Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien
Artikulu berriagoak »

Auzoko: Euskara eta Aniztasuna uztarri berean. BESTERIK
2014-10-23 / 12:34 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Jatorri anitzeko herritarrak eta euskara elkarrekin uztartzea du helburu Auzoko egitasmoak. Egitasmoa Azpeitiko Udalak jarri behar du abian Topagunearekin elkarlanean.

Osorik irakurri

Euskaraz blai Azpeitiko Udal Euskaltegian! EUSKALTEGIA
2014-09-10 / 09:28 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Hastear den 2014-2015 ikasturtean ere euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek aukera paregabea izango dute Azpeitiko Udal Euskaltegian. Izena emateko garaia dute orain ikasleek, eta horretarako aukera irailaren 30era arte luzatuko da. Euskaraz blai.

Osorik irakurri

Osakidetzak mediku erdalduna kontratatu du Azpeitian lan egiteko EUSKALGINTZA
2014-07-25 / 07:00 / Natul Euskara Taldea

Osakidetzak langile erdalduna kontratatu du Azpeitiko lau familia medikuren udako ordezkapena egiteko.

Osorik irakurri

«Natul» Azpeitiko euskara taldea kalean lehenego aldiz EUSKALGINTZA
2014-07-08 / 07:00 / UEMA eta Natul Euskara Taldea

Sortu berria da euskara taldea, Azpeitian, eta, gaur, 2014-07-08, irtengo da lehenengo aldiz kalera. "Natul" du taldeak izena eta izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina da egingo duten lehenengo ekimena.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Euskararen aurkako erasoei bat eginda erantzuteko deia egin dute Azpeitiko Udalak eta UEMAk UDALETXEA
2014-04-05 / 07:00 / UEMA

Azpeitiko udalak, beste hainbat udalen antzera, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren errekerimendua jaso du. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen iritziz Urkijok bidalitako ohartarazpenen helburua da “euskararen normalizazioa lortzeko neurriak atzera botatzea”. Eta horregatik, euskararen aurkako “erasotzat” jo ditu ohartarazpenak.

Osorik irakurri

Behin betiko onartu dute Udalaren Euskararen Erabilera Planaren V. Plangintzaldia UDALETXEA
2014-01-09 / 12:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

2014ko lehen Udalbatzarrean, urtarrilaren 7koan, aho batez onartu zuten 2017a bitartean indarrean izango den plangintza, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso ondoren.

Osorik irakurri

Iraurgi Ikastetxeak eta Altuna y Uria SA-k Bikain Ziurtagiria jaso dute ENPRESAK
2013-12-18 / 11:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Atzo, abenduak 17, banatu zituen Eusko Jaurlaritzak 2013ko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Horietako bi Azpeitira etorri dira: Iraurgi Ikastetxeak goi-mailako Urrezko Bikain jaso du, eta Altuna y Uria eraikuntza enpresak tartekoa edo Zilarrezkoa.

Osorik irakurri

Azpeitiko Udala, gorabidean eta tontorrera begira UDALETXEA
2013-12-12 / 14:25 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP

Udalaren barneko Euskara Erabilera Planaren V. Plangintzaldia abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Udalbatzarrean behin-behinean onartu ondoren, gaur, abenduak 12, aurkeztu dute haren edukia prentsaurrean Kontxita Martija Euskara batzordeburuak eta Iratxe Ibarra UEMAko teknikariak.

Osorik irakurri

3. maila, EGA eta 4. mailako taldeetan izena eman daiteke oraindik Udal Euskaltegian EUSKALTEGIA
2013-10-03 / 12:37 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

2013-2014 ikasturtea abian da jada Azpeitiko Udal Euskaltegian. Maila ezberdinetako zortzi taldetan banatuta hasi dira ikasleak lanean, batzuk euskalduntzen, besteak alfabetatzen. Oraindik pausoa eman ez dutenak ere, ordea, garaiz daude aurten euskarari heltzeko: HABEren 3. mailako, EGAko eta 4. mailako taldeetan izena emateko aukera badago oraindik, urriaren 11 arte.

Osorik irakurri

Eusko Jaurlaritzak 2013an Azpeitiko Udalari % 30 murriztu dizkio euskararen diru-laguntzak EUSKARA PATRONATUA
2013-09-16 / 12:40 / Azpeitiko Udala

Gizpuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru-laguntza, aldiz, iazkoa baino % 26 handiagoa izan da. Hala ere, Jaurlaritzaren murrizketaren ondorioz, Azpeitiak euskararen sustapenerako laguntzetan 4.206,15 euro gutxiago jasoko ditu 2013an. Udalak jarri beharko du diru hori.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus