Egin klik hemen INPRIMATZEKO


INEM erakundearen lan-kontratuak euskaraz

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS) / Enpresa / 2004-06-30 / 07:05


Espainiako INEM erakundearen lan-kontratuak euskara hutsean erabil daitezke. Kontratuen euskarazko eredu ofizial guzti-guztiak erabili.com-en eskura ditzakezu.



Orain arte elebietan nagusiki

Orain arte elebietan nagusiki

Orain arte INEM erakundearen lan-kontratu gehienak gaztelaniaz edo elebietan bakarrik erabil zitezkeen (nahiz eta batzuk euskara hutsean ere bazeuden), orain, berriz, den-denak euskara hutsean erabiltzeko aukera dago.

INEM erakundeak, Gipuzkoan duen Lurralde Zuzendaritzaren bitartez, bideratu ditu lan-kontratuen euskarazko itzulpenak. Oraintsu arte, euskarara itzulitako lan-kontratu ugari elebietan bakarrik erabil zitezkeen. Horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bere burua eskaini zion INEM erakundeari euskarazko eredu elebakarrak egiteko eta INEMeko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak eskaintza onartu zion. Beraz, lan-kontratuen euskara hutsezko ereduak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) prestatu ditu INEM erakundearen oniritziarekin.

Lege balioa

Lan-kontratuen euskarazko ereduek gaztelaniazkoek duten lege-balio berbera dute.

Lan-kontratuen euskarazko eredu hauek euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko Legeak herritarrak nahi duen hizkuntza aukeratzeaz dioenarekin bat datoz.

Lortzen zailak

INEM erakundeak amaraunean duen www.inem.es helbidean gaztelaniazko lan-kontratuak bakar-bakarrik eskura daitezke. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS) hutsune horretaz jabetuta lan-kontratuen euskarazko ereduak webgune jakin batean era iraunkorrean eta eskuragarri jartzeko lanean ari da. HPSk euskara hutseko lan-kontratu ereduen banaketa gaztelaniazko agiriek dutenaren parekoa izatea nahi du.

Euskarazko ereduak etengabe berritu

Aldian-aldian, legeetan egindako aldeketen arabera, aldatu egiten dira lan-kontratuen testuak: HPSk bide finko bat ezarri nahi du euskarazko bertsioak ere garaiz eguneratu eta zabaltzeko.

Erabiltzeko erraztasunak

Gaztelaniazko lan-kontratuak ordenagailuz bete daitezke; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazkoak ere ordenagailuz betetzeko prestatu ditu.

Ezaugarri teknikoak

LAN-KONTRATUEN EUSKARAZKO EREDUAK
EreduaIzenburuaKontratu kodea
PE/166Langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena139 / 239
PE/170Lan-kontratu mugagabea100 / 200
PE/172Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea150 / 100
PE/17462/2003 Legearen 1.3 eta 1.5 puntuetako lehen atalaren 44. Artikuluan aurreikusitako langabeentzako lan-kontratua150 / 250 / 350 / 450 / 550
PE/175Trebakuntzarako lan-kontratua421
PE/176Praktikarako lan-kontratua420 / 520
PE/177Iraupen jakineko lan-kontratua401 / 402 / 410 /501 / 502 / 510 / 540
PE/179Bitarteko lan-kontratu hobariduna, amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkor eta haurdunaldiko arriskuagatiko atsedenaldietan langileak ordezkatzekoa410 / 510
PE/181Jarraitasunik gabeko lan finkoak egiteko lan-kontratua350 / 300
PE/182Txandakako lan-kontratua441 / 541
PE/183Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko jakinarazpena109 / 209 / 189 / 289
PE/185Aldi baterako kontratua jarraitutasunik gabeko lan finkoak egiteko kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena309 / 389
PE/186Langile minusbaliatuak kontratatzeko lan-kontratu mugagabea, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege-Dekretuaren babesean egina (ekainaren 4ko BOE)130 / 230 / 330
PE/187Langile minusbaliatuentzako aldi baterako lan-kontratua430 / 530
PE/190Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten minusbaliatuen izaera bereziko lan-harremana arautzen duen lan-kontratua150 / 250 / 350 / 401 / 402 / 410 / 430 / 420 / 421 / 501 / 502 / 510 / 530 / 520 / 990
PE/191(1) Lan-kontratuaren luzapenaren gaineko jakinarazpena, Errege-dekretuaren babesean
PE/192Jarraitasunik gabeko langile finkoei lanean hasteko jakinarazpena
PE/193Presondegietan zigorturik dauden langileentzako obra edo zerbitzuko lan-kontratua450 / 550
PE/194Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabea250 / 200
PE/195Espainiako zientzia- eta teknologia-sisteman ikertzaileak sartzeko lan-kontratua420 / 520
PE/196Ikerketa-proiektua egiteko lan-kontratua401 / 501
PE/197"Txandakako kontratuaren" eranskina
PE/198Langile minusbaliatuak mugagabe kontratatzeko edo horien aldi baterako lan-kontratuak mugagabe bihurtzeko pizgarri-eskaera
PE/200Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabeetako ordu osagarriei buruzko eranskina
PE/201Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzea109 / 209 / 309
PE/202Langabeziagatiko diru-laguntzak jasotzen dituzten 52 urtez gorako langile langabetuak kontratatzea. Abenduaren 12ko 45/2002 Legea, bosgarren aldi baterako xedapena (abenduaren 13ko BOE)150 / 100 / 450 / 401 / 402 / 410 / 421 / 420 / 990
PE/203Trebakuntza-jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria
PE/204PE/174 eta PE/202 ereduen eranskina
PE/205Lan-enklabeetatik datorren mugagabeko lan-kontratua minusbaliatuentzat130 / 230 / 330
PE/206Gizarte-intereseko / nekazaritza-lanpostuak sustatzeko iraupen jakineko lan-kontratua401 / 402 / 410 / 420 / 421 / 450 / 990 / 501 / 502 / 510 / 520 / 550 / 990

