Azpeitiko gazteen hizkuntza-ohiturak
|
EUSKARA |
2012-11-20 / 13:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)
Udaleko Euskara Patronatuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, gazteek hainbat arlo eta esparrutan zer hizkuntza eta nola erabiltzen duten aztertzeko inkesta egin zuen 2011ko urrian. Galdetegi haren emaitzak aurkeztu dituzte gaur (2012-11-20), prentsaurrekoan. Azpeitiko gazteen artean euskara osasuntsu dagoela erakutsi dute aipatutako emaitzok. Galera nabarmen bat ere badago, erregistroaren esparruan: nokaren erabilera izugarri jaitsi da.
Osorik irakurri
|
 |
Azpeitiko Ahotsak proiektua, osatuta
|
EUSKARA |
2011-11-18 / 14:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)
Azpeitiko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak hiru urteko lanaren azken emaitza aurkeztuz itxi dute 2009an elkarrekin abian jarri zuten ekimena. Azpeitiko ahozko ondarearen artxibo zabal, antolatu eta aberatsa sarean dago jada, nahi eta behar duen ororen eskura.
Osorik irakurri
|
 |
Ahotsak eta memoria, uztartuta eta gordeta
|
EUSKARA |
2010-12-07 / 12:12 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Azpeitiko Ahotsak proiektuan parte hartu duten dozenaka lagun elkartu ziren abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Azpeitiko udaletxean, haien testigantzekin osatutako lana ikusi eta entzun, eta esker ona jasotzeko.
Osorik irakurri
|
 |
Euskaini Azpeitia 2009: Herriko euskarazko eskaintzaren neurketa
|
EUSKARA |
2010-05-21 / 12:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Azpeitian euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtu du Soziolinguistika Klusterrak, Euskaini indizea erabiliz. 2009an eta hilabete bateko tartean 544 erakunde, enpresa eta talde ikertu ondoren, neurketarako erabili den 0 eta 1 arteko eskalan, 0,70ekoa da euskarazko eskaintza Azpeitian.
Osorik irakurri
(2 erantzun)
|
 |
Azpeitiko Kale Erabileraren Neurketa 2009
|
EUSKARA |
2010-03-26 / 12:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Udalak hala eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzaren kale erabilera neurtu du Azpeitian. Udalerrirako espreski prestatutako lehendabiziko neurketa izan da hori. Neurketak 2009ko ekainean egin zituzten, eta emaitzak gaur (2010-3-26) plazaratu dituzte prentsaurrekoan. Azpeitiko kaleetan % 86,1ek euskaraz hitz egiten du.
Osorik irakurri
(2 erantzun)
|
 |
Bizirik bai, baina adierazkor
|
EUSKARA |
2010-03-25 / 17:06 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Entzule asko elkartu zen atzo (2010-3-24) Sindikatu Zaharrean, Patxi Goenaga euskaltzain eta irakasle loiolatarrak Azpeitiko euskararen gainean eman zuen hitzaldia jarraitzeko. Azpeitiko euskararen gauzarik onena "zerbait bizia izatea" dela nabarmendu zuen Goenagak, eta bizitasun hori eta erabilera zabala "hizkuntzaren kalitatea eta adierazkortasuna lortzen saiatuz" indartzearen aldeko apustua egin zuen.
Osorik irakurri
|
 |
Patxi Goenaga: "Euskara tresna bizi, adierazkorra, praktikoa, erosoa ez den heinean, beti izango dugu tentazioa erdarara jotzeko"
|
EUSKARA |
2010-03-23 / 09:45 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Azpeitiak herri gutuna jaso zueneko 700. urteurrenaren barruan, Azpeitiko euskara izeneko hitzaldia emango du bihar, asteazkena (2010-3-24), Patxi Goenagak (Azpeitia, 1948). Loiolatarra, euskaltzaina eta EHUko irakaslea, Sindikatu Zaharrean arituko da, 19:30etik aurrera. Besteak beste, Azpeitiko ahozko ondarea eta herri hizkera jasotzeko egindako zenbait grabaketa baliatuko ditu Goenagak hitzaldirako. Erabili.com-ek elkarrizketa egin dio Goenagari, biharko hitzaldia aitzakiatzat hartuta.
Osorik irakurri
|
 |
Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian UEMAk
|
EUSKARA |
2010-02-05 / 09:35 / UEMA
UEMAk bultzatuta, Guk abizena, zuk? kanpaina jarri da martxan Azpeitian ere, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera izango dute interesatuek.
Osorik irakurri
|
 |
Azpeitiko ahozko ondarea eta herri hizkera jasoko da adineko herritarrak elkarrizketatuz
|
EUSKARA |
2009-09-03 / 12:37 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Azpeitiko ahozko ondarea eta herri hizkera jaso, landu eta zabaltzeko asmoz Azpeitiko Ahotsak izeneko ekimena abian jarri dute Azpeitiko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak. Ekimen interesgarria bezain garrantzitsua da, herriko kultura, historia, etnografia edota hizkuntzaren bilketa aurrera eramango baita adineko 60 azpeitiarri egindako elkarrizketetan jasotako informazioarekin.
Osorik irakurri
|
 |
Azpeitiko kale izendegi berritua onartu du Udalak
|
EUSKARA |
2008-11-11 / 11:45 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Azpeitiko kale izendegia eguneratuta eta, zenbait kasutan, aldatuta, ikusiko dugu aurrerantzean. Euskaltzaindiak eginiko proposamenari jarraituz, udalerriko kale izendegi eguneratua onartu zuen Azpeitiko Udalak, joan den 2008-11-6an eginiko osoko bilkuran.
Osorik irakurri
|
 |