Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien
Artikulu berriagoak »

Langabezian diren azpeitiarrentzat euskara ikasteko ateak zabalik Udal Euskaltegian EUSKALTEGIA
2013-09-16 / 12:27 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Gainerako ikasleek bezala, irailaren 30a arteko epea dute izena emateko. Langabetuen ikastaroaren matrikularen kargu Udala egingo da. Gero, euskaltegian ikasten duten azpeitiar guztiek bezala, ikasturtean zehar asistentzia maila gutxienez % 85ekoa badute, erabat doan aterako zaie euskara ikastea.

Osorik irakurri

Emaiozu euskarari Azpeitiko Udal Euskaltegian! EUSKALTEGIA
2013-09-06 / 12:27 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Hastear den 2013-2014 ikasturtean ere euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek aukera paregabea izango dute Azpeitiko Udal Euskaltegian. Izena emateko garaia dute orain ikasleek, eta horretarako aukera irailaren 30a arte luzatuko da. Emaiozu euskarari!

Osorik irakurri

Prestatu EGA eta HABEren 2. eta 3. mailak Udal Euskaltegiaren udako ikastaro trinkoan EUSKALTEGIA
2013-06-12 / 12:15 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Aurtengoa ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 24an bukatuko da. Astelehenetik ostiralera egunero emango dira eskolak, egunean lau ordu eta erdi. Izena emateko epea ekainaren 20an itxiko da.

Osorik irakurri

Azpeitian ere euskarari errenta atereaz BESTERIK
2013-04-18 / 12:32 / Azpeitiko Euskara Patronatua

2012ko errenta aitortzeko kanpaina abian da Gipuzkoan. Apirilaren 16an hasi zen kanpaina ekainaren 25a arte luzatuko da. Azpeitiko Udalak, aurreko urteetan egin duen bezala, aitorpenak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Iazko kanpainan, Azpeitian guztira 7.822 aitorpen aurkeztu ziren eta horietatik 2.387 egin ziren euskaraz (% 30,52). Euskararen aldeko hautua goruntz doa urtetik urtera, poliki-poliki bada ere. Eman bultzada eta atera errenta euskarari!

Osorik irakurri

Azpeitiko gazteen hizkuntza-ohiturak EUSKARA
2012-11-20 / 13:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Udaleko Euskara Patronatuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, gazteek hainbat arlo eta esparrutan zer hizkuntza eta nola erabiltzen duten aztertzeko inkesta egin zuen 2011ko urrian. Galdetegi haren emaitzak aurkeztu dituzte gaur (2012-11-20), prentsaurrekoan. Azpeitiko gazteen artean euskara osasuntsu dagoela erakutsi dute aipatutako emaitzok. Galera nabarmen bat ere badago, erregistroaren esparruan: nokaren erabilera izugarri jaitsi da.

Osorik irakurri

Euskara maitatu, euskara ikasiz EUSKALTEGIA
2012-09-06 / 12:22 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Nik maite dut euskara leloa aukeratu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegiek 2012-2013 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenak erakarri asmoz. Euskara maitatzeko modurik ederrenak hizkuntza ikasi eta erabiltzea direla sinestuta, Azpeitiko Udal Euskaltegiak irekia du ikasturte berriko ikastaroetarako izen-ematea: irailaren 30a arte luzatuko da epea.

Osorik irakurri

Galdetuz gero, Azpeitian erregistroak euskaraz BESTERIK
2012-07-12 / 12:37 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Azpeitiko Epaitegiko Erregistro Zibilean inskripzioak euskaraz egiteko aukera zabaldu zenetik goraka doa erregistroak euskaraz egitea hautatzen dutenen kopurua. Daturik nabarmenena jaiotzen erregistroan antzeman daiteke: zortzi puntu gora egin dute euskaraz erregistratutako jaiotzek 2010etik 2011ra, eta 2012an goranzko joerari eusten zaio momentuz. Ezkontza eta heriotzen erregistroetan gorabehera gehiago dago, baina horietan ere laster hasi daiteke antzematen aldaketa.

Osorik irakurri

EGA eta HABEren 3. maila prestatzeko ikastaroa, ekainaren 25etik uztailaren 27ra EUSKALTEGIA
2012-06-13 / 12:30 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Matrikulazio-epea zabalik dago eta ekainaren 22a arte luzatuko da, Azpeitiko Udal Euskaltegian.

Osorik irakurri

Banco Santanderren Azpeitiko kasua HERRITARRAK
2012-06-05 / 09:33 / Pako Aristi

Badira euren izena euskaratzen duten banketxeak, bulegoak langile monolinguez josirik mantentzen dituzten bitartean. Azala asko zaintzen duen gizartean bizi gara; azalari begirako politikak bizi ditugu. Baina ez da hori Banco de Santanderren kasua; Banco de Santander izaten jarraitzen du Euskal Herrian, Espainian, eta beste atzerrietan.

Osorik irakurri

Errenta Euskaraz: errentagarriago euskararentzat BESTERIK
2012-04-20 / 12:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

2011ko errenta aitortzeko epea zabalik da Gipuzkoan. Hori dela eta, aurten ere kanpaina abian jarri du Azpeitiko Udalak Euskara Patronatuaren bidez, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatuz. Iaz, Azpeitian aurkeztu ziren 7.803 aitorpenetik 2.260 izan ziren euskaraz; % 29a, hain zuzen ere.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus