Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskaraz saltzeko modu berria

Euskaraz saltzeko modu berria

2005-03-15 / 07:00 / erabili.com   INFORMATIKA

Ibernyx S.L. Kataluniako enpresak merkataritza arloan erabiltzeko programa informatikoak egiten ditu eta orain, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikararko Sailburuordetzaren laguntzarekin, euskaraz ere baditugu programa hauek.

Orain arte, merkataritza arloan tresna eta dokumentu asko erabili izan da jarduerak kudeatzeko, baina ez zegoen behar diren gauza horiek denak elkartuko zituen tresnarik. Izan ere, fakturak alde batetik, albaranak bestetik, txartelak, kutxa erregistratzailea, asteko planning-a, biltegiaren kontrola... egundoko anabasa izaten zen askotan.

Horregatik, Ibernyx S.L. enpresakoak lan horiek denak biltzen zituen aplikazio informatikoa sortzen hasi ziren eta sortu ere egin zuten. Horrela, merkataritza jarduera bakoitza kudeatzeko behar izaten den guztia tresna bakarrean eskaintzen digute, eta gainera, euskaraz.

Ezaugarri orokorrak

Hainbat programa informatiko dituzte, eta merkataritza jarduera guztietara egokitzen dira programa hauek. Hauek dira programa horiek:

  • Ostalaritza
  • Etxera eramateko zerbitzua
  • Diskotekak
  • Dendak, orokorra
  • Dendak fakturazioarekin
  • Okindegiak eta gozotegiak
  • Neurria eta kolorea
  • Ileapaindegiak eta estetika
  • Hotelen kudeaketa integrala
  • Etiketak

Software hau ukipen-pantaila bidez erabiltzen da, eta saguarekin eta teklatuarekin. Oso erraza da erabiltzea, programa guztiek erabilera bera baitaukate. Hala ere, programa bakoitzak baditu beste programek ez dituzten zerbitzuak.

Dena den, hartzen den programa hartzen dela, hasieran pantaila hau agertzen da.

Hor kodea sartu behar da, ados botoiari sakatu eta hurrengo pantailara pasatuko gara.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hurrengo pantailan aukera mordoa dago, eta egin nahi denaren arabera aukera bat edo bestea hartu behar da. Pantaila hau ere berdina da programa guztietan, eta beraz, erabilera ere berdina izango da.

Pantaila honetatik aurrerakoa banan banan azalduko dugu.

Ostalaritza

Ostalaritza programak tabernak kudeatzeko balio du. Pantailan aukera ugari dago, baina tabernan dauden produktuak saldu nahi badira, ukitzeko st. aukeratu behar da eta pantaila hau agertuko da:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Pantaila honek bost eremu ditu.

  • Eremu batean saldu diren produktuak agertuko zaizkigu. (Goian ezkerrean)

Saldu diren produktuak agertuko dira eremu honetan. Zenbat produktu saldu diren, produktuaren izena eta prezioa. Eta produktu bat saldu orduko hor agertuko da.

  • Produktuak familiaka sailkatuta daude beste batean. (Behean ezkerrean)

Produktuak nahi den moduan sailka daitezke. Kasu honetan alde batetik freskagarriak, garagardoak, likoreak, kafeak... daude. Hala ere, bakoitzak nahi duen moduan sailka ditzake saltzen dituen produktuak.

Gainera, t-1, t-2 eta t-3 botoiekin, produktu ezberdinak izan ditzakegu eguneko momentuaren arabera. Goiza bada gosarietan erabiltzen diren produktuak izan ditzakegu pantailan. Eguerdia bada eguerdi partean saltzen diren produktuak eta gauean gau partean saltzen diren produktuak.

  • Produktu-familia bakoitzean dauden produktu guztiak agertzen dira. (Behean erdian)

Freskagarriak botoiari sakatzen bazaio, dauden freskagarri guztiak agertuko dira, kasu honetan bezala. Garagardoak botoiari sakatuz gero, berriz, dauden garagardo guztiak.

  • Kalkulagailua.

Kalkulagailuarekin produktu bakoitza zenbat aldiz saldu den jarri ahalko da, besteak beste.

  • Bestelako operazioak egiteko botoiak. (eskubian)

Botoi hauek aukera ugari eskaintzen dute. Mahaiak erreserbatzeko balio dute, mahai bakoitzean kontsumitu dena kontrolatu daiteke, produktuak barran, edo mahaietan, edo terrazan saldu diren jakin daiteke, tiketak eta fakturak atera daitezke, beherapenak ipin daitezke (ehunekotan edo dirutan)...

Mahaiak botoia sakatzen bada, pantaila hau agertuko zaigu:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Mahai bat ukitzen bada erreserbatu egin daiteke edo mahai horretako bezeroek kontsumitu dutena apuntatu daiteke, adibidez.

Bestalde, biltegia kudeatu nahi bada, hasierako pantailan stocka aukeratu eta pantaila hau agertuko da.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Eta pantaila honetan biltegia kudeatu ahal izateko tresnak daude. Egin nahi denaren arabera, pantaila honetan ere beste botoi bat aukeratu beharko da eta hor egingo dira egin beharrekoak.

Menua diseinatu nahi bada, berriz, pantaila hau agertuko da.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Pantaila honetan egun horretako menua zein den jarri daiteke, bezero bakoitzak zer aukeratu duen...

Egin daitezkeen beste eragiketa guztietarako ere pantaila bat agertuko da eta pantaila horretan egin behar dira eragiketa horiek.

Terrazatarako

Bestalde, terrazetan hartutako eskariak zuzenean barrara bidaltzen dituen tresna bat ere badu. Tresna honekin, bezeroen eskariak tresna honetan apuntatzen (zein mahaitan zer eskatu duten) dira eta zuzenean barrara bidaltzen ditu. Barran dagoenak atera egiten ditu produktu horiek eta zerbitzariak zerbitzatu.

Etxera eramateko zerbitzua

Etxera eramateko zerbitzuak ostalaritza programak dituen aukera guztiak ditu eta hortaz gain, zerbitzu hori egoki eman ahal izateko behar den guztia.

Programa honek

  • motoen eta banatzaileen kontrola egin dezake,
  • sarrera eta irteera orduak kontrola ditzake,
  • bezeroak topatu ditzake, izenaren edo telefonoaren arabera,
  • ...

Diskotekak

Diskotekak programak ostalaritza programak dituen aukera guztiak ditu eta, besteak beste, aukera hauek ere baditu:

  • Sarreraren prezioarekin egindako kontsumizioen kontrola egin daiteke,
  • Aurrez ordaindutako txartelak erabil daitezke,
  • Aurrez ordaindutako txartelak kargatu, anulatu eta blokeatu daitezke,
  • Harreman publikoen komisioak kontrolatu daitezke,
  • Harreman publikoaren figura kontrolatu daiteke
  • ...

Dendak orokorra

Dendak, orokorra programak dendak kudeatzeko balio du. Pantailan aukera ugari dago, baina denda batean dauden produktuak saldu nahi badira, ukitzeko st. aukeratu behar da eta pantaila hau agertuko da:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Pantaila honek bost eremu ditu.

  • Eremu batean saldu diren produktuak agertuko zaizkigu. (Goian ezkerrean)

Saldu diren produktuak agertuko dira eremu honetan. Zenbat produktu saldu diren, produktuaren izena eta prezioa. Eta produktu bat saldu orduko hor agertuko zaigu.

  • Produktuak familiaka sailkatuta daude beste batean. (Behean ezkerrean)

Produktuak nahi den moduan sailka daitezke. Kasu honetan alde batetik freskagarriak, berdurak, tabakoak... daude. Hala ere, bakoitzak nahi duen moduan sailka ditzake saltzen dituen produktuak.

  • Produktu-familia bakoitzean dauden produktu guztiak agertzen dira. (Behean erdian)

Berdurak botoiari sakatzen bazaio, dauden berdura guztiak agertuko dira, kasu honetan bezala. Tabakoa botoiari sakatuz gero, berriz, dauden tabako klase guztiak.

  • Kalkulagailua.

Kalkulagailuarekin produktu bakoitza zenbat aldiz saldu den jarri ahalko da, besteak beste. Produktuak pisuaren arabera saltzeko ere balio du.

  • Bestelako operazioak egiteko botoiak. (eskubian)

Botoi hauek aukera ugari eskaintzen dute. Tiketak ateratzeko balio dute, albaranak egiteko, kutxaren kontrola eramateko, beherapenak aplikatu daitezke (ehunekotan edo dirutan)...

Biltegia kudeatu nahi bada, stock-a ikusi nahi bada, egun horretan ateratako dirua kontatu nahi bada, produktuei prezioak aldatu nahi bazaizkie... hasierako pantailan dagokion aukera hartu behar da (hain zuzen ere, ostalaritza programan azaldu dugun modu berean). Honela, beste pantaila batzuk agertuko dira eta pantaila horietan egin behar dira eragiketa horiek.

Dendak fakturazioarekin

Dendak fakturazioarekin programak Dendak, orokorra programak dituen aukera guztiak ditu, baina hortaz gain, aukera hauek ere baditu:

  • Albaranak era askotara egin daitezke,
  • Fakturak BEZ sartuta edo BEZ aparte ipinita atera ditzake,
  • Albaranak, fakturak, aurrekontuak eta ordainagiriak diseinatu daitezke,
  • ...

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Okindegiak eta gozotegiak

Okindegiak eta gozotegiak programak Dendak, orokorra programak dituen aukera guztiak ditu: honela, produktuak saltzen ari denak pantaila hau izango du aurrean.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Pantaila honek dendak, orokorra eta ostalaritza programak bezalaxe funtzionatzen du, baina hortaz gain, ondoko funtzio hauek ere egin ditzake:

  • banatzaileen kontrola egin daiteke,
  • Ekoizpenerako beharren kontrola egin daiteke,
  • Balantzara lotu daiteke, eta horrela pisudun produktuak ere baliabide honekin kontrolatu daitezke,
  • ...

Nolabait esateko, okindegi eta gozotegiek dituzten lan berezituak egiteko behar diren tresnak eskaintzen ditu.

Neurria eta kolorea

Neurria eta kolorea programak Dendak, orokorra programak dituen aukera guztiak ditu eta gehienbat, arropa denda, zapata denda eta neurriekin eta koloreekin ibiltzen diren dendetarako balio dezake. Horretarako, aukera hauek ditu:

  • Produktu bakoitzarentzat 20 neurri eta 10 kolore ezberdin ditu,
  • Prezio ezberdina jarri daiteke neurri bakoitzeko,
  • Denboraldiak kontrolatu daitezke,
  • Neurriaren eta kolorearen arabera, barra kodeak sor daitezke,
  • Itzulketa txartelak egiteko balio du,
  • Biltegiaren kudeaketa guztia neurriarekin eta kolorearekin lan egiteko prestatua dago,
  • ...

Ileapaindegiak eta estetika

Ileapaindegiak eta estetika programak Dendak, orokorra programak dituen aukera guztiak ditu eta gehienbat, ileapaindegi, estetika-etxe eta antzekoetan erabiltzeko da. Izan ere, Dendak, orokorra programak dituen aukerez gain, aukera hauek ere baditu:

  • Bezeroak kontrolatu daitezke,
  • Tratamenduak kontrola daitezke,
  • Planning-ak egin daitezke, alor ezberdinen arabera (orduen eta langileen arabera, zebitzuen arabera...)
  • Hartutako orduak eta libre daudenak zein diren jakiteko balio du,
  • Bezeroen fitxa historikoak egiteko balio du,
  • ...

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hotelen kudeaketa integrala

Hotelak kudeatzeko da programa hau eta besteak beste, honako aukera hauek eskaintzen ditu:

  • erreserbak eta egonaldiak kudeatzeko balio du,
  • logelak kontrolatu daitezke,
  • Planning-ak egiteko balio du: logelaren arabera, egunaren arabera, pisuaren arabera...
  • Zuzenean fakturatzeko aukera eskaintzen du,
  • ...

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hotel baten kudeaketa oso-osorik egin daiteke programa honekin.

Etiketak

Etiketak egiteko balio duen programa da hau eta gauza hauek egin daitezke:

  • Produktuen etiketak
  • Barra-kodeak
  • Grafikoak
  • Testuak
  • Etiketa bakoitzari diseinu berezitua egin ahal zaio
  • ...

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Inprimatu


Erantzun

 
Bi helburu tresna bakarrarekin
2005-03-15 / 07:00 / Patxi Saez Beloki - AEP

Gure eguneroko langintza Euskarari han-hemenka ate-leihoak zabaltzea dugunok aspaldi samarretik buruhauste bat bagenuen: zerbitzu arloko denda, saltoki eta abarretan nola lortu euskarari sarbidea ematea horko faktura, diru-kontu, biltegi-zerrenda eta edozein saltokiren barne-kudeaketako hamaika eginbeharretan.

Neurri handi batean, gaur hemen aurkeztu dugun tresna honek erantzun osoa eta zabala ematen dio zerbitzu arloari eta, bereziki, zerbitzu arloko saltoki-multzo jakin batzuri.

Saltokiaren eta Euskararen mesederako

Beraz, informatika eta euskara uztarri berean jarrita, bi helburu lortuko ditugu tresna bakarrekin: batetik, saldunaren begiek tresna honekin saltokiaren eguneroko gestioa hobetzeko aukera paregabea ikusiko dute, alegia, lanari etekin eta zuku handiagoa ateratzeko bidea. Euskara teknikarion begiek, bestetik, euskararentzat orain arte irabazi gabeko esparru zabala ikusiko dute, orain arte goldatu gabeko soroa. Beraz, saldunarentzat mesedeko eta Euskararentzat ere mesedegarri. Bi helburu uztarri berean, bi helburu tresna bakarrarekin.


(PATXI SAEZ BELOKI Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria da)

 
Elhuyarrek eta UZEIk euskaratu dute
2005-03-15 / 08:33 / Lore Azkarate

Euskaratze-lana Elhuyarrek eta UZEIk egin dute, EJIEk (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Erakundeak) enkargatuta.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus