Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Aurkibidea »  Idazleen aurkibidea »  perez

Juan Ignacio Pérez Iglesias

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da 2004-04-01etik.

  • Lehen mailako ikasketak Salamancan (1970. urtera arte).
  • Batxilergoa Errekaldeko Institutuan (Bilbo) (1970/1971) eta Portugaletekoan (1977. urtera arte).
  • Euskal Herriko Unibertsitatean 1982. urtean Zientzietan Lizentziatua (Biologia).
  • Doktorego bekaduna 1983. urtetik 1985. urtera, eta Biologiako Doktorea 1986. urtean unibertsitate berean.
  • 1985. urtetik aurrera EHUko irakaslea, eta Fisiologiako Katedraduna (1999).


Irakaskuntza historiala

  • Lehen eta bigarren zikloko irakaskuntza arautua Biologiako Lizentziaturan (Zientzia eta Teknologia Fakultatea), eta bigarren ziklokoa Elikagaien Zientzia eta Teknologia Lizentziaturan (Farmaziako Fakultatea).
  • Doktoregoko hainbat ikastaro lehenagoko Animali eta Genetikako Sailean, graduondoko beste ikastaro batzuk (Iraprest eta Garatu programak) eta espezializaziokoak.
  • Gizarte Kontseiluak bere ikasketa merituengatik emandako osagarri bi.


Ikerketa historiala

  • CICYT, Europako Komisioa, Xunta de Galicia eta Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeek antolatutako lehiaketa deialdien bidez finantzatutako ikerketa proiektuetan etengabeko jarduera 1986. urtetik aurrera.
  • Liburu kapituluak eta Animali Biologia eta Itsas Biologiari buruzko aldizkari zientifiko prestigiotsu eta hedatuetan hainbat artikulu. Aldizkari hauetako batzuren ohizko ebaluatzailea (referee).
  • Instituzio ezberdinetan ikerketa egonaldiak eta etengabeko lankidetza zentru hauetako ikertzaileekin: Plymouth Marine Laboratory (NERC, Reino Unido), Laboratoire de Ecosystemes Conchylicoles (IFREMER, Francia), Instituto de Investigaciones Marinas (CSIC, Vigo), Laboratorio Costero de La Coruña (IEO).
  • EHUko Gizarte Kontseiluak bere ikerketa merituengatik emandako osagarri bi eta CNEAI-k emaitza onekin ebaluatutako hiru seiurteko (1984-2002).


Unibertsitate kudeaketa eta gobernu jarduerak

  • Saileko idazkaria (1993-1994).
  • Fakultateko Dekano-ordea (1994-1997).
  • Errektoreordea (1997-2000).
  • Saileko Zuzendaria (2001-2003) izan da.
  • Euskarako Errektoreorde zela "EHUn Euskararen erabilerarako II. Normalizazio plana" garatu eta bere onarpenerako aurkeztu zuen Gobernu Batzordean.
  • "I. Unibertsitate Plana" garatzeko lanak zuzendu eta koordinatu zituen ere. Plan hauek indarrean daude gaur egun eta bukaeratik hurbil.


Ordezkaritzako oraganoetan presentzia

  • Zientzi Fakultateko Batzordeko kidea une ezberdinetan 1993. urtetik aurrera eta Unibertsitateko Klaustrokoa 1997. urtetik aurrera.
  • EHUko Gobernu Batzordeko berezko kidea 1997 eta 200 urteen artean, eta hautatua 2001 eta 2002 urteen artean Saileko Zuzendarien ordezkari bezala.
  • EHUko Gizarte Kontseiluko kidea 2001. urtetik.
  • Senatuak aukeraturik, Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluko kidea 2002. urtetik.


Beste jarduera batzuk

  • Euskal Herriko Unibertsitate Irakaskuntza Publikoko Koordinazio Kontseiluko kidea 1999 eta 2000 urteen artean.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskatuta eta honen zuzendaritzapean "Euskal Unibertsitate Publikoko Sistemaren Diagnostikoa" (1999/2000) lana garatu zuen Komisioko kide.
  • Euskararen Aholku Batzordeko kidea 2000 eta 2002 urteen artean, eta EITBko Kudeaketa Kontseiluko kidea UPV/EHUko ordezkari bezala 1999. urtetik aurrera.
  • "Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur" (Pamiela, 2003) liburuaren egilekide (P. Salaburu irakaslearekin batera).
  • "Europa eta EEBBko Unibertsitate Sistemak" (Academia Europea de Ciencias y Artes España, 2004) lanaren egilekide (P. Salaburu eta L. Mess irakasleekin batera).

1)

Titulua: Euskalgintzaren ahuleziak eta korapiloak
Egilea: Juan Ignacio Pérez Iglesias
Gaia: bestelakoakNon argit.: Iritzi-muinetik
Noiz argit.: 2003-11-03Erantzunik ez
Ildo bereko artikuluak

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus