Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Udaletxea (Foro guztia)

Euskararen sozializazioa lan-munduan hezur-mamitzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitian UDALETXEA
2015-03-28 / 07:00 / erabili.eus

Azpeitiko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu dute.

Osorik irakurri

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu du Azpeitiko Udalak UDALETXEA
2015-01-15 / 07:00 / Azpeitiko Udala

Azpeitiko Udalak 2015-2017 eperako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu berri du joan den abenduaren 2an.

Osorik irakurri

Euskaragatik egiten dugun guztia gutxi da UDALETXEA
2014-12-04 / 12:27 / Eneko Etxeberria

Orain berri jaso dut Mintzalagun ekimeneko eskutitz irekia, eta lehendabizi, bereziki, eskerrak eman nahi nizkieke euskararen alde lanean dabiltzan herritar eta eragile guztiei. Egiten duzuen lana handia da, eta Udaletik eta erakundeetatik esfortzu handiagoa egin beharko genukeela uste dut.

Osorik irakurri

Patxi Saez: "Azpeitiarra izateko, ezaugarri garrantzitsua da euskara" UDALETXEA
2014-11-10 / 13:43 / Eneritz Albizu - Uztarria

Euskarak Gipuzkoan duen egoera aztertu du Soziolinguistika Kulsterrak, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Ezagutzaren eta erabileraren analisia da lana, eta 1986 eta 2011 urteen arteko bilakaera du abiapuntu. Eskualdeetan eta udalerrietan banatuta dago ikerketa, eta Azpeitiko datuak ere bildu dituzte. Patxi Saez (Beasain, 1964) Azpeitiko euskara teknikariak ondorioez eta herriko egoera soziolinguistikoaz hitz egin digu.

Osorik irakurri

Euskararen aurkako erasoei bat eginda erantzuteko deia egin dute Azpeitiko Udalak eta UEMAk UDALETXEA
2014-04-05 / 07:00 / UEMA

Azpeitiko udalak, beste hainbat udalen antzera, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren errekerimendua jaso du. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen iritziz Urkijok bidalitako ohartarazpenen helburua da “euskararen normalizazioa lortzeko neurriak atzera botatzea”. Eta horregatik, euskararen aurkako “erasotzat” jo ditu ohartarazpenak.

Osorik irakurri

Behin betiko onartu dute Udalaren Euskararen Erabilera Planaren V. Plangintzaldia UDALETXEA
2014-01-09 / 12:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

2014ko lehen Udalbatzarrean, urtarrilaren 7koan, aho batez onartu zuten 2017a bitartean indarrean izango den plangintza, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso ondoren.

Osorik irakurri

Azpeitiko Udala, gorabidean eta tontorrera begira UDALETXEA
2013-12-12 / 14:25 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Udalaren barneko Euskara Erabilera Planaren V. Plangintzaldia abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Udalbatzarrean behin-behinean onartu ondoren, gaur, abenduak 12, aurkeztu dute haren edukia prentsaurrean Kontxita Martija Euskara batzordeburuak eta Iratxe Ibarra UEMAko teknikariak.

Osorik irakurri

Euskara gu guztion aho-belarrietan UDALETXEA
2011-12-02 / 14:24 / erabili.com

Euskararen Egunaren bezperan, euskararen aurrerabidean emandako beste pauso txiki baten berri eman dugu Azpeitian "Euskara gu guztion aho-belarrietan" adierazpen instituzionalaren bidez. Hemendik aurrera, Udaletxeko telefono guztiek, 200 inguruk, euskaraz bakarrik hitz egingo dute.

Osorik irakurri

Biztanleko 46,2 euro bideratu zituen Azpeitiko Udalak 2008an euskara sustatzera UDALETXEA
2011-03-24 / 13:11 / Azpeitiko Euskara Patronatua

2006an baino ia hamabi euro eta erdi gehiago jarri zituen Udalak euskara gaietarako. Bere mailako udalen artean -D eredukoak edo oso euskaldunak-, euskarari aurrekontuaren zati handienetakoa eskaintzen diotenen artean dago.

Osorik irakurri

Azpeitiak hizkuntza politika egokiena eta eraginkorrena du UDALETXEA
2011-02-18 / 11:30 / AEP

Azpeitia hizkuntza politika egokiena eta eraginkorrena duen Euskal Herriko lehenengo hiru udalen artean dago, Bermeo eta Oriorekin batera.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus