Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien

Gaia: Merkataritza (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Saldu euskararekin MERKATARITZA
2005-11-03 / 07:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko merkataritza arloko saltokiek bezeroekin dituzten komunikazio modu guztietan euskara eraginkortasunez eta kalitatez erabiltzeko zerbitzu tekniko-profesionala eskaintzen du Azpeitiko Euskara Patronatuak. Orain arteko zerbitzuez gain, hemendik aurrera, Euskara Patronatuak laguntza eta zerbitzu berriak eskainiko dizkie Azpeitiko merkataritza arloko establezimendu guztiei. Azpeitiko 422 saltoki banan-banan bisitatuko ditu eta zerbitzu-katalogo bana entregatuko die.

Osorik irakurri (3 erantzun)

Merkataritza arloko informatika-tresnak euskaraz MERKATARITZA
2005-05-13 / 17:51 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Merkataritza arloko establezimenduek lana hobeto, azkarrago, errazago eta euskaraz egiteko programa informatikoa aurkeztu dute gaur (2005-05-13) Euskara Patronatuaren egoitzan. Gainera, Azpeitiko Udalak % 100-eko dirulaguntza emango die programa informatiko hau ipini nahi duten Azpeitiko establezimenduei.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Azpeitiko 71 establezimenduk zerbitzua euskaraz MERKATARITZA
2005-04-14 / 21:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte. Azpeitiko Udalak aitormen ekitaldia egin die (2005-04-14) establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.

Osorik irakurri (5 erantzun)

Saltzen-saltzen: euskaraz MERKATARITZA
2005-01-13 / 18:33 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Aurreko urteetako lanari jarraipena emateko asmoz, "Euskara merkataritzara" egitasmoa aurkeztu du Azpeitiko Udalak, merkataritza arloan euskara bultzatzeko helburuarekin.

Osorik irakurri (3 erantzun)

Herriko hizkuntza izatea da euskara bultzatzeko arrazoia MERKATARITZA
2004-11-05 / 06:03 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskara Azpeitiko eta Euskal Herriko hizkuntza bezala bultzatzea da zerbitzu arloan euskara erabiltzeko ahaleginaren arrazoirik nagusiena.

Osorik irakurri

Zerbitzu alorrean idazkietatik bostetik bat dira euskaraz MERKATARITZA
2004-10-27 / 07:04 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko establezimenduek izaten dituzten idatzizko harremanen % 20 dira euskaraz, bostetik bat alegia.

Osorik irakurri

Zerbitzu arloan ahoz euskaraz, idatziz gaztelaniaz MERKATARITZA
2004-10-22 / 07:06 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko zerbitzu arloan askoz gehiago erabiltzen da euskara ahozko harremanetan, idatzizko harremanetan baino. Horrela, bada, ahozko erabileraren batez besteko indizea % 74 da; idatzizkoa, ordea, % 20.

Osorik irakurri

Azpeitiko zerbitzu arloan idatzizko harremanen % 20 euskaraz MERKATARITZA
2004-10-20 / 07:02 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako establezimenduetan harreman idatzien % 20 dira euskaraz: % 13 euskara hutsean, eta % 7 euskaraz eta gaztelaniaz.

Osorik irakurri

Ahozko harremanen lautik hiru euskaraz zerbitzu arloan MERKATARITZA
2004-10-15 / 07:45 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zebitzuetako establezimenduek izaten dituzten ahozko harremanen % 74 euskaraz izaten dira: % 63 euskara hutsean, eta % 11 euskaraz eta gaztelaniaz.

Osorik irakurri

Zerbitzu arloan euskarazko errotulu gehien ostalaritzan MERKATARITZA
2004-10-06 / 12:02 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko ostalaritza, txikizkako merkataritza eta bestelako establezimenduen artean, ostalaritzakoek dituzte euskarazko errotulu gehien. Izan ere, bertako errotuluen % 58 daude euskaraz, % 44 euskara hutsean, eta % 14 euskaraz eta gaztelaniaz.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus