Sare-aldizkariak
erabili.com-ek euskararen aurrerabidean ematen ari diren aurrerapauso guztien berri zabal-sakona emateko hiru sare aldizkari ditu. Gainera harpidetuta dauden guztiek, erabat doan, informazioa sare-aldizkarietan argitaratu ahala jasoko dute beren ePostontzietan. Era berean, gure sare-aldizkarietan parte hartzeko aukera ere baduzu.
Berri Berriak sare-aldizkaria
Berri Berriak sare-aldizkariak EUSKARAREN aurrerabidearekin lotutako berriak argitaratzen ditu.
Berri Berriak aldizkari elektronikoak plazaratzen dituen albisteek berezitasun bat ere badute: informazioa albistearen barne-muinetik ematen da eta albistea zabal-sakonetik aztertzen da. Ildo horretatik, albistearen garapenean informazioaren sakoneko azterketaren emaitza eskaintzen zaio irakurleari. Albisteek, berriz, helburu bat bera dute: EUSKARAK egindako aurrerapausoen berri ematea.
Iritzi-muinetik sare-aldizkaria
Iritzi-muinetik sare-aldizkariak EUSKARAREN guztionganatzean eta gararabidean eragina duten adituen iritzi eta jakite zabal-sakona zabaltzea du helburu.
Era berean, EUSKARAREN aurrerabidearen nondik norakoak garatzeko plaza eta elkartrukerako gune ere izan nahi du Iritzi-muinetik sare-aldizkariak. Izan ere, "hemen" eta "orain" euskaldun garen guztion ardurapean baitago EUSKARAREN etorkizuna.
Galdezka sare-aldizkaria
Galdezka sare-aldizkariak EUSKARAREN edozein alderdiri buruzko informazioa eskaintzen du galde-erantzunen bitartez. Galdera edozeinek egin dezake eta erabili.com-eko erredakzioak aurkituko ditu galderen erantzunak eta erantzuleak.
|