Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Arraindegian euskaraz

Arraindegian euskaraz

2005-03-18 / 07:00 / Buruntzaldeko euskara teknikariak   ENPRESA

Arrandegietan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa jarri dute martxan Buruntzaldeko Udalek. Egitasmo hau merkataritza arloan azken bi urteotan martxan jarritako zenbait egitasmorekin lotuta dago. Izan ere, lehenik jatetxeetan eragin genuen: karta gutxienez euskaraz idatzita zuten jatetxeen gida argitaratu genuen (martxoan zehar gehiago osatuta berrargitaratuko dugu) eta eskualdeko buzoi guztietan banatu genuen. Bigarren egitasmoa arrandegietakoa izan da (jarraipen eta guzti) eta orain harategietan eragiteko beste egitasmo bat dugu eskuartean. Apirilean burutuko dugu harategietako egitasmo hau. Urtean bi sektoretan eragitea da gure helburua). Bezeroengan eragitea dute helburu nagusia. Hona hemen arrandegietan eragiteko egin duguna.

Arrandegietan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa jarri dute martxan Buruntzaldeko Udalek. Egitasmo hau merkataritza arloan azken bi urteotan martxan jarritako zenbait egitasmorekin lotuta dago. Izan ere, lehenik jatetxeetan eragin genuen: karta gutxienez euskaraz idatzita zuten jatetxeen gida argitaratu genuen (martxoan zehar gehiago osatuta berrargitaratuko dugu) eta eskualdeko buzoi guztietan banatu genuen. Bigarren egitasmoa arrandegietakoa izan da (jarraipen eta guzti) eta orain harategietan eragiteko beste egitasmo bat dugu eskuartean. Apirilean burutuko dugu harategietako egitasmo hau. Urtean bi sektoretan eragitea da gure helburua). Bezeroengan eragitea dute helburu nagusia. Hona hemen arrandegietan eragiteko egin duguna.

Egitasmoaren helburuak

Hizkuntzazkoa

  • Herritarrei dagokienez: herritarrak sentiberatzea euskaraz kontsumi (eska) dezaten: Buruntzaldeko herri komunikabide guztietan eman da egitasmoaren berri, herritarrak euskaraz eskatzera gonbidatuz.

Bigarren maila batean:

  • Arrandegiei dagokienez: arrandegietako jabeek konpromiso txiki eta praktikoa hartzea eta bideratzea (mostradorean dituzten arrainen -ohikoenak diren 15 arrainen- gainean euskaraz idatzitako “pintxoa” jartzea).
  • Zerbitzuzkoa: arrainen (hautatutako 15 arrain horien) prestaketarako aholkuak eta trukoak jasotzen dituen agenda bat banatzea herritarren artean.

Ezaugarri nagusiak

Buruntzaldeko arrandegi guztiei (bai txikizkako establezimenduei baita azalera handien eta ertainen barnean kokatuta dauden arrandegiei ere) eskaini zaie egitasmoan parte hartzea (guztira 32 arrandegiri).

Eskaintza hauxe izan da: Buruntzaldeko udalek prestatutako “pintxoak” (arrainaren euskarazko izena eta prezioa jasotzen dutenak) arrainen gainetan jartzeko prest azalduz gero (eta jarriz gero), Buruntzaldeko udalek parte hartzailetzat hartuko dute arrandegia eta, ordainetan, horren berri emango du herritarren artean, herrietako herri-komunikabideak erabiliz.

Herri-komunikabideetan emango den informazioak bi helburu ditu:

  • Egitasmoan parte hartzen ari diren arrandegiei beren ahalegina eskertzea.
  • Herritarrak arrandegietan euskaraz eska dezaten sustatzea.

Egitasmoaren osagarri gisa, eta herritarrei (bezeroei) zerbitzu bat emate aldera, agenda bat (liburuxka bat) argitaratu da, arrainen prestaketarako aholkuak eta trukoak biltzen dituena. Agenda hauek egitasmoan parte hartzen duten arrandegietan egongo dira bezeroen artean banatzeko.

Euskarriak

- Arrainen gainetan jartzeko pintxoak: 15 pintxo egitasmoan parte hartuko duen arrandegi bakoitzean.

  • Alde batean datu hauek ditu: arrainaren euskarazko izena eta prezioa eskuz jarri ahal izateko hutsunea.

- Errotulagailua: pintxoetan prezioa idatzi ahal izateko

- Agenda: 15 arrain horien prestaketarako aholkuak eta trukoak biltzen dituen liburuxka.

Beste osagarri batzuk ere baditu agenda honek: arrandegietako hiztegia, arrainaren eta itsasoaren inguruko esaera zaharrak, txisteak, kantu bat...

Agenda hauek egitasmoan parte hartzen duten arrandegien bidez banatu dira bezeroan artean. 3.000 ale banatu dira Buruntzalde osoan. Hemen lor dezakezu agenda.

- Erreportajea Buruntzaldeko herri-komunikabideetan: Andoaingo Aiurrin, Hernaniko Kronikan, Lasarte-Oriako Txintxarrin eta Usurbilgo Noauan, egitasmoaren berri, arrandegi parte hartzaileak zeintzuk diren eta sektorearen inguruko informazioa biltzen duen erreportajea argitaratu da 2004ko ekainean.

  • Helburua: herritarrak euskaraz kontsumitzera bultzatzea.

Diru-kontuak

Kanpaina honek 10.000 €-ko gastua izan du. Hala ere, kopuru horri jarraipenaren kostua gehitu behar zaio. Jarraipenean 5.000 € inguru gastatu dira.

Bestalde, arrandegiek ez dute ezer ordaindu; Izan ere, Buruntzaldeko Udalek finantzatu dute oso-osorik egitasmoa.

Parte hartu duten arrandegiak

30 arrandegik azaldu zuten egitasmoan parte hartzeko interesa.

Beraz, eta arrandegi bakoitzean 15 pintxo banatu zirela kontuan hartuta, 450 pintxo inguru banatu ziren Buruntzaldeko arrandegietan eta bakoitzean ehun liburuxka.

Balorazioa eta jarraipena

Alde onak

  • Arrandegiek ongi baloratu dute egitasmoa eta herritarrek ere gustuz hartu dutela dirudi. Zenbait arrandegitan, arrainaren euskarazko izenaren azpian gaztelaniako ordaina idatzi dute hasiera batean, erosleak ohitzeko eta pixkanaka euskarazkoa soilik uzteko.
  • ”Pintxo” gehiago diseinatzeko eskatu zuten arrandegi askotan, eta egitasmoari jarraipena eman behar izan diogu, hasieran 15 arrainetara mugatzeko asmoa bagenuen ere. Jarraipeneko egitasmoan beste 48 arrain desberdinen “pintxoak” diseinatu dira eta guztira beste 600 pintxo inguru banatu dira, oraingoan eskaera egin duten arrandegien artean soilik. Liburuxkarik ez dugu berrargitaratu. Material berria 2004ko Gabonen aurretik banatu genuen arrandegietan. (*)Jarraipen-egitasmo honen gastua 5.000 euro ingurukoa izan da.

Alde ez hain ona

  • Parte hartzeko asmoa azaldu zuten arrandegi batzuetan ez dute jarri arrainaren gainean “pintxoa” eta arrazoi desberdinak eman dituzte horretarako: ohiturarik ez eta ahaztu egiten zaie, handiegia iruditu zaie (erakuslekua txikia dutenenei batik bat...)... Horrek hizkuntza paisaian izan zezakeen eragina (“pintxoak” ikusgarriak baitira), gutxitu egin du.

Pintxoetarako diseinatu diren arrainen zerrenda

Hauek dira pintxoetarako diseinatu diren arrainak. Lehenengo taulan hasierako 15 pintxoak daude eta 2.ean daudenak jarraipeneko beste 48ak dira.

EuskarazGaztelaniazIzen zientifikoaPintxoan
antxoakanchoasEngraulis encrasicolusAntxoak
bakailaoabacalaoGadus morhuaBakailaoa
barbarinasalmoneteMullus barbatusBarbarina
berdelaverdel/caballaScomber scombrusBerdela
bisiguabesugoPagellus bogaraveoBisigua
hegaluzeabonito del norteThunnus alalungaHegaluzea
izokinasalmónSalmo salarIzokina
legatzamerluzaMerluccius merlucciusLegatza
lupialubina/róbaloDicentrarchus labraxLupia
mihi-arrainalenguadoSolea soleaMihi-arraina
oilarragalloLepidorhombus whiffiagonisOilarra
txipiroiakchipironesLoligo vulgarisTxipiroiak
txitxarroachicharro/jurelTrachurus trachurusTxitxarroa
urraburuadoradaSparus aurataUrraburua
xapoa/zapoarape/sapoLophius piscatoriusXapoa

EuskarazGaztelaniazIzen zientifikoaPintxoan
abadiraabadejoPollachius pollachiusAbadira (abadejoa)
almejaalmeja?Almeja
amuarrainatruchaSalmo trutta farioAmuarraina
arraiarayaRaja clavataArraia
perloiaperlónEutrigla gurnardusPerloia
kokotxakcocochas?Kokotxak
bakalada/
perlita
bacaladilla/
lirio/perlita
Micromestius poutassouBakalada (perlita)
berruenda handiamarucaMolva molvaBerruenda (maruka)
erlaherreraLithognathus mormyrusErla
erreboiloarodaballoPsetta maximaErreboiloa
(rodaballoa)
ganbagambaParapenaeus longirostrisGanba
ganboia?gambón?Ganboia
halibuta/fletanahalibut/fletánHippoglosus hippoglosusHalibuta (fletana)
hegalaburra/
zimarroia
atún rojo/
cimarrón
thunnus thynnusHegalaburra (zimarroia)
itsas aingira/
kongrioa?
congrioConger congerItsas aingira (kongrioa)
kariokacariocaMerlucius merlucciusKarioka
katuarrainapintarrojascyliorhinus caniculaKatuarraina
krabarrokacabrachoScorpaena scrofaKrabarroka
lamoteabreca/pagelPagellus erythrinusLamotea
lanpernapercebePollicipes cornucopia
Mitella pollicipes
Lanperna
lanpoalampo?Sarda sarda?Lanpoa
lentoia/
aligota
aligote/
lentón
Pagellus acarneLentoia
libaliba/merlánMerlangius merlangusLiba
limanda
(oilarra?)
Lenguadina/
limanda
Limanda limandaLimanda
ezpata-
arraina
emperador/
pez espada
Xiphias gladiusEzpata-
arraina
mazkarralochaCottus gobio
Noemacheilus barbatulus
Cobittis barbatula
Mazkarra (lotxa)
merlenkapescadillaMerlucius merlucciusMerlenka
meroameroEpinephelus guaza
Polyprion americanus
Meroa
muskuiluamejillónMytilus edulisMuskuilua
muxarramojarraDiplodus vulgarisMuxarra
Napoleon arrainaNapoleónCheilinus undulatusNapoleon arraina
olagarroapulpoOctopus vulgarisOlagarroa
otarrainxkalangostinoPenaeus sp.Otarrainxka (langostinoa)
itsas potxua/palometa?palometa/pámpanoTrachynotus ovatusPalometa
paneka handiafanecaTrisopterus luscusPaneka
pantxoapancho/panchitoPagellus bogaraveoPantxoa
perkapercaPerca fluviatilisPerka
platuxaplatijaPleuronectes platessaPlatuxa
potapotaOmmastrephes sagittatusPota
sardinasardinaSardina pilchardusSardina
txokoasepiaSepia officinalisTxokoa (sepia)
toilamusola/tollo/tolla?Mustelus mustelusToila
txangurruachangurro/centolloMaja squinadoTxangurrua
txibiacalamarLoligo vulgarisTxibia (kalamarra)
txirlachirla?Txirla
xabiroia/salberasabirón?Trachinus draco
Trachinus vipera
Xabiroia (salbera)
zigalacigalaNephrops norvegicusZigala
masailakcarrileras
Masailak


(BURUNTZALDEKO EUSKARA TEKNIKARIAK: Nekane Goikoetxea, Maite Iribar, Malores Etxeberria, Jon Lizaso, Iñaki Arruti eta Mikel Zumarraga )

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus