Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskarak batuko gaitu Azpeitiko Udal Euskaltegian

Euskarak batuko gaitu Azpeitiko Udal Euskaltegian

2015-09-12 / 18:30 / Azpeitiko Udal Euskaltegia   EUSKALTEGIA

"Euskarak batzen gaitu" lelopean, dagoeneko irekita dago 2015-16 ikasturterako matrikulazio-epea Azpeitiko Udal Euskaltegian. Urtero moduan, euskara ikasteko eta, noski, beharrezkoak diren titulu guztiak eskuratzeko aukera ematen duten ikastaroak antolatuko ditugu, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Izena emateko epea hil honen amaiera artekoa da.

Hogeita hamaika eskutik!

Hogeita hamaika eskutik!

Azpeitiko Udal Euskaltegiak 1984-85 ikasturtean bere ibilbidea hasi zuenetik 31 urte pasa dira, eta urte horiek guztiek ematen duten eskarmentua lagun, kalitatezko hezkuntza eskaintzea bermatzen dugu: ez alferrik, hogeita hamaika eskutik daramatzagu! Enbido eta hordago guztiei aurre egiteko baliabideak izango dituzue urrian hasiko den datorren ikasturtean, Udal Euskaltegian ikasleen behar eta nahiei erantzun ahal izateko hainbat mailatako ikastaldeak osatuko baititugu, oinarrizkoenetik goi-mailakoeneraino.

Maila guztiak eskuragarri

Horrela, euskara ikastearekin eta lantzearekin batera, lan munduan hain beharrezkoak diren HABEren tituluak eskuratzeko aukera izango duzu: B1 (1.maila), B2 (2. maila), C1 (3. maila, EGAren baliokidea) eta C2 (4. maila). Horretarako, bi aukera izango dituzu, maiatzeko eta urriko deialdietan. Aurten, gainera, A1 eta A2 oinarrizko mailetako ziurtagiriak lortu ahal izango dituzu, aipatutako ohiko tituluez gain.

Langabeek, doan

Iaz bezala, aurten ere erraztasun guztiak emango dira, eta langabezian bazaude ez duzu matrikularik ordaindu beharrik izango; gainera, ez da ahaztu behar ikastaroa gainerako ikasleentzat ere doan izan daitekeela, ohiko beka eta laguntzak jasotzeko aukeraz gain, matrikularen dirua itzuliko baitzaizu %85eko asistentzia bermatzen baduzu.

Diru-laguntzen gaineko informazio osatua HEMEN

Izen-ematea: noiz arte, non eta nola Matrikula-epea irailaren 30era artekoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 811947 telefonora, idatzi euskaltegia@erabili.eus posta elektronikora edo hurbildu Udal Euskaltegira bertara, Perdillegi kalera, musika eskola dagoen eraikin bereko beheko solairura. Beraz, ez daukazu aitzakiarik euskara ikasten hasteko edota lan-esparrua zabalduko dizun titulu hori eskuratzen ahalegintzeko. Izan ere, euskarak batzen gaitu.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus