Euskarak batuko gaitu Azpeitiko Udal Euskaltegian
|
EUSKALTEGIA |
2015-09-12 / 18:30 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
"Euskarak batzen gaitu" lelopean, dagoeneko irekita dago 2015-16 ikasturterako matrikulazio-epea Azpeitiko Udal Euskaltegian. Urtero moduan, euskara ikasteko eta, noski, beharrezkoak diren titulu guztiak eskuratzeko aukera ematen duten ikastaroak antolatuko ditugu, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Izena emateko epea hil honen amaiera artekoa da.
Osorik irakurri
|
 |
Euskarak behar duen arnasa.
|
EUSKALTEGIA |
2014-12-17 / 19:41 / Eneritz Albizu Lizaso
Joan den urtean hasi nintzen Azpeitiko Euskara Patronatuan, HABEren laugarren mailako azterketa gainditzeko asmoarekin.
Osorik irakurri
|
 |
Euskaraz blai Azpeitiko Udal Euskaltegian!
|
EUSKALTEGIA |
2014-09-10 / 09:28 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Hastear den 2014-2015 ikasturtean ere euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek aukera paregabea izango dute Azpeitiko Udal Euskaltegian. Izena emateko garaia dute orain ikasleek, eta horretarako aukera irailaren 30era arte luzatuko da. Euskaraz blai.
Osorik irakurri
|
 |
3. maila, EGA eta 4. mailako taldeetan izena eman daiteke oraindik Udal Euskaltegian
|
EUSKALTEGIA |
2013-10-03 / 12:37 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
2013-2014 ikasturtea abian da jada Azpeitiko Udal Euskaltegian. Maila ezberdinetako zortzi taldetan banatuta hasi dira ikasleak lanean, batzuk euskalduntzen, besteak alfabetatzen. Oraindik pausoa eman ez dutenak ere, ordea, garaiz daude aurten euskarari heltzeko: HABEren 3. mailako, EGAko eta 4. mailako taldeetan izena emateko aukera badago oraindik, urriaren 11 arte.
Osorik irakurri
|
 |
Langabezian diren azpeitiarrentzat euskara ikasteko ateak zabalik Udal Euskaltegian
|
EUSKALTEGIA |
2013-09-16 / 12:27 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Gainerako ikasleek bezala, irailaren 30a arteko epea dute izena emateko. Langabetuen ikastaroaren matrikularen kargu Udala egingo da. Gero, euskaltegian ikasten duten azpeitiar guztiek bezala, ikasturtean zehar asistentzia maila gutxienez % 85ekoa badute, erabat doan aterako zaie euskara ikastea.
Osorik irakurri
|
 |
Emaiozu euskarari Azpeitiko Udal Euskaltegian!
|
EUSKALTEGIA |
2013-09-06 / 12:27 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Hastear den 2013-2014 ikasturtean ere euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek aukera paregabea izango dute Azpeitiko Udal Euskaltegian. Izena emateko garaia dute orain ikasleek, eta horretarako aukera irailaren 30a arte luzatuko da. Emaiozu euskarari!
Osorik irakurri
|
 |
Prestatu EGA eta HABEren 2. eta 3. mailak Udal Euskaltegiaren udako ikastaro trinkoan
|
EUSKALTEGIA |
2013-06-12 / 12:15 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Aurtengoa ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 24an bukatuko da. Astelehenetik ostiralera egunero emango dira eskolak, egunean lau ordu eta erdi. Izena emateko epea ekainaren 20an itxiko da.
Osorik irakurri
|
 |
Euskara maitatu, euskara ikasiz
|
EUSKALTEGIA |
2012-09-06 / 12:22 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Nik maite dut euskara leloa aukeratu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegiek 2012-2013 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenak erakarri asmoz. Euskara maitatzeko modurik ederrenak hizkuntza ikasi eta erabiltzea direla sinestuta, Azpeitiko Udal Euskaltegiak irekia du ikasturte berriko ikastaroetarako izen-ematea: irailaren 30a arte luzatuko da epea.
Osorik irakurri
|
 |
EGA eta HABEren 3. maila prestatzeko ikastaroa, ekainaren 25etik uztailaren 27ra
|
EUSKALTEGIA |
2012-06-13 / 12:30 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Matrikulazio-epea zabalik dago eta ekainaren 22a arte luzatuko da, Azpeitiko Udal Euskaltegian.
Osorik irakurri
|
 |
Ongi etorri Azpeitiko Udal Euskaltegiaren ikasturte berrira
|
EUSKALTEGIA |
2011-09-06 / 12:50 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Euskara ikasi edota maila hobetzeko asmoa duenak aurten ere ez du aitzakiarik izango Azpeitiko Udal Euskaltegian. 2011-2012 ikasturterako izen-emate epea zabalik dago, irailaren 30a arte. 30 ikastarotik gora jarriko ditu aukeran aurten ere Udal Euskaltegiak, 4. mailakoa tartean dela.
Osorik irakurri
|
 |