Inprimatu


Erantzunak


Euskarazko lan-kontratu ereduak erabili.com webgunean

Azpeitiko Euskara Patronatua / 2004-06-30 / 07:06

Azpeitiko Euskara Patronatuak Espainiako INEM erakundearen euskarazko lan-kontratu ofizialak erabili.com webgunearen Lantresnak atalean jarri ditu erabili nahi dituen orok esku-eskura izan ditzan.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin elkarlanean eredu horiek etengabe berritu eta eguneratuko ditugu edozein aldaketa gertatzen denean.


(PATXI SAEZ BELOKI Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria da)


Gipuzkoaeuskara.net webgunean ere bai

Gotzon Egia / 2004-06-30 / 08:35

INEMen lan-kontratu ereduok joan den maiatzaren 31z geroztik daude eskura Gipuzkoaeuskara.net webgunean: http://www.gipuzkoaeuskara.net/baliabideak/lankontratu


(GOTZON EGIA GOIENETXEA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiko Hizkuntza Normalkuntzarako Ataleko arduraduna da)


Ezin da idatzi dokumentuetan

Urtzi Axpe Uribetxebarria / 2004-06-30 / 17:18

Lehenik eta behin zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuet laneko kontratuak euskaraz egiteko jarri duzuen aukeragatik. Zalantzarik gabe, lan munduan euskararen normalizaziorako bidean beste urrats garrantzitsu bat da. Hala ere, zuek emandako aukera berehala aprobetxatu nahi izan dugu gure enpresan eta sorpresa handia hartu dugu dokumentuetan (kontratuetan) idatzi ezin dugula ikusi dugunean. Dokumentua kopiatu eta itsasten saiatu gara baina "Acrobat-etik" "Word-era" pasatzean dokumentuaren formatua erabat aldatzen dela ikusi dugu. Enpresako informatikariarekin ere izan naiz eta "pdf" formatudun dokumentuak modifikatzeko beste "Writer" bat behar dudala esan dit, nahi izanez gero instalatuko didala baina bere erabilera ez dela batere praktikoa komentatu dit.

Mesedez, argitu kontu hauek eta aukera badago azaldu denoi (zuen web orrialdean) nola moldatu edo erabili dokumentuak.

Aurrez eskerrak emanaz,

(URTZI AXPE URIBETXEBARRIA Fagor Arrasate Koop. E.-ko Euskara Teknikaria)


Ordenagailuz idatzi ahal izatea hurrengo urratsa

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza / 2004-07-01 / 10:52

Lehenengo eta behin, poztu egiten gaitu lan-kontratuen euskarazko bertsioen erabilgarritasuna aitortzeak eta horregatik zure eskerrak plazaratzeak.

Egia da, gure artikuluan bertan ohartarazi dugun bezala, ezin dela idatzi ordenagailu bidez euskarazko kontratu-ereduetan, eta hain zuzen ere, HPSren hurrengo asmoa horixe dela, alegia, ereduok ordenagailu bidez bete ahal izateko prestatzea. Prest dituenean horren berri emango du HPSk . Beraz, une honetan dagoen aukera bakarra, behin dokumentuak inprimatuta, hauxe da: eskuz edo idazmakinaz betetzea.

Bestalde, euskarazko kontratu ereduak PDF formatuan daudenez, irakurri eta inprimatzeko Adobe Acrobat Reader behar duzu. Izan ere, INEMek formatu horretan eginda ditu eta guk formatu bera errespetatuz eta haren baimenez hainbat euskarazko kontratu-eredu ahalbidetu ditugu.

Argitu egin dizugulakoan, agur


INEM erakundearen lan kontratuak euskaraz eta gaztelaniaz non?

Ibon Usarralde Lasarte / 2004-07-09 / 09:21

Egun on:

LKS, Koop. E.n, lan kontratuak euskaraz eta gaztelaniaz nahi eta behar ditugu. Horiek non eskuratu ditzakegun ba al dakizue?

Mila esker eta ongi izan,


(IBON USARRALDE LASARTE, LKS Koop. E.ko euskara teknikaria)


Lan-kontratuak ele bietan

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza / 2004-09-30 / 11:06

Zure eskaria bideratzeko helbide honetara bidali, mesedez, mezu bat: enpresak@ej-gv.es Jasotzen dugun bezain pronto bidaliko ditugu lan-kontratuak ele bietan, INEMek berak prestatuak eta guri igorritakoak. Azkenik, barkatu hainbat gorabehera direla-eta izandako atzerapena. Ongi izan.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/berriak/1087574379