Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Herri-elkarteak (Foro guztia)

Kultur taldeetako euskara planen bigarren fasea abian HERRI-ELKARTEAK
2008-09-26 / 11:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Azpeitiko Udalak eta Euskara Patronatuak herriko kultur taldeetan euskararen erabilera sustatu eta normaltzeko urrats berria aurkeztu dute gaur (2008-9-26). Orain dela urtebete jorratzen hasitako Kultur elkarteetako mikroplanak egitasmoak orain arte eman duena azaltzearekin batera, egitasmo horren bigarren fasea abian jarri dela aurreratu dute. 17 elkarterekin egingo da lan fase berri honetan, hizkuntza irizpideak ezartzeko helburuarekin.

Osorik irakurri

Azpeitiko 45 kultur elkarteek euskara planak edukitzeko aukera izango dute HERRI-ELKARTEAK
2007-10-31 / 08:02 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa

Patronatua aste honetan jarriko da harremanetan talde guztiekin.

Datuak jaso ondoren hizkuntza azterketa egingo zaio erakunde bakoitzari jarraitu beharreko pausoak zehazteko.

Osorik irakurri

Herriko elkarteak euskalduntzeko mikroplanak abian jarriko ditu Euskara Patronatuak HERRI-ELKARTEAK
2007-10-29 / 08:03 / Uztarria.com
  • "Helburua herriko elkarteek erabat euskaraz funtzionatzea da" azaldu du Arantxa Isart Euskara Patronatuko Lehendakariak.
  • Taldeekin "harreman zuzena eta etengabea" izango dutela adierazi dute.
Osorik irakurri

45 elkarteri eskainiko zaie euskara plana HERRI-ELKARTEAK
2007-10-29 / 07:43 / Nerea Aranguren - Urola-Kostako HITZA

Euskara Patronatuak harreman zuzena izango du taldeekin, laguntza eskaintzeko.

Osorik irakurri

Herriko elkarteak euskalduntzeko planak azaldu dituzte Euskara Patronatuan HERRI-ELKARTEAK
2007-10-29 / 07:23 / Eli Aizpuru - DV

Azpeitiko Kultur taldeei zuzendutako euskara planaren egitasmoa aurkeztu dute Arantxa Isart - Azpeitiko Euskara Patronatuko Lehendakariak eta Ihintza Agirretxe egitasmoaren teknikaria eta EREGI euskara eta komunikazioako langileak.

Osorik irakurri

Elkarteentzako mikroplanak lau urteko lana borobiltzeko HERRI-ELKARTEAK
2007-10-26 / 13:43 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Azpeitiko 45 elkarterekin harremanetan jarriko da Udaleko Euskara Patronatua 2007-10-29tik aurrera, elkarteok euskalduntzeko mikroplanak lantzen hasteko. Kultur arlokoak dira gehienak eta, kirol eta gastronomia elkarteekin iaz eginikoaren ondoren, EBPNren barruan lau urterako aurrikusitako plangintza borobilduko du Udalak ekimen berri honekin.

Osorik irakurri

Azpeitiko elkarteetan euskararen erabilera sustatu nahi du Udalak HERRI-ELKARTEAK
2006-11-24 / 07:00 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa

Euskara Patronatuak hizkuntza zerbitzu katalogo berria egin du elkarteentzat.

Osorik irakurri

Erronka, elkarteak euskalduntzea HERRI-ELKARTEAK
2006-11-21 / 07:00 / Nerea Uranga - Urola Kostako HITZA

Elkarteak euren jarduna euskaraz egiteko, hizkuntza zerbitzuen katalogoa atera eta banatuko dute.

Osorik irakurri

Herriko elkarteentzako zerbitzuen katalogoa osatu du Euskara Patronatuak HERRI-ELKARTEAK
2006-11-16 / 07:00 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO

Merkataritza arloan azken urteetan egin izan duenaren ildo beretik, Udaleko Euskara Patronatuak herriko elkarteei zuzenduta eskaintzen dituen zerbitzuen katalogoa plazaratu du. Aste honetan hasiko dira katalogoa banatzen.

Osorik irakurri

Herriko elkarteak: euskararen gune estrategikoak HERRI-ELKARTEAK
2006-11-14 / 07:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Elkarteak harreman gune estrategikoak dira euskararentzat. Azpeitiko herri-elkarteek 15.000 bazkide dituzte eta 24.000 herritarren elkargune dira. Horregatik Euskara Patronatuak arreta berezia jarrita dauka Azpeitiko elkarteengan.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus