Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Aisialdia (Foro guztia)

Euskarazko produktuak kontsumitu, inoiz baino gehiago AISIALDIA
2011-11-25 / 13:10 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Nafarroako udal gutxi batzuek ekin zioten orain dela 13 urte Euskarazko Produktuen Katalogoa banatzeari. Urtez urte ekimena zabaldu egin da eta, aurten, Euskal Herri osoko 200 udaletan baino gehiagotan banatuko da; guztira 200.000 ale eta, horietatik, Azpeitian 5.000 ale banatuko dituzte.

Osorik irakurri

Euskaraz mintzo diren opariak AISIALDIA
2010-11-26 / 14:53 / AEP- Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskarazko Produktuen Katalogoa nerabezarora iritsi da. Aurtengoarekin 12. urtea du katalogoak Euskal Herriko 200 udalerritako etxeetara iristen. Haur eta gazteentzako merkatuan salgai dauden ehunka produkturen eskaintzaren berri ematen du Euskarazko Produktuen Katalogoak. Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan. Azpeitian 5.000 ale banatuko dira.

Osorik irakurri

Opariak euskaraz badaki, hobeto AISIALDIA
2009-11-13 / 12:21 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskarazko Produktuen Katalogo berriak haur eta gazteentzako merkatuan salgai dauden ehunka produktu berriren eskaintza bildu du aurten ere. Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan. Azpeitian 5.000 ale banatuko dira.

Osorik irakurri

Euskara, opari ederra AISIALDIA
2008-11-27 / 11:05 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Olentzerori eskatuta, Errege Magoei eskatuta edota geure artean eginda. Eguberria opariak banatu, jaso eta trukatzeko aroa dela ezin ukatu; ezta opari-aukera zinez zabala dela ere. Aukera zabal horren barruan euskara eta euskarazko produktuak aukeratzen dituztenek ere non eta zer aukeratua falta ez dezaten, aurten ere kalean da Euskarazko Produktuen Katalogoa.

Osorik irakurri

Olentzeroren zakua euskaraz gainezka AISIALDIA
2007-11-30 / 12:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Gabonak inguratzen ari diren honetan, eta bereziki etxeko txiki eta gazteenentzako opariak aukeratzeko unea iristen hasia dela kontuan hartuta, aurten ere euskarazko eta kalitatezko produktuen aukera guztion eskura dagoela gogoratzera dator Azpeitiko Udala, Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuz. Euskara eta Gazteria sailek bat egin dute aurten ere Euskal Herri osoan banatzen den katalogo horren aurkezpenean.

Osorik irakurri

Opari egokiak aukeratzeko lagungarriak AISIALDIA
2006-12-04 / 07:00 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO

Gurasoentzako hitzaldia eta erakusketa antolatu dira. Euskarazko produktuen katalogoa ere banatu dute.

Osorik irakurri

Opariak erosten ikasteko AISIALDIA
2006-12-04 / 07:00 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa

Gabonetako oporrak iristeko gutxi falta da eta, dagoeneko, guraso asko beraien seme-alabei zein opari erosi pentsatzen hasi dira.

Osorik irakurri

Gazte hizkerari buruzko liburua aurkeztu dute AISIALDIA
2005-12-03 / 07:00 / Jaime Altuna - Urtxintxa

Gazte hizkera: jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak izeneko liburua aurkeztu dute Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakaria Ana Mendizabalek eta Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak. Liburuan hainbat adituk 2005eko apirilean ospatutako jardunaldietan egindako hitzaldietan eta mahai inguruetan esandako guztiak biltzen dira.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Oparitu euskaraz AISIALDIA
2005-11-23 / 14:51 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskara Patronatuak Azpeitiko 5.000 etxeetara euskaraz oparitzeko produktuen katalogoa banatuko du Eguberrietako opariak erosteko garaian euskarazko produktuak aintzakotzat har daitezen. Euskal Herri osoan ere, Ipar eta Hego, banatuko da "Euskarazko Produktuen Katalogoa", guztira, 220.000 ale banatuko dira.

Osorik irakurri (3 erantzun)

Euskarazko pelikularik arrakastatsuena Azpeitian AISIALDIA
2005-10-20 / 17:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Aupa Etxebeste! filma Azpeitian ikusteko aukera dago euskarazko jatorrizko bertsioan. Historiako euskarazko pelikularik ikusiena bihurtu da, izan ere, estreinatu zenetik, hilabete eskasean, 50.000 ikusle izan baititu.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus