Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Gaztezulo eta Fagor Ukan sarituak

Gaztezulo eta Fagor Ukan sarituak

2008-02-07 / 07:00 / Eusko Jaurlaritza - HPS   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Eusko Jaurlaritzaren UKAN sariak Gaztezulo aldizkariarentzat (Berrikuntza saria) eta Fagor Electrodomesticos-entzat (Publizitate saria) izan dira.

Atzo eguerdian (2008-02-06) Donostiako Victoria Eugenia antzokian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatzen dituen UKAN Berrikuntza eta Publizitate sarien emate-ekitaldia egin da, bertan zirelarik Miren Azkarate Kultura sailburua, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta euskalgintza nahiz publizitate munduko ordezkariak. Edurne Ormazabalek aurkezturik, xarmanki joan den sari-emate ekitaldi jendetsuan, UKAN Berrikuntza saria Gaztezulo aldizkariari eman zaio. Eta UKAN Publizitate saria, aldiz, Fagor Electrodomesticos-en "Labe Pirolitikoak" iragarkiari. Garaikurrak Alberto Irazu Gaztezuloko zuzendariak eta Fernando Gómez-Acedo Fagor Electrodomesticos-eko Kontseilu Errektoreko presidenteak jaso dituzte Azkarate sailburua eta Baztarrika sailburuordearen eskutik.

12.000 euroz hornituta dagoen UKAN Berrikuntza sariak xede bakarra du: kontsumitzaileen premiak eta beharrak ase eta, aldi berean, ekonomikoki bideragarria egite aldera berariazko ahalegina egin duen euskarazko hedabidea saritu eta dagokion jendaurreko aitorpena egitea. Eta, bestetik, 6.000 euroz hornituta dagoen UKAN Publizitate sariak honako xedea du: produktu edo zerbitzu bat Irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea.

UKAN Berrikuntza saria

  • 1.-Ukan Berrikuntza sariaren Xedea:

Euskarazko hedabideei zuzendutako Ukan Berrikuntza saria (Euskarazko hedabideen Berrikuntzarako saria) sortu eta arautu, eta, aldi berean, 2007. urteari dagokion deialdia egitea da.

  • 2.-Ukan Berrikuntza sariaren xedea:

    Ukan Berrikuntza sariak xede bakarra du: kontsumitzaileen premiak eta beharrak ase eta, aldi berean, ekonomikoki bideragarria egite aldera berariazko ahalegina egin duen euskarazko hedabidea saritu eta dagokion jendaurreko aitorpena egitea.

  • 3. Sariaren ezaugarriak
    1. Ukan Berrikuntza saria bakarra da eta, hortaz, zatiezina.
    2. Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko meritu erakutsi duen hedabidearen jabe den pertsona jurídico pribatuak hamabi mila euro gordin jasoko du. Era berean, berariazko agiria.
  • 4. Hautaketa irizpideak

    Erabaki-proposamena hartzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

    a)Euskal irakurleak, entzuleak edo ikusleak asetze aldera hedabidearen jabeek hedabide horren egokitzapenaren eta etengabeko hobekuntzaren inguruan erakutsitako ahalegina eta garatutako berariazko ekimenak.

    b)Hedabide horrek irakurleen edo ikus-entzuleen artean duen eragina eta harrera.

    c)Hedabide horrek azken bi urteren barruan irakurle, entzule edo ikuslea berriak bereganatzeko eta, aldi berean, aurrekoei eusteko garatutako jarduerak.

  • 5. SARIA GAZTEZULO ALDIZKARIARI (DONOSTIAKO KOMUNIKABIDEAK) emateko merezimenduak:

    Donostiako komunikabideak enpresak bi hedabide plazaratzen ditu:

    a)GAZTEZULO aldizkaria

    b)www.gaztezulo.com web gunea

    Bi euskarriok elkarren osagarri dira eta produktu marka bakarra dute, GAZTEZULO hain zuzen.

    Bide luzea egin duen aldizkaria da: 1997-1998 urteetan GAZTETXULO izeneko bi orrialdeko atal berezitua kaleratu zenn IRUTXULO Donostiako Euskaldunon astekariaren barruan.

    1999an IRUTXULO astekariaren barruko bi orrialde horiek zabaldu egin ziren eta GAZTETXULO Donostiako Gazteen hilabetekaria jaio zen. 2000ko urrira arte hilabetekaria IRUTXULOren harpidedunen artean banatu zen.

    Eragin esparru jakin bateko aldizkaria izatetik euskararen plaza nagusirako bidea egin zuen (Donostiatik Euskal Herrirako ibilbideari hain zuzen). 2000ko urrian GAZTETXULO Euskal Herri osoan banatzen hasi zen. 2007ko apirilean, GAZTETXULO izenarekin jaiotako gazte aldizkariak izena ez ezik, itxura ere aldatu berri du eta GAZTEZULO izena hartu.

    Gaztezulok gazteen artean egoten jarraitzen du eta, are gehiago, gazte berri gehiago erakartzen saiatzen da, beti ere horien interesguneak gogoan izan eta sakonduz.

    Gaztezulok luze-zabaleko eraberritzea egin du:

    Bere hedapenean aparteko eragina izan dute aldizkaria ezagutarazi eta harpidedunak bilatze aldera diseinatutako komunikazio-planak eta egindako saioek. Aipatzeko dira eskolaz estola, ikastolaz ikastola, eta ikastetexez ikastetxe egindakoak. Aipatzekoak dira han-hemengo plaza eta karriketan egindako agerraldiak. Txalogarria da, Gaztezulo Sound System izeneko karpa edo agertokia ere.

    Web guneari dagokionez azpimarratu behar da bisitarien parte hartzeari eskaintzen zaion berariazko tokia. Bertaratzen direnak era guztietako aukerak ditu, aisialdia, salerosketak,, zine kritikak, disko kritikak….

    2006an hausnarketa estrategiko eta gogoeta sakona egin zuten, egindako bideari erreparatu eta gero, aurrerantzean izango ziren erabaki estrategikoak ahalbideratuko dituzten zenbait diagnosi eta azterketa egin zuen, beti ere, gai horietan adituak direnen eskutik.

UKAN publizitate saria

  • 1.Ukan publizitate sariaren xedea

    Ukan publizitate sariak honako xedea du: produktu edo zerbitzu bat Irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea. Hori egite aldera, iragarkiaren hizkuntza-erabilera baino ez da gogoan hartuko, hau da, egokitasuna, zuzentasuna eta jatortasuna.

  • 2.Sariaren ezaugarriak.
    1. Ukan publizitate saria 6.000 euro gordinez hornituta dago.
    2. Saria bakarra da eta, hortaz,, zatiezina.
    3. Nolanahi ere, Ukan publizitate sariak bi osagai daramatza: batetik, berariazko agiria; bestetik, hemezortzi mila (18.000) euro gordineko gehigarria, gehienez. Gehigarri hori, onuradunak saritutako iragarkiaren zabalkundeari berriro ekin diezaion izango da edo, nahi izanez gero, iragarki berria egin eta zabal dezan, saria hartu eta beranduenik ere, urte beteko apean.
  • 3.Hautaketa irizpideak

    Erabaki proposamena hartzeko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

    a)Egokitasuna

    b)Zuzentasuna

    c)Jatortasuna

  • 4.FAGOR ELECTRODOMÉSTICOS etxearen publizitate iragarkiari saria emateko merezimenduak:

    Hizkuntza bertsio desberdinetan eman den telebista iragarki horrek, bere sorrera-unetik, euskara aintzakotzat hartu du. Euskaraz ere emititu beharra garrantzitsua izan bada ere, euskara aintzakotzat hartuta gauzatu da, izan ere, bertan ageri diren pertsonaietatik nagusiena euskalduna da.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus