Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hamar urte enpresa eta euskara uztartzen

erabili.com / Enpresa / 2003-06-02 / 07:52


Gipuzkoako Antzuolan dagoen ELAY Taldearen Euskara Plana, orain hamar urte abiatu zen. Baina, ELAY askoz lehenagotik ere bazebilen euskarari enpresan sarbidea aurkitu nahian. Izan ere, Euskara Plana abian jarri aurretik, enpresaren barruan euskara bultzatzeko zenbait neurri hartu zituzten baina, lortu nahi zutena lortzeko, beste zerbaiten beharra zegoela ohartu ziren eta laguntza teknikoaren bila jo zuten Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusira (gaurko Hizkuntza Politikarako Sailordetzara). Eusko Jaurlaritzak enpresa pribatuetan euskararen erabilera-planak (gerora mikroplangintza terminoarekin bataiatu direnak) abian jartzeko asmoa esku artean zuen garai hartan eta proiektu pilotutzat ELAYko plana hartzeko erabakia hartu zuen. Horrela jaio zen hamar urte bete dituen proiektua.



Hamar urte hauetako ibilbidean Euskara Planaren garabidean etenik ez da izan eta hori ELAY Taldeko kontseilari ordezkariaren, kudeatzaileen eta giza talde osoaren aldeko jarrera eta konpromisoaren adierazgarri garbia da.

Azken hamar urteotan ELAY Taldeak hazkunde handia izan du: 1991n 149 langile ziren eta 2001ean ia bi halakotu egin zuen kopuru hori, 282 langile baitzituen. Horrez gain, beste zenbait aldaketa ere gertatu dira Taldean. Horien artean nabarmentzeko modukoak honako hauek ditugu: ELAY Industrial eta Trokelaytik 1996an beste bi enpresa sortu ziren (SEITRA eta BALZERS-ELAY) eta 1999an CELAY planta Mexikon abian jarri zen.

Hazkunde eta nazioartekotze prozesua arrakastaz burutu ditu ELAY Taldeak eta, aldi berean, Euskara Planean ere emaitza oparoak lortu ditu azken hamar urteko epealdian.

Aitzin urratsak

1982an bi erabaki hartu ziren ELAYn euskararen normalizazioa bultzatu nahian: errotuluak eta barne-jarduerako agiriak bi hizkuntzetan izatea, beti ere, euskarari lehentasuna emanez.

1987an hirugarren erabaki bat ere hartu zen: euskara ikasi nahi zuten langileei matrikula ordaintzea. Neurri horren ondorioz, bi langile hasi ziren euskara ikasten.

1989an landutako "Normalizazio Plangintza" txostenean aurreko erabakiak bere osotasunean ez zirela bete ohartarazteaz gain neurri zabalagoak proposatu ziren, kanpo harremanetarako agiriak ere kontuan hartuz. Txosten horretan jasota dauden neurriak mailakatuta daude 2002. urtera arte. Epe-muga horri buruz hauxe dio 89ko txosten horrek: "Gaurkoz beste neurririk ezin da proposatu, egoera linguistikoa aldatzen doan tamainan aztertu behar dugulako. Azterketa berri hori egiteko 2002a data apropostzat hartzen da". Eta aurrerago: "2002an legedia nola dagoen begiratu behar, oraindik toki ofizial batzuetan ez dute euskara ofizialtzat hartu hemendik kanpora. Orduan finkatu beharko genuke zein edo zeintzu hizkuntzetan bidali beharko genukeen dokumentazioa".

Azterketa horretatik abiatuta eta plangintza-asmoa aurrera ateratzeko behar ziren diru eta baliabideak aurrikusi ondoren, finantziazio eta laguntza teknikoa lortu asmoz, ELAYk Eusko Jaurlaritzaren orduko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira jo zuen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen baitan, lan-mundua aztertzeko sortutako berariazko batzorde-atalak, 1990eko apirilean emandako txostenean, lan-munduan eskuhartzeko egitasmoek jarraitu beharreko oinarrizko irizpideak finkatu zituen. Hizkuntza Politikarako Sailordetzak (orduan, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak) ildo horri jarraituz, enpresa-munduan euskararen erabilera bultzatzeko proiektuak prestatu eta abian jartzeko eginkizuna hartu zuen hurrengo urteetarako.

1991. urtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak eta Elhuyar Kultur Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten elkarrekin, ondorengo bost urteetan enpresetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu pilotuak garatzeko.

ELAY Taldearen eskaera haintzakotzat hartu zen eta lehenengo proiektu pilotua bertan garatzea erabaki zen.

ELAY Taldea osatzen duten enpresetan, aldez aurretik, euskara ikasi eta erabiltzearen alde emandako urratsekin giro eta baldintza egokiak zeuden Taldeko enpresetan euskararen erabilera areagotzeko mikroplangintzak garatu ahal izateko. Bestalde, enpresaren jabe zein kudeatzaileek ere Euskara Planaren proiektua garatzeko asmo sendoa azaldu zuten. Beraz, kontuak honela, baldintza egokiak zituen ELAYk enpresa-munduan euskara indarberritzeko lehen saiakera bertan abiatzeko.

1991n landu zen proiektuaren diseinu-txostena eta 1992an abiatu zen Euskara Planaren garapena.

Proiektuaren diseinua eta aurrelanak (1991-1992)

Proiektua abiatzeko lehen bilerak 1991ko otsailean egin ziren. Oinarrizko abiapuntua honako dokumentu hau izan zen: "Enpresetan euskararen erabilera areagotzeko plangintza: ihardunbide orokorra". Bertan, Euskara Planaren diseinu eta garapenerako ibilbidea, bideragarritasunerako irizpideak, datu-bilketarako argibideak, helburu eta bitartekoen sailkapena eta planaren komunikazio-beharrak agertzen dira.

Otsaila-martxoa bitartean burutu zen enpresaren azterketa eta apirilean langileei inkesta egin zitzaien.

1991ko irailean aurkeztu ziren hiru enpresetarako Euskara Planaren txostenak.

Urte bukaera bitarteko hilabeteetan ELAYren eta Eusko Jaurlaritzaren artean hainbat bilera egin ziren kostuen banaketa adosteko.

1992ko urtarrilaren 23ko Batzarrean onartu zen ELAYn Euskara Plana. 84 langilek hartu zuten parte bileran: 73k euskara-plana abiatzearen aldeko botoa eman zuten, 6k ezezkoa eta 5ek zuri.

SEYTRAn 1992ko otsailaren 4ko Batzarrean onartu zen Euskara Plana. Parte hartu zuten langileak 30 izan ziren: 29k planaren aldeko botoa eman zuten eta boto zuri bakarra izan zen.

BALZERS-ELAYn 1992ko otsailaren 4ko Batzarrean onartu zen Euskara Plana. 15 langilek hartu zuten parte: 14 aldeko boto eta boto zuri bat.

Euskara Planean honela jaso ziren helburuak:

  1. Barne-harremanak euskalduntzea.
    Euskara lan-hizkuntza izatea.
  2. Kanpo-harremanak euskalduntzea.
    Euskararen erabilera sistematikoki garatzea.

Alabaina, helburu nagusi horiek hiru mailatan lantzea proposatu zen:

Euskara Planaren diseinuak honako helmuga hau ezarri zion proiektuari: hiru urteren buruan oinarrizko mailari zegozkion helburuak eskuratzea.

Euskara Planaren garapenaren lehenengo aldia (1992-1996)

Honako ezaugarri hauek izan zituen lehenengo aldiak:

Hona hemen, urtez urteko hurrenkeran, euskararen aurrerabidean emandako zenbait urrats:

Fase honetan, bereziki barne-harremanetako helburuak landu zirela esan dugu gorago. Aldi honen laburpen modura eta Euskara Planaren garapenaren adierazgarri, kanpo-harremanen azterketa jaso zuen txostenaren sarreran (1996) jasotakoa ekarriko dugu hona:

"Barne-harremanetan lan handia egin da mikroplangintzaren epean eta emaitzak bistan genituen, baina kanpo-harremanen arloak emaitzak xeheago aztertu behar zirela baloratu genuen.
Arrazoiak ere nahikoa sinpleak dira. Batetik langileek beren euskal gaitasunarekin izan dezaketen segurtasun-falta eta bestetik ELAY taldeko planteamendua, hau da, lanean ahalik eta euskara gehien erabiltzea oraindik orain nahikoa arrotz dela bai arlo sozioekonomikoan, baita administrazioaren ihardueran ere. Beraz, langile hauek beren buruarekin konfidantza-falta somatzen dute zenbaitetan kanpora jotzen dutenean".

Euskara Planaren garapenaren bigarren aldia (1996-1999)

Honako ezaugarri hauek izan zituen bigarren aldiak:

Bigarren aldian hiru enpresetan Euskara Batzordea izan zen lanean aritu zen talde bakarra. Horrez gain, ELAY eta SEYTRAko hainbat langile euskalduntzeko prozesuan ari ziren.

Hainbat tresna lagungarri zabaldu ziren enpresan:

Euskara Planaren garapenaren hirugarren aldia (1999-2001)

Honako ezaugarri hauek izan zituen hirugarren aldiak:

Euskara Batzordeak hiru enpresetan gero eta sendoago zeuden eta osaera eta bileren maiztasuna finkatuta zeuden.

Euskalduntzeaz gain, hainbat langilek alfabetatzeko ikastaroa ere egin zuen.

Taldeko enpresa guztietako harrera-protokoloetan Euskara Planaren inguruko informazioa txertatuta zegoen.

Euskara Planak prozedura bihurtu

Prozedurak dira ELAY Taldeko enpresetako Euskara Planak kudeatzeko tresna. Prozedura hauek ELAY Talde osorako euskarari buruzko politika orokorrean txertatuta daude. Politika orokorra bat bera da Taldeko enpresa guztientzat.

Politika horren nondik norakoak zehazten dituzten dokumentuak honako hauek dira:

Ondoren, euskararen prozedurei buruzko xehetasun batzuk aztertuko ditugu bi multzotan. Alde batetik ELAY (ELAY Industrial, Trokelay, ELAY Zerbitzuak) eta SEYTRAko sistemak aztertuko ditugu eta bestetik BALZERS-ELAYkoa.


ELAY (ELAY Industrial, Trokelay, ELAY Zerbitzuak) eta SEYTRA

Enpresa hauetan, ISO 9002 ereduaren arabera garatutako kalitate-sistema auditatuaren baitan lau prozedura integratu dira.

Hona hemen lau prozedura horien deskribapen laburra:

Beste prozedura batzuk ere egokitu behar izan dira prozedura guztiak bat etorri daitezen Euskara Planarekin. Esaterako, PT-6.02.00: EVALUACIÓN DE SUBCONTRATISTAS prozeduran Euskara Planaren ondorioz honako aldaketa hau egin da 2000-02-29ko datarekin:

Toda la documentación generada (escrita y paisaje lingüístico) así como las conversaciones mantenidas para poder llevar a cabo lo definido en este procedimiento se hará de acuerdo a lo establecido en los procedimientos PE-40.00.00 "Uso del euskara", PE-40.01.00 "Comprobación y seguimiento de documentos", PE-40.02.00 "Uso del Euskara en el paisaje lingüístico" y PE-40.03.00 "Uso oral del euskara".

Azkenik, bada beste dokumentu bat, politika orokorraren osagai garrantzitsua hau ere, eta prozedurekin lotura duena: "Euskararen erabilpena ELAY Taldean: Langilego guztiaren erantzukizun nagusiak". Dokumentu honek, beste zenbait betebeharren artean, honako hau ezartzen du: "Euskarako prozedurak ezagutu, errespetatu eta okerren bat edota hobekuntzaren bat aurkitutakoan bere saileko arduradunari edo Euskara Batzordeko Idazkariari jakinaraztea".


BALZERS-ELAY

ISO 9002 ereduaren arabera garatutako lau prozedura landu dira, baina enpresa honetan ez dira sistema auditatuan integratu:

Euskara Planaren emaitzak ELAY Taldean

Euskara Planaren emaitzak neurtzeko, enpresa guztietan ez dira datu berberak lortu; izan ere, kasu batzuetan datu gehiago eskuratu baitira.

Euskara Planaren emaitzak BALZERS-ELAYn

Guztira BALZERSen 1992tik 2001era arte Euskara Planaren garapenerako (Euskara Batzorde, Komunikazio Zirkulu eta Alfabetatzeko eginkizunetan) 2.521 ordu erabili ziren (1992an BALZERSek 22 langile zituen eta 2001ean, 39). Emaitzak, berriz, honakoa hauek izan dira:


Euskara Planaren emaitzak ELAYn

Guztira ELAYn 1992tik 2001era arte Euskara Planaren garapenerako (Euskara Batzorde, Komunikazio Zirkulu eta Alfabetatzeko eginkizunetan) 31.578 ordu erabili ziren (1992an ELAYk 101 langile zituen eta 2001ean, 184). Emaitzak, berriz, honako hauek izan dira:


Euskara Planaren emaitzak SEYTRAn

Guztira SEITRAn 1992tik 2001era arte Euskara Planaren garapenerako (Euskara Batzorde, Komunikazio Zirkulu eta Alfabetatzeko eginkizunetan) 9.732 ordu erabili ziren (1992an SEYTRAk 47 langile zituen eta 2001ean 73). Emaitzak, berriz, honakoa hauek izan dira:

Giza taldearen balorazioa

ELAYko giza taldeak Euskara Planari buruz zuen iritzia jakiteko 2001. urteko udazkenean proiektu bat egin zen.

Proiektuak honako helburu hauek izan zituen:

Helburu nagusia: ELAY Taldeko giza taldeak Euskara Planaren prozesua hamar urtez etengabe elikatu, baloratu eta bizirik mantentzeko egindako ekarpena jaso eta giza talde horri berriro zabaldu. Era berean, hiru helburu estrategiko ere izan zituen egitasmoak:

  1. ELAY taldeko giza taldeak Euskara Planarekin egindako ibilbidearen eta honen garrantziaren ikuspegi osatua izatea.
  2. Norbanako bakoitza ibilbide edo prozesu horretan egindako ekarpenaz jabetzea.
  3. Etorkizunean Euskara Planarekin aurrera jarraitzeko talde mailan eta banaka motibatzea.

Giza taldearen balorazio kualitatiboa jasotzeko bost bilera egin ziren bertako langileekin. Bilera hauetan bulegoetako eta lantegietako langileek parte hartu zuten eta Euskara Planean era desberdinean parte hartutako pertsonak kontuan hartu ziren. Honako parte hartze mota hauek, hain zuzen ere: Euskara Batzordeko kideak, komunikazio zirkuluetako kideak, euskara-klaseetan edota alfabetatze-taldeetan ibilitakoak, zuzenean parte hartu gabekoak eta langile berriak.

Bilera hauek honako helburu hau izan zuten: bilerako partaideek Euskara Planari buruz ikuspegi osatua eta integratzailea eraikitzea, hamar urte atzera begira eta hamar urte aurrera begira, bakoitzak bere esperientzia eta iritziak azalduz ikuspegi orokor hori osatu ahal izateko.

Honako hauek izan ziren egindako bilerak:

  1. BALZERS-ELAY. Bilera bakarra. Euskaraz. 14 pertsonak hartu zuten parte.
  2. SEYTRA. Bilera bakarra. Gazteleraz. 13 pertsonak hartu zuten parte.
  3. ELAY. Hiru bilera:
    - ELAY 1. Produkzioko langileak. Gazteleraz. 18 pertsonak hartu zuten parte.
    - ELAY 2. Euskara Batzordea. Euskaraz. 10 pertsonak hartu zuten parte.
    - ELAY 3. Bulegoetako langileak. Gazteleraz. 17 pertsonak hartu zuten parte.

Hiru bileretan euskaldun eta erdaldunak bilera berean parte hartzea izan zen asmoa, ikuspegi ezberdina izan zezaketen pertsonek elkarrekin lan egiteko. Bilera horietan hizkuntza nagusia gaztelera izan zen.

Bileretako ondorio batzuk:

  1. Euskara Planaren prozesuari eta emaitzei buruzko informazio-maila, orokorrean, ona zen.
  2. Euskara Planaren egituraketari buruzko informazio-maila orokorrean, ona zen.
  3. Euskara Planaren prozesuaren "garrantzi"ari buruzko iritzia ez zen homogeneoa. Askorentzat "garrantzitsua" zen eta eredu izatearen kontzientzia zeukaten. Beste zenbaitentzat aldiz, "normala" zen eta egindakoak ez zuen halako garrantzirik.
  4. Euskara Planaren emaitzei buruzko iritzia ez zen homogeneoa. Askorentzat asko zen lortutakoa eta harrotasuna eta poza sentitzen zuten. Beste zenbaitentzat aldiz, asko zegoen oraindik egiteko eta horixe zen zailena.
  5. Idatzizkoan lortutako erabilera-mailarekin esaterako, batzuk harro ageri ziren, baina beste zenbaitentzat hori zen lortzen errazena. Azken hauentzat, ahozko erabilerak garrantzi handiagoa zeukan eta arlo horretan emaitzak ez zirela hain onak izan uste zuten.
  6. Orokorrean oso balorazio positiboa egin zen euskalduntze-prozesuan egindako ahalegin eta lortutako emaitzekin. Parte hartu zuten askorentzat eta solaskide ziren hainbat euskaldunentzat bizipen aberasgarria izan zen hainbat ikuspuntutatik: hizkuntzaren indarberritzeaz gain, harreman berriak gauzatzeko bidea izan zelako.
  7. Prozesuan zehar egindako jarduerek nekea ere eragin zuten, baina inolaz ez etsipena. Alderantziz, poza eta harrotasuna izan ziren bileretan azaldutako sentimendu nagusiak.
  8. Aurrerantzean ere lorpen handiagoak eskuratuko zituztela uste zuten bilakide gehienek. Horretan zalantzarik ez zeukaten: egindako lana oinarrizkoa zen eta urteak aurrera joan ahala, ziur zeuden euskara enpresako hizkuntza nagusia izango dela.
  9. Euskara Planaren prozesuan zehar ikasitakoa oso garrantzitsua zen guztientzat: taldearekiko eta euskararen etorkizunarekiko konfiantza nabariak ziren bilerakide guztien artean: "saiatuz gero, posible dela" eta antzekoak agertu ziren bilera-talde gehienetan.
  10. Aurrerantzean, ELAYko Euskara Planaren emaitzetan inguruaren eboluzioak izango zuen eraginarekin jabetuta zeuden. Gainontzeko enpresa eta erakunde publikoek egingo zituzten urratsen araberakoa ikusten zuten beren ondorengo urteetako garabidea.
  11. Norbanakoengan Euskara Planak izandako eraginari buruz, balorazio negatibo gutxi jaso ziren. Baziren, hala ere, dokumentu eta idatziak euskaraz zeudelako, bere burua lehen baino mugatuago sentitzen zuten langile batzuk.

Hona hemen bilera hauetan, atzera begira, Euskara Planari buruz egin ziren zenbait adierazpen hitzez hitz jasoak:

  1. "Asmoan sinistu egin dugu eta norberak bere helburu pertsonalak jarri ditu".
  2. "Konpromiso sendoekin gauzak alda daitezke".
  3. "No entender lo que antes entendía (porque ahora está en euskera)".
  4. "He aprendido primero a hacerlo en euskera y luego a traducirlo al castellano porque es más fácil así".
  5. "Garapen profesionala eta pertsonala euskaraz".
  6. "Gehiengoaren adostasunaren emaitza izan da".
  7. "Zuzendaritzaren papera: babesa".
  8. "Sistematizatzea beharrekoa da".
  9. "Beldurra sentitzen da batzuetan ulertuko al dit?".
  10. "Beharrezkoa da ondo definitutako proiektua izatea".
  11. "Beti alternatibak aurki daitezke zailtasunak agertzen direnean".
  12. "Gogorra: muchas reuniones".
  13. "Cansado: muchas horas".
  14. "Se trata de usar el euskera cada vez más y vivirlo".
  15. "Es una forma de aprendizaje y uso del euskera".
  16. "ELAYn sartu nintzenean harritu egin ninduen planak eta oraindik ere badagoela jendea indarra duena horrelako proiektu bat jendeari inkulkatzeko".
  17. "He aprendido muchas palabras y expresiones que siempre he escuchado y ahora empiezo a entender".
  18. "Es un gran avance en el aspecto lingüístico aunque es una limitación en el aspecto personal".
  19. "Limitación en las reuniones: los euskaldunberris se sienten limitados".
  20. "Es sumar lo individual y lo colectivo".
  21. "Poner en contacto con el euskera a gente que nunca lo había hecho".
  22. "Satisfacción por ser capaz de leer en euskera".
  23. "Es la base para un después".

Euskara Planaren etorkizuna ELAY Taldean

ELAY Taldeko langileekin egin ziren bost bileretan Euskara Planaren etorkizunari buruzko galderak ere landu ziren.

Laburbilduz, honako iritzi hauek nabarmendu daitezke:

  1. Euskara Planak jarraipena izango duela ez zuten zalantzan jartzen.
  2. ELAY Taldeko barne-bizitzan euskara nagusi izango dela ez zuten zalantzan jartzen.
  3. Ezarrita dagoen sistemaren (prozeduren) ondorioz, arlo guztietan, baina bereziki idatzizkoan, adierazle guztiek goranzko joera izango dutela segurutzat jotzen zuten.
  4. Ondorengo urteetako bilakaera beste eragile batzuen (administrazio publikoaren, zein enpresen) araberakoa izan daiteke: gizartean, erakundeetan eta ingurunean euskararen erabilerak aurrera egiten duen neurrian ELAY taldeko enpresek ere aukera handiagoa izango dute euskararen erabilera areagotzeko.

Hona hemen etorkizunari buruz bileretan jasotako iritziak:


BALZERS-ELAYko Euskara Plana hamar urte barru

  1. "Euskararen barne-erabileraren eta kanpo-erabileraren arteko oreka handiagoa lortuko dugu. Orain kanpo-harremanetan erabiltzea zaila da eta horrela jarraituko du gizartean gauzak gehiago aldatzen ez badira. Kanpoan gehienak ez daude prestatuta eta kanpotik eskuratzen ditugun erremintek ere ez digute askorik laguntzen. Nolanahi ere, uste dugu 10 urte barru, kanpo-harremanetan euskara erabiltzeko beldur gutxiago izango dugula eta hainbat bezerorekin euskaraz arituko garela lanean".
  2. "Barneko erabilerak gure buruarengan konfiantza handiagoa emango digu, kanpo-harremanetan ere erabiltzeko. Guk barrukoa lantzen jarraitzen badugu, horrek derrigor ekarriko du kanpoko harremanetan ere euskara erabiltzea".
  3. "Gure Euskara Plana zabalduz joango da ingurunean eta beste batzuk, eta horien arteak bezeroek ere, euskara gehiago erabiliko dute".
  4. "Ez bakarrik enpresek, gizarteak ere eskatuko du euskara gehiago erabiltzea. Hor ditugu adibidez, Eusko Jaurlaritza, MCC eta udalak (hainbat udaletatik euskarazko harremanak eskatu dizkigute)".
  5. "Euskara Batzordea berritua egongo da. Jende berria ariko da Euskara Plana bultzatzen".
  6. "Datozen hamar urteetako erronka trebakuntza (lanerako hizkuntza gaitasuna lortzea) eta erremintak, bereziki softwarea, euskaraz eskuratzea izango da".
  7. "Ditugun tresna berriekin (prozedurak) euskararen idatzizko erabilera gora etorriko da".
  8. "Enpresan sartzen diren langile berriei hobeto trasmitituko diegu Euskara Plana. Agian, orain arte, ez dugu asmatu eta sartzen diren berriek ez diote garrantzirik ematen egin dugun lanari. Langile berriak gehiago inplikatu behar ditugu".
  9. "Hasieran, orain dela 10 urte, lan eta esfortzu handia egin genuen eta gauza asko aldatu ziren, baina gero geratu egin gara indarra galduz. Orain Euskara Batzorde berriarekin berriro aurrera goaz".
  10. "Euskara gure gestio-modeloan integratu behar dugu".


ELAYko Euskara Plana hamar urte barru (ELAY1)

  1. "Por inercia, el uso escrito del euskara alcanzará el 100%. Ya hemos cambiado el chip. De todas maneras, ya hemos mejorado mucho y a partir de ahora va a ser más difícil mejorar. Los procedimientos aprobados impulsarán sin duda este aspecto".
  2. "En el uso oral hay un componente más personal. No es como el escrito. En este terreno lo que se alcance puede ser más variable. Nos faltan datos actualizados sobre el uso oral".
  3. "Existe un problema: entre euskaldunes se habla también en castellano. Otro problema: a los euskaldunzaharras les cuesta hablar en euskara a los euskaldunberris. No saben cómo hablarles”.
  4. "Tiene que continuar el funcionamiento de la Comisión de Euskara".
  5. "Estamos motivados".


ELAYko Euskara Plana hamar urte barru (ELAY2)

  1. "Euskara Planik ez egotea. Euskara normala delako".
  2. "Geratzen zaiguna da zailena. Hemendik aurrera emaitza hobeak lortzeko gero eta gauza zailagoak egin beharko ditugu".
  3. "Lan gutxiago izango dugu, euskaraz bakarrik funtzionatu ahal izango dugulako".
  4. "Kanpoan ere normalizazioa areagotu egingo da".
  5. "Ekonomia".
  6. "Ahozkoa ere landu behar dugu. Ahozkoan erabilera sendotzen ez bada, Euskara Planak atzera egin dezake".


ELAYko Euskara Plana hamar urte barru (ELAY3)

  1. "Los trabajadores nuevos serán euskaldunes y así se irá incrementando el porcentaje de vascoparlantes".
  2. "Los indicadores de los objetivos recogidos en los procedimientos seguirán mejorando".
  3. "El aspecto del uso oral es más difícil. Sería necesario cuantificarlo".
  4. "Cuanto más sepamos, más lo hablaremos".
  5. "Hay que implicarse. Los logros están en función de ello. No es un tema de dirección".
  6. "El entorno también invierte en euskara y eso también va a ayudarnos a nosotros".
  7. "El uso oral tiene mayor dificultad en las reuniones; cuando hay que matizar, lo hacemos más fácil en castellano".
  8. "Este aspecto del uso oral será más fácil para las personas que hayan estudiado en euskara".


SEYTRAko Euskara Plana hamar urte barru

  1. "Menos problemas para las comunicaciones exteriores en euskara. El exterior también evolucionará y eso nos ayudará. Las fábricas de alrededor también evolucionarán".
  2. "Tendremos emigrantes de otros países. ¿Qué papel jugarán en cuanto al euskara? La mano de obra especializada euskaldun va a tener que buscar trabajo fuera, porque aquí no habrá trabajo para todos".
  3. "El Plan de Euskara es un plan de futuro; es una plataforma".
  4. "Tendremos un plan de acción más concreto y menos amplio después de haber creado la base".
  5. "Las reuniones como ésta serán en euskara".

ELAY Taldeko Euskara Plana bide erakusle eta bidegile

ELAY Taldeko Euskara Planaren ibilbideari egiten ari garen azterketa honetan ezinbestekoa da planak lortu dituen beste bi alderdiri erreparatzea. Lehenengoa, Euskal Herriko beste enpresa eta organizazioetarako metodologia landu eta probatzearen ondorioak lirateke. Bigarren, euskararen mugetatik at, ahuldutako beste hizkuntzak indarberritzeko saioetan izan duen oihartzuna.

Lehenengoarekin abiatuko gara. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzak prozesuari egin dion gertuko jarraipen eta ebaluazioaren bidez, ELAY Taldean erabili den metodologia, hizkuntza interbentziorako eredu bihurtu da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak enpresetan euskara planak garatzeko martxan duen programak ELAY Taldean erabili den plan-mota du oinarrian: tokian tokiko egokitzapenak eginez, parte hartze zabalaren oinarrizko irizpidean sustraiak dituen organizazioan txertatutako "sistema"ren paradigma erabiltzen da eskuhartze-mota hauetan.

Ezagutzatik erabilerara pasatzeko norbanakoaren eta organizazioaren hizkuntza-ohiturak aldatzeko enpresan errotu beharra dauka Euskara Planak. Horretarako sistema koherente eta bideragarria antolatu behar da, ELAY Taldeak bere buruari eman dionaren moduan. ELAY Taldeko zuzendaritzako kideek beraiek egin dute horren aurkezpen publikoa hainbat forotan: Udako Euskal Unibertsitateko Soziolinguistika Ikastaroan, Eusko Jaurlaritzak Zamudioko Parke Teknologikoan enpresentzat antolatutako ekitaldi batean, etab.

2002. urtean, metodologia honen bidez Euskara Planak lantzen ari ziren enpresa eta organizazioak 42 ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azkenik, euskararen mugetatik at, beste hizkuntza minorizatuen biziberritze-planetan izan duen oihartzuna ere aipagarria da: ELAY Taldekoek zuzeneko harremanak izan dituzte Gales eta Québec-eko Hizkuntza Politikarako arduradunekin, Eusko Jaurlaritzaren eskutik egindako bisiten bidez.

Arrakastaren gakoak

ELAY Taldean Euskara Planak lortu duen arrakasta ondorengo oinarrien gainean dago eraikita:

Proiektuaren helburua bere sorreratik ELAY Taldean
euskaraz funtzionatzea izan da.

Helburu konpartitu horrek justifikatu, azaldu eta ahalbidetu ditu ondorengo puntuetan aipatuko diren gainerako gakoak:

  1. Euskara Planaren prozesuak ez du etenik izan. 1991n abiatu zenetik, ez eta aurreko urteetako ekintzak kantuan hartuta ere, taldean etengabea izan da prozesuari eta emaitzei buruzko hausnarketa eta neurri berriak martxan jartzea.
  2. Giza talde osoaren adostasuna eta konpromisoa. Jabeek, kudeatzaileek eta langileek ere, orokorrean, tinko eutsi diote urtez urte Euskara Planarekiko konpromisoei.
  3. Kontratazio berrietan euskarazko gaitasuna ezinbesteko baldintza izan denez, euskal hiztunen batezbestekoak gora egin du. Errealitate horren ondorio zuzena da euskararen erabilerarako baldintza objektibo egokiak izatea enpresako komunikazio-sareetan. Kontuan hartu behar da ELAY Taldeak Antzuolan dituen lantokietako langile-kopurua 1991n 149 zela eta 2001ean, aldiz, ia bi halakotu egin dela kopuru hori eta 282 langile izatera heldu direla. Ondorioz, kontratazio-politika oso tresna garrantzitsua izan da Euskara Planarentzat oinarrizkoa den aldagai batean.
  4. Proiektuaren lehen urratsean (1992-1996) egindako lana, sistematizatu eta enpresa-politika bihurtzeko bidea aurkitu du ELAY Taldeak: euskararen erabilera arautzen duten lau prozedurak, eta bereziki, sistema auditatuaren baitan integratu izanak oso emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako oinarri sendoak jarrita utzi ditu.

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/berriak/1048771674