Azpeitiko epaitegian %65 euskaraz.
|
BESTERIK |
2015-01-14 / 07:41 / Uztarria
Azpeitiko epaitegian izapideen %65 egin ziren euskaraz 2014an, Auzia Euskaraz proiektuak azaldu duenez.
Osorik irakurri
|
 |
Auzoko: Euskara eta Aniztasuna uztarri berean.
|
BESTERIK |
2014-10-23 / 12:34 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Jatorri anitzeko herritarrak eta euskara elkarrekin uztartzea du helburu Auzoko egitasmoak. Egitasmoa Azpeitiko Udalak jarri behar du abian Topagunearekin elkarlanean.
Osorik irakurri
|
 |
Azpeitian ere euskarari errenta atereaz
|
BESTERIK |
2013-04-18 / 12:32 / Azpeitiko Euskara Patronatua
2012ko errenta aitortzeko kanpaina abian da Gipuzkoan. Apirilaren 16an hasi zen kanpaina ekainaren 25a arte luzatuko da. Azpeitiko Udalak, aurreko urteetan egin duen bezala, aitorpenak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Iazko kanpainan, Azpeitian guztira 7.822 aitorpen aurkeztu ziren eta horietatik 2.387 egin ziren euskaraz (% 30,52). Euskararen aldeko hautua goruntz doa urtetik urtera, poliki-poliki bada ere. Eman bultzada eta atera errenta euskarari!
Osorik irakurri
|
 |
Galdetuz gero, Azpeitian erregistroak euskaraz
|
BESTERIK |
2012-07-12 / 12:37 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)
Azpeitiko Epaitegiko Erregistro Zibilean inskripzioak euskaraz egiteko aukera zabaldu zenetik goraka doa erregistroak euskaraz egitea hautatzen dutenen kopurua. Daturik nabarmenena jaiotzen erregistroan antzeman daiteke: zortzi puntu gora egin dute euskaraz erregistratutako jaiotzek 2010etik 2011ra, eta 2012an goranzko joerari eusten zaio momentuz. Ezkontza eta heriotzen erregistroetan gorabehera gehiago dago, baina horietan ere laster hasi daiteke antzematen aldaketa.
Osorik irakurri
|
 |
Errenta Euskaraz: errentagarriago euskararentzat
|
BESTERIK |
2012-04-20 / 12:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)
2011ko errenta aitortzeko epea zabalik da Gipuzkoan. Hori dela eta, aurten ere kanpaina abian jarri du Azpeitiko Udalak Euskara Patronatuaren bidez, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatuz. Iaz, Azpeitian aurkeztu ziren 7.803 aitorpenetik 2.260 izan ziren euskaraz; % 29a, hain zuzen ere.
Osorik irakurri
|
 |
Errenta aitorpena: Aukeratu euskaraz!
|
BESTERIK |
2011-04-15 / 13:09 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bidez, kanpaina jarri du abian, 2010eko errenta aitorpena egin behar duten azpeitiarrak aitorpena euskaraz egitera gonbidatuz.
Osorik irakurri
(Erantzun bakarra)
|
 |
Errenta aitorpena ere euskaraz
|
BESTERIK |
2011-04-11 / 08:31 / Azpeitiko Euskara Patronatua
Bihar, apirilak 12, hasiko da Gipuzkoan 2010eko errenta aitorpenaren kanpaina. Aitorpenak euskaraz egin daitezke modalitate guztietan, zergadunek hala aukeratuz gero.
Osorik irakurri
|
 |
Euskaraz gaztelaniaz baino jaiotza erregistro gehiago Azpeitian
|
BESTERIK |
2011-04-07 / 13:54 / Azpeitiko Euskara Patronatua
2009an Erregistro Zibilean inskribatutako haurren % 52a euskaraz erregistratuak izan ziren. 2010ean kopuruak gora egin zuen, % 64raino.
Osorik irakurri
|
 |
'Azpeitian euskaraz bizi gara'
|
BESTERIK |
2011-02-22 / 12:49 / AEP
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) kide diren gainerako udalerrietan bezala, Azpeitian ere ezarri ditu Udalak Azpeitian euskaraz bizi gara leloa duten kartelak.
Osorik irakurri
|
 |
Kutxak, bostetik batera
|
BESTERIK |
2010-12-09 / 08:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Herritarrek hizkuntza eskubideen gainean dituzten kexak edota iradokizunak jasotzeko kanpaina martxan jarri zuten Azpeitian orain dela urtebete. Orain, kanpaina hura amaitu egingo da, baina ez hala herritarren kexak bideratzeko aukera.
Osorik irakurri
|
 |