Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Udaletxea (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin hitzarmenak sinatu ditu Udalak UDALETXEA
2010-12-22 / 11:52 / Azpeitiko Euskara Patronatua

UEMAko beste 39 udalekin batera sinatu ditu hitzarmenok Azpeitikoak. Bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Lehendik ere bazuen Azpeitiko Udalak Kutxarekin oinarrizko hitzarmen bat.

Osorik irakurri

Azpeitiko Udalak jaso du Urrezko Bikain Ziurtagiria UDALETXEA
2010-11-11 / 12:49 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Eusko Jaurlaritzak atzo (2010-11-10) banatu zituen Donostiako Kursaalen 2009 eta 2010 urteetako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Julian Eizmendi alkateak jaso zuen Azpeitiko Udalari dagokiona.

Osorik irakurri

Udal barneko euskararen erabilera plana 2010-2012 UDALETXEA
2010-06-11 / 19:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Azpeitiko Udalak udal barneko euskararen erabilera planaren aldi berria onartu berri du. 2010eko maiatzeko Udalbatzarrak onartu zuen 2010-2012 eperako plangintza, eta gaur (2010-6-11) egin dute edukiaren aurkezpena Euskara Patronatuan. Albiste honetan irakur dezakezue plangintza berriaren azalpen-txostena.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Kalitatezko zerbitzua, baita euskaraz ere UDALETXEA
2010-04-29 / 17:21 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Urola-Kosta eskualdeko udalek eta Gipuzkoa Donostia Kutxak beraien arteko harremanetan eta aurrezki entitateak eskualdean dituen bulegoetan bezeroekin dituenetan euskararen erabilera areagotzeko, hitzarmena sinatu dute gaur (2010-4-29) Azpeitiko Enparan dorretxean.

Osorik irakurri

Euskararen ordenantza berria onartu du Azpeitiko Udalak UDALETXEA
2009-12-04 / 09:00 / erabili.com

Azpeitiko Udalaren osoko bilkurak aho batez (EAJren, Azpeitiko Hautetsi Independentisten eta EAren zinegotzien botoekin) erabaki zuen atzo (2009-12-3), Euskararen Nazioarteko Egunean, Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza berriari hasierako onarpena ematea. Orain dela lau urte, 2005eko abenduaren 1ean, onartu zuten aurreneko euskararen ordenantza ordezkatzera dator araudi berria.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Goi mailako Bikain ziurtagiria Azpeitiko Udalarentzat UDALETXEA
2009-11-23 / 09:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Azpeitiko Udalak Urrezko Bikain Ziurtagiria eskuratu du. EAEko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan duten garapen-maila egiaztatzea eta aitortzea da Bikain ziurtagiriaren helburu nagusia. Eusko Jaurlaritzak sortu eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak kudeatzen duen ziurtagiriak hiru maila ditu, eta Azpeitiko Udalak goi mailakoa eskuratu du. Gainera, Bikain ziurtagiria eskuratu duen lehendabiziko udala da Azpeitikoa.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Euskararen erabilera ardatz duen hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak UDALETXEA
2009-11-05 / 08:40 / erabili.com

Bi erakundeen arteko harremanetan euskararen erabilera "zabaldu eta indartzeko" hitzarmen aitzindaria sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) eta Azpeitiko Udalak. Elkarren arteko harremanetan, ahozkoetan zein idatzizkoetan, euskararen erabilera eta euskarazko produkzioa bultzatuko dutela hitzartu dute, besteak beste. Bost urterako sinatu dute, bi aldeek hala nahi izanez gero luzatzekotan, eta GFAko zein Udaleko ordezkariek osatuko duten jarraipen batzordea ere eratuko dute. Hitzarmen honek emaitzak eman ahala, Aldundiak Gipuzkoako beste udalekin ere antzeko harremanak bultzatzeko asmoa azaldu du.

Osorik irakurri

Azpeitiak hasierako maila hobetu du Kontseiluaren udalerrien hizkuntza politikaren neurketan UDALETXEA
2009-10-20 / 12:34 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Zerotik hamarrera, 8,85. Horiek dira Azpeitiak lortu dituen puntuak, Kontseiluaren udalerrietako hizkuntza politikaren azken neurketa saioan. 10.000 biztanletik gorako udalerrien artean puntuaziorik altuena izaten jarraitzen du Azpeitiak.

Osorik irakurri

Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eman diote Azpeitiko Udalari euskararen ordenantzaren auzian UDALETXEA
2009-10-07 / 17:26 / erabili.com

Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Batzar Nagusien babesa jaso du gaur (2009-10-7) euskararen erabilera arautzeko ordenantzaren auzian. Espainiako Estatuko Abokatuaren ekimenez abian jarritako epai-bidearen ondorioz, aipatu ordenantzak indargabetuta daude. Lau puntuko ebazpenean, Batzar Nagusiek bertan behera gelditutako ordenantzak "eredugarriak" direla esan dute, Azpeitiko Udalak hizkuntza politika kontuak arautzeko duen eskumena aldarrikatuz eta auzitegiek emandako epaiak "arbuiatu" dituzte.

Osorik irakurri

Euskara sustatzeko hitzarmen aitzindaria sinatuko dute Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak UDALETXEA
2009-10-06 / 12:29 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) eta Azpeitiko Udalak elkarren arteko harreman guztietan euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatuko dute laster. Udalak joan den 2009-10-1eko osoko bilkuran onartu zuen, ahobatez, hitzarmenaren edukia, Euskararen Mahaiak lehendabizi eta Euskara Batzordeak ondoren egin zuten bezala.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus