Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du HABEk

Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du HABEk

2007-05-17 / 08:00 / Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza   INTERNET

HABEk Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du aurten ere. Proiektu hau Europako hizkuntzak ikasteko on-line baliabide zentrua da. Bertan hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten webguneetara loturak eskaintzen dira, batetik, eta hizkuntzak ikasteko informazio eta aholkuak, bestetik.

Lingu@net proiektua Europako Batzordeak babesten du, Sócrates programaren barruan. 24 erakundek osatua, 20 hizkuntzatan nabiga daiteke, horien artean, euskaraz. Horrez gain, euskara ikas/irakasteko egokiak izan daitezkeen 130 webgunetara akzesoa eskaintzen du. 2007an espero da 200dik gora izatea.

20074rako lehentasunak

HABEk eta Erresuma Batuko National Centre for Languages-ek (CILT) berritu duten hitzarmenean 2007rako lehentasunak eta kide bakoitzak urte horretarako hartzen duen lan-karga jasotzen dira.

Aurtengorako honako lehentasunak jasotzen ditu hitzarmenak:

  • Hizkuntzak ikasteko eta irakasteko modua babesten jarraitzea.
  • Jarduera osagarriak ikertzea eta garatzea, Lingu@net Europa aberas dadin.
  • Erabiltzaile kopurua haztea mundu zabalean.
  • Lingu@net Europa-ren finantza iraunkortasunaren alde lan egitea.

Kalitatezko baliabideak

Lingu@net Europak ikasle eta irakasleei Europako 20 hizkuntza ikasteko kalitatezko baliabideak eskaintzen dizkie. Bertan jasotzen diren baliabide guztiak banan-banan aurretik aztertu eta katalogatzen dira hainbat bahe pasa ondoren, esate baterako, edukiak fidagarriak izatea, eta hizkuntzaren aldetik zuzen idatziak; interfazearen diseinua argia izatea, nabigatzeko erraza, eta erabiltzaileari eskaintzen dion tresnen aldetik, erabilgarria (adibidez, on-line laguntzak); baliabidea iraunkorra izatea, eta aldian-aldian gaurkotzen dena; eduki mingarririk ez izatea, eta eduki mingarrietara eramaten duen estekarik ere ez izatea; eta baliabidearen hornitzailea sinesgarria izatea, hots, iturriak fidagarriak izatea.

Hizkuntza desberdinetatik abiatuta, aurrez katalogatutako 5.000 baliabide baino gehiagotara ailegatzeko aukera ematen du. Aldi berean hizkuntzak ikasteari buruzko orientabide eta laguntza, bakoitzaren maila nola ebaluatu eta beste ikasleekin on-line komunikatzeko aukera.

Eta guztia 20 hizkuntza desberdinetan: bulgariera, katalana, daniera, euskara, estoniera, finlandiera, galiziera, greziera, islandiera, lituaniera, maltera, poloniera, portugesa, suediera, alemana, gaztelania, frantsesa, nederlandera, ingelesa, italiera.

Horiez gain, hizkuntzen irakaskuntzan ari diren profesionalentzako arlo desberdinetan (trebakuntza, hizkuntza politika, ikerketa...) erabilgarri gerta daitezkeen baliabideak ere aurki daitezke Lingu@net Europan.

Abantailak, laburrean

  • Bilaketak: hitz gakoa erabiliz, bilaketa aurreratua, ikasleentzako baliabideak bakarrik bilatzeko aukera.
  • Ikasleentzako laguntza eta orientabideak: Zein da zure maila? Ikas-estiloak, topagunea...
  • Deskribapenak: ele bietan edo gaztelaniaz (euskara ikasteko orrialdeetan).


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus