Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Enpresak (Foro guztia)

Iraurgi Ikastetxeak eta Altuna y Uria SA-k Bikain Ziurtagiria jaso dute ENPRESAK
2013-12-18 / 11:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Atzo, abenduak 17, banatu zituen Eusko Jaurlaritzak 2013ko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Horietako bi Azpeitira etorri dira: Iraurgi Ikastetxeak goi-mailako Urrezko Bikain jaso du, eta Altuna y Uria eraikuntza enpresak tartekoa edo Zilarrezkoa.

Osorik irakurri

Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu ditu lehenengoz Azpeitian ENPRESAK
2012-01-13 / 12:10 / Ziurtagiriaren Elkartea

Ainhoa Beristain eta Mari Jose Iturria Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburuek eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak banatu zituzten atzo (2012-1-12) Bai Euskarari Ziurtagiriak. Ekitaldia Sanagustin kulturgunean izan zen eta guztira Azpeitiko 47 enpresa, komertzio eta era guztietako entitatek jaso zuten Ziurtagiria. Atzo eguerdiko banaketa ekitaldiak bi urteko sustapen lanari amaiera eman zion.

Osorik irakurri

Elay: posiblea da euskaraz lan egitea ENPRESAK
2010-10-27 / 13:10 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Elegunek gonbidatuta, Elay enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen atzo (2010-10-26) Azpeitiko Euskara Patronatuan. Zuzendaritza Batzordeko kide den Kristina Elkorok, euskara normalizatzeko eta lan hizkuntza bihurtzeko Elay-n egindako urratsen berri eman zuen.

Osorik irakurri

Hizkuntzaren sistematizazioa: Elay-ren esperientzia ENPRESAK
2010-10-20 / 12:38 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Elay enpresa taldeko ordezkariak Azpeitiko Euskara Patronatuaren egoitzan izango ditugu datorren asteartean, 2010eko urriaren 26an. Elegunek gonbidatuta, hizkuntza kudeaketan duten esperientziaren berri emango dute Antzuolako enpresakoek. Saioa irekia izango denez, gaian interesa duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Osorik irakurri

Azpeitiko enpresetan euskararen erabilera neurtu du Elegunek ENPRESAK
2010-03-17 / 10:35 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Elegunek, Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko enpresen hizkuntza normalizazioa bultzatzeko duen zentro teknikoak, 2009. urteko jardueraren memoria txostena aurkeztu du. Azpeitiko enpresetan euskararen garapena jarraitzeko ezarri den adierazleen neurketa sistematizatua da iazko jardueraren punturik aipagarrienetakoa.

Osorik irakurri

Udalak Kutxarekin hitzarmena sinatuko du, euskararen erabilera areagotzeko ENPRESAK
2010-03-05 / 12:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen atzo (2010-3-4) Kutxarekin sinatu beharreko hitzarmena. Aurrezki erakundearekiko harremanetan euskararen erabilera areagotzea da hitzarmenaren xedea. Urola-Kosta eskualdeko udal guztiekin sinatuko du hitzarmena Kutxak, eta sinaketa ekitaldia Azpeitian egingo da, datorren apirilaren 29an.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Hizkuntza politika enpresa munduan: Copreci Kooperatibaren esperientzia ENPRESAK
2009-10-22 / 12:38 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko garatzen ari den lanaren barruan, Azpeitiko Euskara Patronatuak lan-saio praktikoa eskaini zuen atzo (2009-10-21). Enpresa mailan hizkuntza politikaren lanketan esperientzia duen Copreci Kooperatibaren eredua ekarri zuen Patronatuak bere egoitzara, deialdi ireki bidez gonbidatutako beste hainbat enpresetako ordezkariek horren berri jaso eta hausnarketa egiteko aukera eskainiz.

Osorik irakurri

Lantegietan euskara behintzat krisian sartu ez dadin ENPRESAK
2009-05-11 / 12:24 / Azpeitian Zer?

Enpresen kudeaketan euskara indartzeko gestio planak martxan jarri ditu Udalak, Eleguneren bidez.

Osorik irakurri

Jarraipen Batzordea: enpresetako hizkuntzen gestioa kudeatzeko bitartekoak ENPRESAK
2007-11-06 / 13:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Enpresen edozein alderdi kudeatzerakoan (ingurumena, kalitatea, pertsonak...), unean uneko egoera ezagutzea eta egoera horretaz jabetzea ezinbestekoa da alderdi horretan behar bezala eragin nahi bada.

Osorik irakurri

Zubiola: "Bulego eta tailer guztian erabiltzen diren planoak euskaraz jarri nahi ditugu" ENPRESAK
2007-10-25 / 11:45 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Zubiola Kooperatibaren Euskara Bartzordeko kideek ELEGUNE zentro teknikoarekin elkarlanean beraien enpresan euskararen erabilera sustatzeko ematen ari diren urratsen berri eman digute jarraian datorren elkarrizketan.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus