Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  EiTBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean

EiTBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean

2004-05-14 / 07:14 / Euskal Irrati Telebista EITB   ERABILI.EUS

Euskal Irrati Telebistako (EITB) kazetariek hizkuntzalariei egindako kontsulten erantzunak erabili.com-en argitaratuko dira. Lehenengo aldia da EITBk bere hizkuntza-irizpideak argitaratzen dituela.

Albisteen kontakizuna egiteko EiTB Euskal Irrati Telebistan landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com-en kontsultatu ahal izango dira gaurtik hasita. EiTBko kazetariek hainbeste kontsulta egiten dizkiete hizkuntzalariei, dela terminologia, dela ahoskera, dela gramatika. Halako kontsulten erantzunak erabili.com-eko Iritzi-muinetik sare-aldizkaritik zabalduko ditu EiTBk, herri-aldizkarietan, herri-irratietan eta beste hedabide batzuetan ari diren profesionalentzat interesgarri eta baliagarri izango direlakoan.

Gaur EITBk erabili.com-en argitaratu duen hizkuntza-irizpideei buruzko lehenengo orrian, emakumeen aurkako indarkeria aztertu du, hizkuntzaren ikuspegitik, EiTBk bere albistegietan eta programazioan gaiari egiten dion arreta bereziarekin bat eginda.

EiTBren eta erabili.com-en arteko lankidetza iaztik dator. Harrezkero, Azpeitiko Euskara Patronatuaren webgunean lau hilean behin agertu dira ETBko Euskara Sailak eta Edertrack, Irusoin eta K-2000 bikoiztetxeetako hizkuntza-arduradunek bikoizketarako landuriko hizkuntza-irizpideak.


Orain arte argitaratuak (ikusteko gainean sakatu)

  1. GENE-EROAren indarkeria
  2. Nazioarteko egunak... ospatu?
  3. Ehunekoak nola erabili
  4. Balinda, baleikezu...
  5. Hilak eta hildakoak
  6. Berdinketak eta emaitzak kiroletan
  7. Ez gara izenzaleak
  8. Betearen beteaz, lehertuko zaigu
  9. Elurra mara-mara, albisteak barra-barra
  10. Zelan prestatu esateko diren albisteak (I)
  11. Zelan prestatu esateko diren albisteak (eta II)
  12. Irabaztea eta galtzea
  13. Frijitutako arraultzak?
  14. Gertatzeko daudenak
  15. Erreferenteak: batean lagun, bestean astun
  16. Ez gaitezen hain ezkorrak izan!
  17. Zorioneko zenbakiak!
  18. Hotza!!!
  19. Errepideak
  20. Zenbakiak, neurriak eta nahasteak
  21. Bizidunak
  22. Ona, polita eta merkea
  23. Lehengo eta oraingo denborak
  24. Kirol proben izenak
  25. Oraindik ez dituzte argitu istripuaren arrazoiak
  26. -LAKO ez da beti egokia
  27. Zifrak, balantzak eta zalantzak
  28. Heriotza albiste
  29. Antzeman
  30. Marmitakoan, tomatearekin, parrilan... ze gozo!
  31. Gertaeren inguruabarrak
  32. BERANDUago, GEROago
  33. Emozioak, albisteen osagarri
  34. Errioxako ardoak
  35. Boto zenbaketa
  36. Markak
  37. Eredugarri
  38. Supervivientes
  39. Kontakizunaren logika
  40. Kontakizunaren logika II
  41. Kopuruen gorabeherak


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

  1. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)
  2. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)
  3. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)
  4. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)
  5. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)
  6. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)
  7. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)
  8. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)
  9. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)
  10. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)
  11. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)
  12. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XII)
  13. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XIII)

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus