Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Merkataritza (Foro guztia)

Euskarazko zerbitzu eta funtzionamenduaren bermea Azpeitiko establezimenduetan MERKATARITZA
2010-07-01 / 11:59 / Siadeco

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan herriko zerbitzu-establezimenduetan euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin handia egiten ari da Azpeitiko Udala, Azpeitiko Euskara Patronatuaren bitartez. Zazpigarren urtez jarraian, "Euskarazko Zerbitzuaren Bermea" eta "Euskarazko Funtzionamenduaren Bermea" prozesuak sustatu eta egitasmo horien jarraipen lanak burutu dira.

Osorik irakurri

Aukeran, euskaraz hobeto MERKATARITZA
2009-06-05 / 12:06 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bidez, herriko merkatal establezimendu guztiei eskainiko zaien zerbitzu katalogo berria aurkeztu du gaur (2009-6-5). Aukeran euskaraz izena eman diote merkataritzara bideratutako egitasmoari. Patronatua aste honetan hasi da katalogo eta zerbitzu eskaintza berritua establezimenduz establezimendu zabaltzen. Berrikuntzen artean, fruta eta barazki dendei zuzendutako material berria dago.

Osorik irakurri

Saltokietan ere, aukeran euskaraz nahiago MERKATARITZA
2008-07-04 / 12:32 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko Euskara Patronatuak gaur (2008-6-4) aurkeztu du prentsaurrean herriko merkatariei zuzendutako produktu eta zerbitzu katalogo berritua. Merkatariak joan den astelehenen hasi ziren jasotzen katalogoa eta, aurrerantzean, bertan eskaintzen direnak doan eskuratzeko aukera izango dute.

Osorik irakurri

Saltzeko daukate euskara Azpeitian MERKATARITZA
2007-05-25 / 13:57 / Euskara Patronatua

Euskara Patronatua Azpeitiko merkatal arloko ia 200 establezimenduekin aritu da lanean eta horietatik 151 dira "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortu dutenak, alegia, bezeroekin dituzten komunikazio modu guztietan euskarazko zerbitzua ziurtatzen duten saltokiak. Eta ez hori bakarrik: 95 establezimenduetan, gainera, "Euskarazko Funtzionamenduaren Garantia" ere lortu dute.

Osorik irakurri

Zerbitzuaz gain barne funtzionamendua ere euskaraz egiten dutela ziurtatzeko aukera dute establezimenduek MERKATARITZA
2006-10-19 / 07:00 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO

Laneko eguneroko eginbeharretan, lanaren arlo eta komunikazio maila guztietan funtzionamendua euskaraz izateko prozesua zabalduko du Udal Euskara Patronatuak, gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz ematen ari diren herriko 117 merkatal establezimenduetan.

Osorik irakurri

Euskarazko Zerbitzuaren Garantia lortu ahal izango dute merkatariek Azpeitian MERKATARITZA
2006-10-17 / 07:00 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa

Ziurtagiria lortzeko prozesuan 117 establezimenduk hartuko dute parte. Prozesuan sartutako dendek, zerbitzuez gain, lana ere euskara hizkuntzaz egiten dela egiaztatu ahal izango dute.

Osorik irakurri

Funtzionamendua ere euskaraz MERKATARITZA
2006-09-15 / 16:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Laneko eguneroko eginbeharretan, lanaren arlo eta komunikazio maila guztietan funtzionamendua euskaraz izateko prozesua zabalduko du Azpeitiko Euskara Patronatuak, gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz ematen ari diren herriko 117 merkatal establezimenduetan.

Osorik irakurri

Hizkuntza zerbitzuen erabilera gora MERKATARITZA
2006-05-19 / 14:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskara Patronatuak merkataritza arloko Azpeitiko 444 saltokiei zerbitzu tekniko-profesionala eskaintzen die bezeroekin dituzten harreman mota guztietan euskara eraginkortasunez eta kalitatez erabiltzeko. 2005. urtean Udal-zerbitzu hau Azpeitiko saltokien % 54ak erabili zuen.

Osorik irakurri (3 erantzun)

Azpeitiko 117 dendak zerbitzua euskaraz MERKATARITZA
2006-05-19 / 10:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpetiko Euskara Patronatuak 2005ean egindako lanaren ondorioz, Azpeitiko merkataritzako establezimenduen % 28 (guztira 117 establezimendu) gai da bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko. Orain urtebete baino % 40 establezimendu gehiago dira Azpeitian "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" ematen dutenak. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.

Osorik irakurri

Euskarazko zerbitzuaren garantia MERKATARITZA
2005-11-03 / 07:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko zerbitzu arloko komertzio, taberna eta salerosketa-jarduera guztietan "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortzeko aukera ematen du Azpeitiko Euskara Patronatuak.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus