum Hispainia: a Sacro Promontorio ad Pyrenaeos usque montes: addita maritimae Hispaniae tabula / thesim Claromontensi litterarum facultati proponebat H. Faure. - Molinis: apud Martial. PLace, 1870

    131 orr., or. [ 1 ] map. tol.; 23 cm

  • Desdevises du Dézert, Georges

    Don Carlos d’Aragon, Prince de Viane: étude sur l’Espagne du Nord au XVe siècle / thèse présentée à la Faculté des lettres de Paris par G. Desdevises du Dezert. - Paris: Armand Colin et Cie., 1889

    435 orr., or. [ 1 ] map.; 23 cm


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus