Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Osasun arloan euskara osatzeko lankidetza hitzarmena

Osasun arloan euskara osatzeko lankidetza hitzarmena

2007-10-03 / 08:17 / Eusko Jaurlaritza - HPS   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Helduen Alfabetatze eta berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eta Matia Gerontologia Institutuak (INGEMA) Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Osatuz proiektua OSAKIDETZAren babesarekin jarri zuen abian HABE erakundeak. Akordioa Joseba Erkiziak, HABEren zuzendari orokorrak eta Jose Antonio Aguirre Francok, INGEMAren gerenteak izenpetu dute.

Osatuz proiektua aldizkari, irrati-programa eta web gune propio batek http://www.euskadi.net/osatuz osatzen dute. Programa horren helburua osasunaren eremuan euskararen presentzia sakontzea da, alor horretako profesionalei material osagarriarekin hornitzeko.

INGEMAk fundazio pribatua da, Matia Fundazioak sustatutakoa helduen eta ezbaituen arloan ikerketa eta ezaguera transferentzia egiteko asmoarekin. Akordio honen bitartez, Ingemak Matia taldeak (INGEMA, MATIA FUNDAZIOA eta GEROZERLAN) eskaitzen dituen zerbitzuetan euskararen garapena eta normalizazioa indartzeko ekimenetan parte hartzeko asmoa eta ardura azaltzen du.

Matian taldean profesional asko daude osasun eta gizarte alorrarekin harreman estua dutenak. Osatuz proiektua profesional horientzat oso interesgarria da bi arrazoirengatik: alde batetik, egunerokoan euskararen erabilera lantzen eta hobetzen laguntzen duelako eta, bestetik, Osatuz Ingema Fundazioaren misioarekin bat datorrelako, sortutako ezaguera gizarteratu ahal izateko erabateko plataforma izan baitaiteke.

Hitzarmen honen bidez, INGEMAk eta HABEk sinatua, INGEMA taldeko langile euskaldunek eta euskalduntzen ari direnek Osatuz aldizkaria jasoko dute urtebetez. HABEk INGEMAko adituei kolaborazio-lanen bidez, Osatuz proiektuan parte hartzeko aukera eskainiko die, batez ere Osatuz aldizkarian.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus